1998ko Espainiako Itzulia

1998ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa53. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak22
Datakirailak 5 – 1998.eko irailak 27
Luzera3.774 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaKordoba
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak108
Bataz besteko abiadura40,262 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Abraham Olano (Banesto)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca)
HirugarrenaESP José María Jiménez (Banesto)
Puntukako sailkapenaITA Fabrizio Guidi (Polti)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Giancarlo Raimondi (Brescialat-Liquigas)
Talderik onenaESP Banesto
◀19971999▶
Dokumentazioa

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.

Taldeak

TaldeaTaldeko liderra
Festina - LotusAlex Zülle
Avianca - TelecomJosé Castelblanco
BanestoAbraham Olano
Brescialat - LiquigasMariano Piccoli
Cantina TolloSerhiy Honchar
CasinoArturas Kasputis
CofidisMaurizio Fondriest
Credit AgricoleChris Boardman
Estepona - BrepacEleuterio Anguita
Euskaltel-EuskadiIgor González de Galdeano
Kelme - Costa BlancaFernando Escartín
TaldeaTaldeko liderra
Lotto - MobistarAndrei Tchmil
Mapei - BricobiFrank Vandenbroucke
ONCE - Deutsche BankLaurent Jalabert
PoltiGiuseppe Guerini
Post Swiss TeamNiki Aebersold
RabobankMichael Boogerd
SaecoDario Frigo
TelekomAndreas Klöden
TVM - Farm FritesJeroen Blijlevens
US Postal ServiceLance Armstrong
Vitalicio SegurosÁngel Casero

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakGaraileaLiderra
1.airailak 5Kordoba - Kordoba161,7 Markus Zberg Markus Zberg
2.airailak 6Kordoba - Cádiz234,6 Jeroen Blijlevens Markus Zberg
3.airailak 7Cádiz - Estepona192,6 Jaan Kirsipuu Laurent Jalabert
4.airailak 8Málaga - Granada173,5 Fabrizio Guidi Fabrizio Guidi
5.airailak 9Olula del Río - Murtzia165,5 Jeroen Blijlevens Fabrizio Guidi
6.airailak 10Murtzia - Xorret de Catí 201,5 José María Jiménez José María Jiménez
7.airailak 11Alacant - Valentzia185 Giovanni Lombardi José María Jiménez
8.airailak 12Palma Mallorcakoa - Palma Mallorcakoa181,5 Fabrizio Guidi José María Jiménez
9.airailak 13Alcúdia - Alcúdia39,5 (banakako erlojupekoa) Abraham Olano Abraham Olano
10.airailak 15Vich - Andorra (Palgo Estazioa) 199,3 José María Jiménez Abraham Olano
11.airailak 16 Andorra la Vella - Cerler 186 José María Jiménez Abraham Olano
12.airailak 17Benasque - Jaka (Canfranceko nazioarteko tren geltokia) 187 Gianni Bugno Abraham Olano
13.airailak 18Sabiñánigo - Sabiñánigo208,5 Andrei Zintchenko Abraham Olano
14.airailak 19Biescas - Zaragoza155,5 Marcel Wüst Abraham Olano
15.airailak 20Zaragoza - Soria178,7 Andrei Zintchenko Abraham Olano
16.airailak 21Soria - Neilako aintzira beltza 143,7 José María Jiménez Abraham Olano
17.airailak 22Burgos - León188,5 Marcel Wüst Abraham Olano
18.airailak 23León - Salamanca223 Fabrizio Guidi Abraham Olano
19.airailak 24Ávila - Segovia 170,4 Roberto Heras Abraham Olano
20.airailak 25Segovia - Navacerrada mendatea 206 Andrei Zintchenko José María Jiménez
21.airailak 26Fuenlabrada - Fuenlabrada39 (banakako erlojupekoa) Alex Zülle Abraham Olano
22.airailak 27Madril - Madril163 Markus Zberg Abraham Olano

