Altza

Donostiako auzoa. udalerria izan zen 1940ra arte
Alza» orritik birbideratua)

Altza Donostiako auzorik ekialdekoena da, baina ez du inoiz bere herri izaera galdu.[1]

Altza
 Euskal Herria
Altza auzoaren aireko ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′50″N 1°56′05″W / 43.31389°N 1.93472°W / 43.31389; -1.93472
Garaiera93 metro
Demografia

Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten. Adibidez, Uliako Mintegietako parkean dagoen bide asfaltatua Donostia eta Altzaren arteko muga zen, eta garai hartako mugarri bat ikus daiteke oraindik parkean, Soroborda ur-biltegiko etxeko iskin batean.

Altzako udaletxea eta San Martzial eliza

Lehen aipamena agiri historikoetan 1141koa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra izan zen. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).

1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 20.343 biztanle ditu (2022), antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur, Altza osatzen dituen zonaldeak Alde Zaharra, Auditz-Akular, Bista eder, Erroteta, Garbera, Harria, Herrera, Jolastokieta, Larratxo, Lauaizeta, Molinao, Nerekan, Oleta, Santa Barbara eta Txingurri dira.

Historia

‘Alça’ren lehenengo aipua 1141koa da, Nafarroako Errege Gartzia Berrezarleak emandako agiri batean agertua. 1178an, Altza ageri da Iruñeko elizbarrutiak Donostialdean dituen eremuen artean. 1390ean, San Martzial eliza eraiki zen. 1397an, Gipuzkoako Batzarrak, Getarian bilduta, Altza aipatzen du bere Ordenantza Koadernoan.

Erdi Arotik aurrera, nabariagoa bilakatu da, hala Donostialdean nola Gipuzkoako historian. Lurralde osoan behin eta berriro aipatu dira haren jarduera ekonomikoa (sagardoa, merkataritza, abeltzaintza...), erlijiosoa (istilutsua maiz), eta izen altzatarrak (Arzak, Aduriz, Txipres, Berra, Miraballes; Garbera, Kasares, Sius...).

Kultura

Altzako Bixenta Arrieta[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Euskara

Altzan Beterriko euskaraz[4] egiten da, gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren aldaera.

Herriak hainbat bertsolari eta idazle eman ditu. Ezagunenak hauek dira: Txirrita (1860-1936), bertsolaria. Hernanin jaioa baina Altzan bizi izandakoa, Joan Mari Irigoien (1948-2023), Koldo Izagirre (1953), Felipe Juaristi (1957, Azkoitian jaioa baina Intxaurrondon bizi da), eta Josu Landa Ijurko (1960). Halaber, aipagarriak dira Anizeto Zugasti (1904-1983, Imanol Irigoien (1948-) eta Juan Gorostidi (1940) idazleak ere, eta zenbait idazle bertsolari ere: Jose Garmendia Zabala (1885-1924), Juan Jose Makazaga (1887-1963). Jose Ramon Erauskin (1906- ?), eta Joxe Aierbe (1934-2012).

1950 eta 1986 urteen artean Donostiako ekialdeko auzoek izugarrizko immigrazioa izan zuten. Altza eta Bidebieta, baserri gutxi batzuk izatetik, milaka eta milaka langile hartuko zituzten auzo izatera pasatu ziren, urte gutxiren buruan. 25 urtean ia laukoiztu zen Altzako biztanleria, 1950ean 8.857 biztanle ziren eta hogeita bost urte geroago 38.718. Horrek ekarri zituen arazo sozialen artean —esplotazioa, pilaketa, banaketa soziala…— Altzako komunitate euskalduna nabarmen ahultzea ere aipatu da.[5][6][7]

«Egoera ohiz kanpokoa izan zen: Altza burbuila elebakar bihurtu zen eta komunitate bat euskaratik oso isolatuta geratu zen hamarkadatan zehar.»

—Asier Basurto, Soziolinguistika klusterra[5]


Geroago, trantsizio delakoaren garaiko euskararen aldeko mugimendu sozialen eta ondorengo hizkuntza politikaren (1982tik aurrera) ondorioz, aldaketa giroak euskararen biziberritzean ere aktibazioa eragin zuen. Euskararen aldeko mezuak arrastoa utzi zuen etorkinengan eta bertako biztanleengan.[5][7]

Integrazio kulturalak, era berean, bertakotzean lagundu zuen. Jatorriarekiko eta harrera jendartearekiko harreman afektibo eta identitario desberdinak izan zituzten etorkinek eta euren ondorengoek.[5][7]

