Avicii

suediar DJa eta disko-ekoizlea

Tim Bergling (Stockholm, Suedia; 1989ko irailaren 8a - Maskat, Oman; 2018ko apirilaren 20a),[1] ezagunagoa Avicii izen artistikoagatik (◢ ◤ edo ΛVICII ikurrekin estilizatua) suediar DJ eta disko-ekoizle profesionala izan zen. [2]

Avicii

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTim Lidén
JaiotzaStockholm1989ko irailaren 8a
Herrialdea Suedia
HeriotzaMaskat2018ko apirilaren 20a (28 urte)
Hobiratze lekuaHedvig Eleonora eliza
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaKlas Bergling
AmaAnki Lidén
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÖstra Real (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, disc jockeya, erremixlaria, disko-ekoizlea eta abeslaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSwedish House Mafia, Daft Punk eta Basshunter
Izengoitia(k)Avicii, Tim Berg, Tom Hangs, Jovicii eta Timberman
Genero artistikoadancea
house progresiboa
elektro housea
Musika instrumentuagiltzadia
gitarra
pianoa
sintetizadorea
FL Studioa
Logic Proa
DiskoetxeaUniversal Music Group
Ministry of Sound
Capitol Records
Ultra Music
Big Beat Records
Geffen Records
EMI
Vicious Vinyl
Island Records

avicii.com
IMDB: nm4467845 Rottentomatoes: celebrity/avicii Metacritic: person/avicii
Facebook: avicii Twitter: Avicii Instagram: avicii MySpace: avicii Snapchat: timbling Youtube: UCPHjpfnnGklkRBBTd0k6aHg Souncloud: aviciiofficial Spotify: 1vCWHaC5f2uS3yhpwWbIA6 iTunes: 298496035 Last fm: Avicii Musicbrainz: c85cfd6b-b1e9-4a50-bd55-eb725f04f7d5 Songkick: 3117626 Discogs: 1235958 Allmusic: mn0002393596 Find a Grave: 189011638 Deezer: 293585 Edit the value on Wikidata

16 urte zituenean bere lehen erremixak musika elektronikoaren inguruko foroetan argitaratzen hasi zen, eta horrek bere lehen kontratu diskografikoa sinatzera eraman zuen.[3] 2011n ospea handia lortu zuen «Levels» single-arekin. 2013an bere lehen estudioko albuma argitaratu zuen, True. Diskoak musika elektronikoa genero askotako elementuekin konbinatu zuen, eta kritika positiboak jaso zituen.

2015ean bere bigarren estudioko albuma atera zuen, Stories, eta 2017an extended play bat atera zuen, Avla ci (01) izenekoa.[4] Bergling bi aldiz izan da Grammy sarietarako izendatua, lehena 2012an David Guettarekin batera "Sunshine" kantuan egindako lanagatik,[5] eta bigarrena 2013an "Levels" kantuagatik.

Bergling 2016an erretiratu zen, osasun arazoengatik, estresaren eta osasun mental txarraren ondorioz.[6] 2018ko apirilaren 20an, Berglingek bere buruaz beste egin zuen Maskaten (Oman).[7] Bere hil ondorengo lehen diskoa, Tim izenekoa, 2019ko ekainaren 6an kaleratu zen.[8]

Bizitza

Lehen urteak

Tim Berling 1989ko irailaren 8an jaio zen Stockholmen, Suedian. Bere gurasoak Klas Bergling eta Anki Lidén aktorea ziren. Tim 8 urterekin hasi zen lehen aldiz musika nahasten.[9] Bere anaietako bat disc jockeya zen, eta bere anaiak inspiraturik hasi zen Tim musika sortzen, 16 urte zituelarik.[10] 2007ko maiatzean, Berglingek Dejfitts Plays zigiluarekin sinatu zuen. Bergling Laidback Luke DJaren foroko kide izan zen, non bere abilezia findu zuen, eta, batzuetan, bere deep house estilo bereizgarria erakutsi zuen.[11]

2008an ospe pixka bat irabazi zuen Lazy Jones bideo-jokoaren musikaren nahasketa egin zuenean. 2008ko apirilean "Manman" kantua argitaratu zuen Pete Jong-en zigilu diskografikoarekin, zigiluak antolatutariko "Fast Trax" sariketa irabazi eta gero.[12] Sariketa horretan Aviciik botoen %70-a lortu zuen. 2009tik 2010era, Bergling ekoizle emankorra izan zen eta oso azkar ateratzen zuen musika. 2010eko urrian, EMI music Plublishing disketxearekin sinatu zuen kontratua.

"Levels" eta ospe internazionala

2011n, Berglingek «Levels» single-a kaleratu zuen eta mainstreamean sartu zen. 2011n Aviciik eta David Guetta-k koprodukzio bat egin zuten, Sunshine. Koprodukzio hori David Guettaren Nothing but the Beat albumean agertu zen. 2012an Grammy sarietarako izendatuak izan ziren abesti horrengatik, baina ez zuten irabazi. 2013an ere Grammy sarietara joan zen "Levels" deituriko abestiagatik.

2012an eta 2013an DJ Magen 100 DJ onenen zerrendan hirugarren gelditu zen.[13] 2013ko maiatzean Berlingek bere lehen albuma iragarri zuen. Albuma irailaren 13an zuen eta True izena jaso zuen.[14] Pista berriek izaera esperimentala zuten, musika elektronikoa genero askotako elementuekin konbinatzen bai zuen. Bigarren albuma, Stories, 2015eko urriaren 2an argitaratu zuen. Album honetan Robbie Williams, Jon Bon Jovi edo Simon Aldred moduko artistek hartu zuten parte.[15]

Eszenatokietatik erretiratu

2016ko martxoaren 19an, zuzenean jo zuen Ultra Music Festival jaialdian eta abesti berriak estreinatu zituen.[16] Martxoaren 29an, Berglingek Facebooken iragarri zuen zuzeneko aurkezpenetatik eta biretatik erretiratuko zela 2016an.[17] Garai honetarako Berglingek osasun arazo ugari zituen.[18] 2016ko apirilaren 7an, Berglingek estudioko hirugarren disko batean lanean ari zela iragarri zuen.[19]

Avīci (01) eta Avicii: True stories

Avicii 2011ko irailean Londresen jotzen.

2017ko abuztuaren 10an, Avīci (01) izeneko EPa argitaratu zuen Berglingek. EPak 6 abesti zituen.[4] BBC Radio 1 irratian Pete Tongekin egindako elkarrizketa batean, Berglingek EPa bere estudioko hirugarren diskoaren hiru zatietako bat zela esan zuen.[20]

2017ko irailaren 11n, Berglingek bere gertuko kolaboratzaile Levan Tsikurishvilik zuzenduriko Avicii: true stories dokumentala iragarri zuen. Dokumentalak artista biretatik nola erretiratzen zen kontatzen du eta David Guetta, Tiësto, Wyclef Jean, Nile Rodgers eta Coldplayko Chris Martineri eginiko elkarrizketak ditu.[21]

Heriotza

2018ko apirilaren 20an hil zen, Maskatetik gertu, 28 urte zituelarik. Hasiera batean heriotza-kausa ez zen publiko egin.[1][22][23] Apirilaren 21ean, Omango Poliziak adierazi zuen Berglingen hilketaren kasuan ez zegoela "susmo kriminalik", ezta erailketa ebidentziarik ere.[24]

Maiatzaren 1ean, TMZk Berglingek bere buruaz beste egin zuela jakinarazi zuen, hautsitako ardo botila batekin autoinfligatutako lesioek eragindako odol galeragatik hil zelarik.[25][26][27] Ekainaren 8an, hileta elizkizuna egin zen Stockholmeko Skogskyrkogården hilerrian.[28] Hedvig Eleonora elizan lurperatu zuten.[29][30]