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Abraham Olano Euskal HerriaBanesto93 o 44 min 08 s
2. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca+ 1 min 23 s
3. José María Jiménez EspainiaBanesto+ 2 min 12 s
4. Lance Armstrong Ameriketako Estatu BatuakUS Postal ServiceDQ
5. Laurent Jalabert FrantziaONCE+ 2 min 37 s
6. Roberto Heras EspainiaKelme-Costa Blanca+ 2 min 58 s
7. Álvaro González de Galdeano Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 5 min 51 s
8. Alex Zülle SuitzaFestina-Lotus+ 6 min 05 s
9. Marco Serpellini ItaliaBrescialat-Liquigas+ 8 min 58 s
10. Marcos Serrano EspainiaKelme-Costa Blanca+ 10 min 17 s
11. Richard Virenque FrantziaFestina-Lotus+ 13 min 33 s
12. Jon Odriozola Euskal HerriaBanesto+ 14 min 05 s
13. Manuel Beltrán EspainiaBanesto+ 16 min 42 s
14. Andrei Zintchenko ErrusiaVitalicio Seguros+ 19 min 14 s
15. José Castelblanco KolonbiaAvianca-Telecom+ 21 min 28 s
16. Oscar Camenzind SuitzaMapei-Bricobi+ 22 min 25 s
17. David Plaza EspainiaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 26 min 00 s
18. Fabrice Gougot FrantziaCasino+ 30 min 05 s
19. Gilberto Simoni ItaliaCantina Tollo-Alexia Alluminio+ 30 min 32 s
20. Félix García Casas EspainiaFestina-Lotus+ 31 min 58 s
21. Mirco Gualdi ItaliaPolti+ 36 min 01 s
22. Aitor Osa Euskal HerriaBanesto+ 36 min 39 s
23. Iñaki Aiarzaguena Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 40 min 55 s
24. Ángel Castresana EspainiaEuskaltel-Euskadi+ 44 min 28 s
25. Claus Michael Moller DanimarkaTVM-Farm Frites+ 45 min 06 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Fabrizio Guidi ItaliaPolti206 pt.ak
2. Laurent Jalabert FrantziaONCE158 pt.ak
3. José María Jiménez EspainiaBanesto127 pt.ak
4. Marcel Wüst AlemaniaFestina-Lotus124 pt.ak
5. Markus Zberg SuitzaPost Swiss Team115 pt.ak
6. Roberto Heras EspainiaKelme-Costa Blanca108 pt.ak
7. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca102 pt.ak
8. Giancarlo Raimondi ItaliaBrescialat-Liquigas102 pt.ak
9. Andrei Zintchenko ErrusiaVitalicio Seguros101 pt.ak
10. Abraham Olano Euskal HerriaBanesto96 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José María Jiménez EspainiaBanesto184 pt.ak
2. Laurent Jalabert FrantziaONCE93 pt.ak
3. Fernando Escartín EspainiaKelme-Costa Blanca92 pt.ak
4. Roberto Heras EspainiaKelme-Costa Blanca75 pt.ak
5. Alex Zülle SuitzaFestina-Lotus62 pt.ak
6. Richard Virenque FrantziaFestina-Lotus20 pt.ak
7. José Luis Rubiera EspainiaKelme-Costa Blanca59 pt.ak
8. Santiago Blanco EspainiaVitalicio Seguros56 pt.ak
9. Oscar Camenzind SuitzaMapei-Bricobi54 pt.ak
10. Juan Carlos Vicario Barberá EspainiaEstepona en Marcha-Cafés Toscaf48 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Banesto Espainia281 o 14 min 43 s
2. Kelme-Costa Blanca Espainia+ 8 min 58 s
3. Festina-Lotus Frantzia+ 28 min 59 s
4. Vitalicio Seguros Espainia+ 46 min 10 s
5. Euskaltel-Euskadi Espainia+ 1 o 04 min 17 s
6. ONCE Espainia+ 1 o 06 min 36 s
7. Avianca-Telecom Kolonbia+ 1 o 41 min 49 s
8. Casino Frantzia+ 2 o 30 min 29 s
9. Brescialat-Liquigas Italia+ 2 o 48 min 23 s
10. Post Swiss Team Suitza+ 3 o 07 min 14 s


Kanpo estekak