Landare-olio

Landare olio» orritik birbideratua)

Landare-olioak edo landare olioak landare jatorriko lipidoak dira, gantz azidoen glizeridoz osatuta daudenak. Giro-tenperaturan (20 °C) likido direnean olio esaten zaie eta tenperatura horretan solido direnean, berriz, koipe[1][2]. Denak ez dira jateko onak. Linazi olioa, tung olioa eta errizino olioa, esate baterako, labaintzaileak, margoak, kosmetikoak, farmazia produktuak eta beste industria gai batzuk egiteko erabiltzen dira.

Oliba olioa.

Osagaiak

Landare olio eta koipeak %100ean lipidoz osaturik daude (%99an triglizeridoz, eta gainerakoa, batez ere, lezitinak eta E bitamina dira). Ez dute urik eta kaloria ekarpen handia egiten dute. Olio mota bakoitzak gantz azido osaketa desberdina dauka. Gantz azido monoasegabe eta poliasegabeen proportzio handia dutenak hobeak dira osasunerako.[1][3]

Landare olio ohikoenen ezaugarriak
Olio mota[4]JatorriaGantz azido aseak (%)Gantz azido monoasegabeak (%)Gantz azido poliasegabeak (%)Ke-puntua[5]
Arbendol olioaArbendolondoa (hazia)8,673,218,2216 °C
Arto olioaArtoa (hazia)13,62957,4232 °C
Ekilore olioaEkilorea (hazia)10,820,468,8227 °C
Ekilore olioa (oleiko ugarikoa)[6]Ekilorea (hazia)9,783,63,8232 °C
Kakahuete olioaKakahuetea (hazia)17,848,633,6227 °C
Kakao gurina[7]Kakaoa (alea)62343230 °C[8]
Kartamo olioaZamo txikia (hazia)6,515,178,4232 °C
Koko olioaKokondoa (hazia)91,96,21,9177 °C
Koltza olioaKoltza (hazia)7,564,128,4204 °C
Kotoi olioaKotoi-landarea (hazia)27,118,654,3216 °C
Mahats pipiten olioaMahatsa (hazia)1016,873,1216 °C
Oliba olio birjina estraOlibondoa (fruitua)14,27510,8207 °C
Oliba olio finduaOlibondoa (fruitua)14,27510,8225 °C
Palma olioaOlio palmondoa (fruitua)51,638,79,7232 °C
Palmiste olioa[9]Olio palmondoa (hazia)82152232 °C
Sesamo olio (iluna)Sesamoa (hazia)14,841,543,6177 °C
Sesamo olio (argia)Sesamoa (hazia)14,841,543,6232 °C
Soja olioaSoja (hazia)16,223,760232 °C
Ziape olioaZiapea (hazia)12,664,323,1254 °C

E bitamina liposolugarria da, hots, lipidoetan disolbagarria. Landare olioak, antioxidatzailea den eta zahartzearen aurka eragiten duen bitamina honen iturri garrantzitsuena dira, baina fintze prozesuetan edukiaren parte bat galtzen dute[10]. Hiri dela eta, botilaratu aurretik batzuetan olio finduei E bitamina gehitzen zaie.

Trans koipeak

Landare koipe hidrogenatuak (trans koipeak) 1960ko eta 1970eko hamarkadetan sortu ziren, animalia-koipeak ordezteko asmoz. Hidrogenazio prozesuaren bitartez giro-tenperaturan koipea solidoa izatea lortzen da. Horrez gain, koipe hidrogenatuek luzaroago irauten dute zaharmindu gabe. Elikagaien industrian trans koipeak asko erabiltzen dira, kostuak merkatzen dituztelako[11].

Trans koipeek ez dute kolesterolik, lipido hau animalia jatorriko elikagaietan besterik ez dagoelako. Hori dela eta, hasiera batean animalien koipeak baino osasungarriagoak zirela uste zen. Baina, ikerketa zientifiko ugarik agerian jarri dutenez, koipe hidrogenatuak ohiki jateak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitu egiten du. Izan ere, koipe hauek jaitsi egiten dute kolesterol onaren (HDL) tasa eta igo kolesterol txarrarena (LDL) eta triglizeridoena[11].

Ke-puntua

Ke-puntua olioa glizerol eta gantz-azido asketan desegiten hasten den tenperatura da. Ke-puntura iristen denean olioak ke urdinxka jariotzen du. Sukaldatzean ez da komeni tenperatura horretara heltzea, konposatu toxikoak (bentzopirenoa, akroleina) sortzen direlako[12].

Ekonomia

Kakahuete olioa.

Bederatzi olio mota hauek dira munduan gehien kontsumitzen direnak. %80 jateko erabiltzen da, eta gainerakoa industrian eta bioerregaiak ekoizteko[13].

Olio motaMunduko ekoizpena 2011/12an[14]
(milioi tonak)
Palma olioa50,67
Soja olioa41,95
Koltza olioa23,60
Ekilore olioa14,15
Palmiste olioa5,84
Kotoi olioa5,33
Kakahuete olioa5,27
Koko olioa3,56
Oliba olioa3,10

Erreferentziak