FIFA Konfederazio Kopa

FIFA Konfederazio Kopa
AntolatzaileaFIFA
Lehen ekitaldia1992
EremuaMundu mailako txapelketa
Parte hartzaileak8
Garaipen gehienBrasil Brasil (4)
2017ko txapeldunaAlemania Alemania

FIFA Konfederazio Kopa FIFAren sei konfederaziotako zortzi selekzio nazionalek parte hartzen duten futbol lehiaketa da. Saudi Arabian jokatzen hasi bazen ere gaur egun Munduko Futbol Txapelketa antolatuko den herrian jokatzen da, lehiaketa handiaren aurrekari gisa. Brasilek 4 aldiz irabazi du txapelketa.

Brasil Brasil da Kopa gehien lortu duen taldea. Argazkian 2013ko garaipena ospatzen.
Frantziak ere bi Kopa eskuratu ditu.

Parte Hartzaileak

Konfederazio bakoitzeko selekzio txapeldunak, aurreko Munduko Futbol Txapelketako irabazleak eta lehiaketa jokatzen den etxeko taldeak hartzen dute parte. Hauek dira FIFAren konfederazioak:

Ord.SelekzioakParte hartzeak
1 Brasil7
Mexiko7
3 Japonia5
4 Saudi Arabia4
Ameriketako Estatu Batuak4
Australia4
Zeelanda Berria4
8 Argentina3
Alemania3
Kamerun3

Historia

1992an hasi zen Saudi Arabian jokatzen Fahd Erregearen Kopa izenarekin eta lau selekziorekin. 1995ean sei selekzio izan ziren eta 1997an gaur egun daukan izena eta formatua eman zitzaion. 2005etik aurrera lau urtetik behin jokatzen da, Munduko Futbol Txapelketaren aurreko urtean.

Irabazleen zerrenda

UrteaEgoitzaIrabazleaEmaitzaBigarrenaHirugarrenaEmaitzaLaugarrena
1992  Saudi Arabia Argentina3-1 Saudi Arabia Ameriketako Estatu Batuak5-2 Boli Kosta
1995  Saudi Arabia Danimarka2-0 Argentina Mexiko1-1 (pen:5-4) Nigeria
1997  Saudi Arabia Brasil6-0 Australia Txekiar Errepublika1-0 Uruguai
1999  Mexiko Mexiko4-3 Brasil Ameriketako Estatu Batuak2-0 Saudi Arabia
2001  Hego Korea  Japonia Frantzia1-0 Japonia Australia1-0 Brasil
2003  Frantzia Frantzia1-0 Kamerun Turkia2-1 Kolonbia
2005  Alemania Brasil4-1 Argentina Alemania4-3 (luz) Mexiko
2009  Hegoafrika Brasil3-2 Ameriketako Estatu Batuak Espainia3-2 (luz) Hegoafrika
2013  Brasil Brasil3-0 Espainia Italia2-2 (pen:3-2) Uruguai
2017  Errusia Alemania1-0 Txile Portugal2-1 Mexiko
  • luz: luzapenaren ondoren.
  • pen: penalti jaurtiketak.

Garaipenak

SelekzioaTxapeldunFinalistaGaraipen urteak
Brasil411997, 2005, 2009, 2013
Frantzia202001, 2003
Argentina121992
Danimarka101995
Mexiko101999
Alemania102017

Kanpo estekak