Hil osteko albuma

Bergling hil ondoren, hedabideek jakinarazi zuten hil zenean 200 abesti baino gehiago zituela argitaratu gabe, batzuk amaituta eta beste batzuk oraindik garatzeko prozesuan.[31] Gainera, bere ibilbideko abestirik hoberenetako batzuk hil baino zerbait lehenago ekoiztu zituela esan zen.[32] 2019ko apirilean iragarri zen Tim izeneko albuma urte bereko ekainaren 6an kaleratuko zela. Diskoaren salmentaren irabazi guztiak Tim Bergling Fundaziora bideratuko zirela esan zen. [33]

"Avicii"-ren esanahia

Avicii Inox jaialdian 2011ko irailean.

Budismoan, Avīci (Sanskritoan eta Palieran “olaturik gabea") Naraka Erreinuko edo infernuko mailarik baxuena da, non gaiztakeri larriak egin dituztenak birjaio daitezkeen.

Aviciik ez zuen bere izena esanahiagatik aukeratu. Haren lagun batek "Avīci"-ri buruz hitz egin zion; Berlingi gustatu zitzaion ezizentzat, eta MySpacen erabiltzea erabaki zuen, baina "Avici" erabiltzailea hartuta zegoenez “i” bat gehitu zion.

Influentziak

Aviciiren influentzien artean Basshunter,[34] Daft Punk, Swedish house Mafia eta Eric Prydz aurkitzen dira.[35] Musika elektronikorako bere sarrera "Daft Punk asko entzutea, house musika zer zen jakin baino askoz lehenago" bezala deskribatu zuen. [36]

Kygo, Skrillex, Diplo, Martin Garrix eta Cheat Codes moduko musikariek inspirazio iturri gisa aipatu dute.[37]

Birak

2010. urtean, Aviciik bere lehenengo mundu bira hasi zuen, Ipar Amerikatik eta Europa ekialdetik hasiz.[38]

Ipar Amerikan, Washington D.C.ko Glow Klubean jo zuen; Miamiko Set and Nikki Beachen; New Yorkeko Pancha Klubean; New Yorkeko Rnadall irlako electric zoo festivalean; Los Angeles Memorial Colliseumenean ospaturiko Electric Daisy Carnivalean ; San Franciskoko Ruby skyenen; Chiocagoko Vision Night kulubean; Torontoko The Guvernmenten; Londoneko Mansion Kluban eta Las Vegasko Wet Republic Daylifen.

Europako hainbat hiritan ere izan da, hala nola, Ushuaïan (Eivissa); Magalufen (Mallorca), Opiumen (Bartzelona); Monako International Clubbing Showean (Monako) eta Tomorrowlanden (Belgika).

Latinoamerikan Argentina, Txile, Brasil, Kolonbia eta Venezuela moduko herrialdeetan izan da.

Avicii elkarrizketa batean

2016ko martxoaren 29an eszenatokiak uzten zituela iragarri zuen.

Filantropia

Bere arrakasta komertzialaren ostean, Timek bere managerrarekin eta Ash Pournouriko ekoizle exekutiboarekin proiektu bat abiatu zuen. Proiektu hori Gosetuendako Etxe (ingelesez: House for Hunger) bat sortzea zen, munduko gosea arintzeko ongintzazko erakundea. Talde honek ematea gauza garrantzitsua dela erakutsi nahi zuen, eta garrantzi hori handiagotu egiten dela gosea edo pobrezia jasaten duten pertsonei ematen badiozu.

Proiektua aurrera ateratzeaz gain, Jhon van Hengelek sortutako "Feeding Amerika" fundazioari, milioi bat euroko donazioa egin zion.[39]

DJMagen DJ onenen zerrenda

DJ20102011201220132014201520162017
AVICII39°11°28°

Diskografia

Estudioko albumak

Erreferentziak

Kanpo estekak