Integrazio horretan, euskararen balioak ere ez dira homogeneoak izan: euskarari balio instrumentala aitortu diote etorkinek euren seme-alabentzat, aurrera egiteko giltza modura. Baina ez lehen belaunaldikoentzat, lana eta etxebizitza topatzen nahikoa lan baitzuten horiek.[5][7]

Altzako Historia Mintegia

Altzako Historia Mintegia 1986a sortu zen, Casares Kultur Etxea berriaren ekinbide gisa, herriaren iragana eta egungo errealitatearen ikerketa eta ezaguera lantzeko. Hasieran, elkartearen lehenengo urtean “Altzatar Ikasketen Mintegia” izena erabili zuten.[8]

Geroago, 1993an, bazkideek elkarte independente gisa eratu zuten. Orduan hauek ziren zuzendaritza Batzordeko dinamizatzaileak: Jon Serrano, presidentea; Iñigo Landa, idazkaria; Antxon Alfaro, diruzaina; Luis Mari Ralla, Antxoni Loro, Pili Lázaro, Mikel Ubillos, Joxerra Fernández, eta Joaquín Garrido, batzordekideak. Joaquín Garrido kideak logotipoa sortzen du eta, urte berean, Angel Calvo, Javier Cantera eta Juan Carlos Mora lan taldean sartuko dira; Maribel Manzano 2003. urtean.[8]

Urtetan antolatu dituzten jardueren artean hauek dira aipagarrienak: AltzaNatura, Altzanet, Dokumentazio zentroa, genealogia, ikerketak, kultur asteak, erakusketak, topaketak, kontzertuak, eta herria erakusteko Ibilaldiak.[9]

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
19001910192019301940195019601970197519811986
2.1032.6834.0055.4257.2248.85716.41332.53138.71842.76544.384

Honako hau da egitura demografikoa (1996ko Donostiako Biztanleen Udal Erroldaren Ustiaketa) sexuaren eta adinaren araberako osaketa:

Adin-tarteak Altzagaina/Larratxon eta Herreranckground: White; color:Black" width="80 px" | .
Altzagaina eta LarratxoHerrera
Adin tarteaBiztanleriaren %EmakumezkoakGizonezkoakBiztanleriaren %EmakumezkoakGizonezkoak
0-14 urte% 13,21.3311.445% 108694
15-29 urte% 27,52.8292.986% 23,7206226
30-44 urte% 23,62.7392.447% 21,5214177
45-59 urte% 11,52.0132.112% 17,8170152
60-74 urte% 11,91.3381.133% 19,7202157
>75 urte% 4,2571290% 7,38251
Altzagaina sateliteko argazkian

Hauek dira Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak

Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak
JatorriaBiztanleak%
Donostia12.62257,3
Donostialdea8865,4
Gipuzkoa7014,5
Araba1130,4
Nafarroa6493,4
Bizkaia2321,6
Espainia7.29125,5
Beste4291,8

Auzuneak

Altza eta Herrera Trintxerpetik
  • Altza gaina

Merkataritza

Garbera merkataritza gunea, Altzan

1997an Altza eta Intxaurrondo auzoen artean Garbera merkatalgunea ireki zen.

Eraikinak

Parkeak

Ezkerretik eskuinera: Larratxo, Auditz-Akularreko gunea, autobia eta Lau Haizetako parkearen hasiera.

Heraldika

XIV. mendean azaltzen zaizkigu Altzako oinetxeak sortuko dituzten abizenak: Arriaga, Artzak, Arnaobidao, Berra, Casares, Casanao, Larrerdi, Sius, Merkader, Carbuera (edo Garbera), Larratxao, Parada, Miraballes, Aduritz, Estibaos, Txipres eta Zapirain. Abizen horietako askok gaskoi jatorria dute, Altzako aurreneko biztanleen jatorriaren adierazgarri (Artzak, Arnaobidao, Casanao, Carbuera, Aduritz, Estibaos).[10]

Aipatu abizenetako batzuk gaur egun galduak dira, baina garai batean Donostiako eta Gipuzkoako dokumentazioan behin eta berriro azaltzen ziren (Arnaobidao, Casanao, Sius edo Estibaos). Besteak, egun Euskal Herrian oso zabalduta daude (Arriaga, Artzak, Berra, Aduritz, Casares edo Zapirain). XVI. mendetik aurrera, horietako batzuk armarri heraldikoak hartzen hasi ziren.

Altzako armarria

Altzako armarriak zuhaitz bat irudikatzen du.

Altzako armarria

Altzatar ospetsuak

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia