Bernardo Bertolucci

Bernardo Bertolucci (Parma, 1941eko martxoaren 16Erroma, 2018ko azaroaren 26) italiar idazle eta zinema zuzendaria izan zen. Bere bizitzako zenbait gai (gurasoekiko maitasuna, haurtzaroa) eta obsesio pertsonalak oinarri dituen estilo berezia moldatu zuen; bertan erromantizismoa, kritika soziala, opera eta nouvelle vague frantsesaren izpiritua biltzen dira.[1] Marxistatzat jotzen zuen bere burua. Last Tango in Paris, Novecento eta The Last Emperor dira haren filmarik ezagunenak; azken horrek bederatzi Oscar sari jaso zituen, zuzendari onenarena barne.[2]

Bernardo Bertolucci

(2011)
Ahotsa

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

1990 - 1990
Wim Wenders - Roman Polański
Bizitza
JaiotzaParma1941eko martxoaren 16a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1941eko martxoaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2018ko azaroaren 22a)
BizilekuaParma
HeriotzaErroma2018ko azaroaren 22a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaAttilio Bertolucci
Ezkontidea(k)Adriana Asti
Maria Paola Maino  (1967 -  1972)
Clare Peploe  (1979 -  2018ko azaroaren 26a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, film-muntatzailea, poeta, antzerkigilea, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

IMDB: nm0000934 Allocine: 633 Rottentomatoes: celebrity/bernardo_bertolucci Allmovie: p81701 TCM: 15346 Metacritic: person/bernardo-bertolucci TV.com: people/bernardo-bertolucci
Musicbrainz: 5799333b-13fc-41e3-b330-3d82a6844283 Discogs: 1549141 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Attilio Bertolucci poeta eta zinema kritikariaren eta Ninetta Giovanardi irakaslearen semea, txikitatik heldu zion poesiari, eta hainbat lan argitaratu zituen Erromako Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela. Haren anaia Giusepperekin batera hasi zen zineman murgiltzen: kamera txiki bat eskuetan, inguruko kontuak grabatzen aritzen ziren bi anaiak; harik eta, aitaren laguna zen Pier Paolo Pasolini italiar zinemagile ospetsuaren bultzadari esker, industrian sartzea lortu zuen arte. Pasoliniren laguntzailea izan zen Accatone (1961) filmean, 20 urte zituela. Handik urtebetera ekoitzi zuen bere lehen lana: La commare secca. Erromako aldirietako bizitza deskribatzen zuen pelikulak, baina oharkabean pasatu zen.[3]

Aita eta Pasolini, biak izan zituen eredu; eta, ideologikoki ere eragin zuten zinemagile gaztearengan, marxismoaren gertukoak baitziren biak. 1969an hasi zen Italiako Alderdi Komunistarekin harremanetan; 1968ko maiatzeko gertakarien ondoren. Parisen bertan bizi izan zuen 1968ko maiatza Bertoluccik, eta han bizi izandakoak bizitza osorako aztarna utzi ziola aitortu zuen behin baino gehiagotan.[3]

1970eko hamarkadan ekoitzitako pelikulekin lortu zuen arrakasta: La strategia del ragno eta Il Conformista lanekin. Musoliniren erregimen faxistan kokatutako istorioa kontatzen du azken lan horrek, eta Oscar Sarietarako izendatuta egon zen, gidoiagatik. Nolanahi ere, ondoren ekoitzitako filmek izan zuten oihartzunak handitu zuten zinemagilearen itzala.[3]

Estreinatu zutenetik polemikari lotuta egon zen Last Tango in Paris (1972), zuen erotismoagatik. Estreinatu eta jarraian filma zentsuratu zuten Italian, eta bi hilabeteko espetxe zigorra ere ezarri zioten zuzendariari, “lizunkeria” leporatuta. Are, bost urtez, boto eskubidea kendu zioten. Italian ez eze, beste hainbat herrialdetan ere debekaturik egon zen Last Tango In Paris: frankismoaren menpe zeuden Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, kasurako. Ipar Euskal Herriko zinemetara jo zuten askok lana ikustera.[3]

Zentsura ez zen izan pelikularen arazo bakarra, bortxaketaren itzala ere izan baitzuen filmak. Marlon Brando aktore eta pertsonaia nagusiak Maria Schneider bortxatu zuen filmean, zuzenean, eta Bertolucciren onespenarekin egin zuela azaldu zuen Schneiderrek, gerora. Orduan, inork ez zuen emakumearen akusazioa sinistu, baina kasua berriz azaldu zen jendaurrera 2016an. Bertoluccik aitortu zuenez: “Ez nuen nahi Schneiderrek umiliatze momentu hori antzeztea, zuzenean sentitzea nahi nuen”. Schneider hil eta bost urtera onartu zuen bortxatzea zinemagileak, baina ez zuen damu izpirik agertu. “Errudun sentitzen naiz, baina ez naiz damutzen”.[3]

Gertatutakoak gertatuta ere, garaiko zinemagintzaren ikurra izan zen pelikula eta, Oscar Sarietan, zuzendaririk onenaren saria jasotzeko hautagaia izan zen Bertolucci. Arrakastaz beterik zegoela ondu zuen bere ibilbideko egitasmorik handiena: Novecento (1976). Robert de Niro, Donald Sutherland, Gerard Depardieu eta Burt Lancaster aktore ezagunek parte hartu zuten filmean. XX. mendeko lehen hamarkaden historia du ardatz; zehazki, Italiako faxismoaren hastapenetik, erregimenaren erorketara bitarteko aldia kontatu zuen zinemagileak, 314 minutuko iraupena duen filmean. Komunismo italiarrari gorazarre egitea leporatu zioten Bertolucciri, eta filma zabaltzeko arazoak izan zituen horregatik.[3]

Nahiko oharkabean igaro ziren La luna (1979) eta La tragedia di un uomo ridicolo (1981), baina 1987an indartsu bueltatu zen pantaila handira. The Last Emperor-en Pu Yi Txinako azken enperadorearen bizitza kontatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen, bederatzi Oscar sari irabazteraino —besteak beste, film eta zuzendari onenarenak—. Handik aurrera, film komertzialak —Little Buddha (1993)—, eta pertsonalagoak —O ballo da sola (1996), Besieged (1998)—, tartekatu zituen. 2003an gauzatu zuen 1968ko maiatzari buruzko The Dreamers filma. Novecento-ren hirugarren atala filmatzeko aukera aztertzen ari zela sortu zitzaion film hori egiteko ideia; Bertoluccik adierazi zuen 1968ko gertakariei buruzko ezagutza eskasa zegoela, eta hutsune hori bete nahi zuela filmarekin. 2012an azkeneko filma egin zuen: Io e Te. 2018an hil zen, 77 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.[3]

Filmografia

UrteaIzenburuaKredituetanOharrak
ZuzendariaGidoigileaEkoizlea
1962La Commare SeccaBaiBaiEz
1964Before the RevolutionPrima della rivoluzioneBaiBaiEz
1967How to Win a Billion... and Get Away with ItEzBaiEz
1968PartnerBaiBaiEzNominatua - Golden Lion
Once Upon a Time in the WestEzBaiEz
1969Amore e RabbiaBaiBaiEzZatia: Agonia
Nominatua - Golden Bear
1970The ConformistBaiBaiEzNominatua - Academy Award for Best Adapted Screenplay
Nominatua - Golden Bear
The Spider's StratagemBaiBaiEz
1972Last Tango in ParisUltimo tango a ParigiBaiBaiEzNominatua - Academy Award for Best Director
Nominatua - Directors Guild of America Award for Outstanding Directing
Nominatua - Golden Globe Award for Best Director
19761900

(edo Novecento)

BaiBaiEz
1979La LunaBaiBaiEz
1981Tragedy of a Ridiculous ManBaiBaiEzNominatua - Palme d'Or
1987The Last EmperorBaiBaiEzAcademy Award for Best Director
Academy Award for Best Adapted Screenplay
BAFTA Award for Best Film
César Award for Best Foreign Film
David di Donatello for Best Director
David di Donatello for Best Screenplay
Directors Guild of America Award for Outstanding Directing
Golden Globe Award for Best Director
Golden Globe Award for Best Screenplay
Nominatua - BAFTA Award for Best Direction
1990The Sheltering SkyBaiBaiEzNominatua - Golden Globe Award for Best Director
1993Little BuddhaBaiBaiEz
1996Stealing BeautyBaiBaiEzNominatua - David di Donatello for Best Director
Nominatua - Palme d'Or
1998BesiegedL'assedioBaiBaiEzNominatua - David di Donatello for Best Director
2001The Triumph of LoveEzBaiBai
2002Ten Minutes Older: The CelloBaiBaiEzZatia: Histoire d'eaux
2003The DreamersBaiEzEz
2012Me and YouIo e teBaiBaiEzNominatua - David di Donatello for Best Film
Nominatua - David di Donatello for Best Director
Nominatua - David di Donatello for Best Screenplay
2021The Echo ChamberEzBaiBai

Documentalak

UrteaIzenburuaKredituetanOharrak
ZuzendariaGidoigilea
1966Il canaleBaiBaiDokumental laburra
1971La salute è malataBaiEz
1984L'addio a Enrico BerlinguerBaiBai
198912 registi per 12 cittàBaiEzZatia: Bologna


Erreferentziak

Kanpo estekak