BRICS

BRICS bost estatu burujabe (Brasil, Errusia, Hegoafrika, India eta Txina) batzen dituen nazioarteko ekonomia erakundea da. BRICS izena estatu kideen ingelesezko izenen akronimoa da: Brazil, Russia, India, China eta South Africa. Jatorrizko izena BRIC zuen, harik eta 2010. urtean Hegoafrika erakunde horretara batu zen arte. Bost estatu horien ekonomiak handiak dira, hazkunde esponentziala dute, eta eragin handia dute munduan. BRICSek munduko lur azaleraren % 26,7 barne hartzen du, eta munduko biztanleen % 41,5. Haien barne produktu gordin (BPG) nominala 28,06 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko BGP nominalaren % 26,6; haien erosahalmenaren parekotasuneko BPGa, berriz, gutxi gorabehera 56,65 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko erosahalmenaren parekotasuneko BGParen % 32,5.[1][2]

BRICS
Kokapena
Presidente: Dilma Rousseff
Presidente: Vladimir Putin
Lehen Ministro: Narendra Modi
Presidente:: Xi Jinping
Presidente:: Jacob Zuma

2023ko abuztuan BRICSek egindako goi bileran onartu zen erakunde horretara batuko direla Iran, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Argentina, Egipto eta Etiopia. Batze hori 2024ko urtarrilaren 1ean gauzatuko da, eta BRICS izena ez da aldatuko.[3][4]

BRIC izena Jim O'Neill ekonomialariak asmatu zuen, 2001. urtean, Building Better Global Economic BRICs bere libururako.[5]

Goi bilerak

Urtero, 2009tik aurrera, kideek goi bilerak egin dituzte:

Data(k)AntolatzaileaBuruzagiaEgoitza
1.a2009-06-16  ErrusiaDmitri MedvedevJekaterinburg (Sevastianov Etxea)
2.a2010-04-15  BrasilLuiz Inácio Lula da SilvaBrasilia
3.a2011-04-14  TxinaHu JintaoSanya (Sheraton Sanya Resort)
4.a2012-03-29  IndiaManmohan SinghNew Delhi (Taj Mahal Hotel)
5.a2013-03-26 / 27  HegoafrikaJacob ZumaDurban (Durban ICC)
6.a2014-07-14 / 16  BrasilDilma RousseffFortaleza (Centro de Eventos do Ceará)
7.a2015-07-08 / 09  ErrusiaVladimir PutinUfa
8.a2016-11-15 / 16  IndiaNarendra ModiBenaulim (Taj Exotica)
9.a2017-09-03 / 05  TxinaHu JintaoXiamen (Xiamen Nazioarteko Biltzar Zentroa)
10.a2018-03-26 / 27  HegoafrikaCyril RamaphosaJohannesburg (Sandton Convention Centre)
11.a2019-11-13 / 14  BrasilJair BolsonaroBrasilia (Itamaraty jauregia)
12.a2020-11-17 (jatorriz uztailean zen egitekoa, baina COVID-19 pandemiaren eraginez atzeratu zen  ErrusiaVladimir PutinSan Petersburgo (bideokonferentziaz)
13.a2021-09-09  IndiaNarendra ModiNew Delhi (bideokonferentziaz)
14.a2022-06-23  TxinaXi JinpingPekin (bideokonferentziaz)
15.a2023-08-22 / 24  HegoafrikaCyril RamaphosaJohannesburg (Sandton Convention Centre)

Kideak

Hurrengo datuak Nazioarteko Diru Funtsak 2013ko apirilerako argitaratu zuen, estatubatuar dolarretan.[6]

HerrialdeaBiztanleriaBPG
(nominala)
Kontsumitzaileen
gastua (2009)
Gobernuaren
aurrekontua
EsportazioakInportazioakBPG
(per capita)
Alfabetatze-tasaBizi itxaropenaGGI
 Brasil201.046.8862.242,8 b$1.266,3 b$846,6 b$256 b$238,8 b$13.623 $%93,574,60,744 (geh.)
 Errusia143.451.7022.118,0 b$671,6 b$414,0 b$542,5 b$358,1 b$17.708 $%99,670,70,778 (geh.)
 India1.210.193.4221.870,6 b$737,9 b$281 b$309,1 b$500,3 b$3.829 $%74,0464,20,586 (bat.)
 Txina1.354.040.0009.181,4 b$1.835,3 b$2.031 b$2.021 b$1.780 b$9.161 $%95,1 [7]72,70,719 (geh.)
 Hegoafrika51.770.560350,8 b$173,8 b$95,27 b$101,2 b$106,8 b$11.375 $%93[8]51,20,658 (bat.)

Indonesia eta Turkia etorkizunerako balizko kideak dira, baina Argentina, Egipto, Iran, Nigeria eta Siriak arreta azaldu dute.[9][10]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak