Pitahaya

Pitahaya, herensugearen fruta bezala ezagunagoa, Amerika zentraletik datorren fruta bat da[1]. Kanpotik obalatua eta arantzaduna da eta gorria, horia edo larrosa izan daiteke; baina barrutik larrosa edo zuri kolorea euki ahal dau. Hazia ditu, baina fibra asko dauka eta arazorik gabe jan ahal da[2]. 200 eta 400 g arteko pisua dauka. Bere saporea kiwia, papaia, baita aguakateari gogorarazten dau.

Jatorria

Pitahaya amerikako zona tropikal eta subtropikaletatik dator; eta konkistatzaile espainiarrek aurkitu lehen aldiz, frutaz maitemindu ziran, eta konkistatzen ari ziran beste herrialde batzuetara eraman eben pitahaya[3]. Asiara heldu zan XIX mendean[4], bereziki Vietnamen eta ingurunetan, eta gaur egun klima bero eta lehorrak daukazan munduko herrialde askotan saltzen dan produktua da[5].

Zuhaitza

Pitahaya kaktus batetik hazten da. Hylocereus undatus bere izen zientofikoa da eta 0,5 eta 2 metro arteko luzera izan dezakete.

Sustraia

Pitahayak bi eratako sustraiak ditu:

-Sustrai primarioek sustrai mehe eta gainazalekoekin sistema bat osatzen dute, xurgatzearen funtzioarekin.

-Sustrai sekundarioak aireko zatian garatzen dira, mantentzearen funtzioarekin.

Zurtoina

Zurtoinak oso adarkatuak dira, berde kolorea daukate, zurtoinak erregulatzaile hidriko moduan jokatzen dau eta fotosintesian parte hartzen dau[6].

Lorea

Lore hermafroditak dauzkaz, (15-30 cm), zuriak, horiak edo larrosak izan ahal dira. Lorearen behealdetik, krema koloreko segmentu handi, mehe eta pilatuak jaiotzen dira. Lore handi, tubular, horixka eta zuria da, baina arrosa ere izan daiteke. Barrutik, segmentu mehe handiak jaiotzen dira.

Loreak gauez irekitzen dira bakarrik, irekitzen direnean ilargiaren argira begira dagoz, eta goizez itxi egiten dira barriro. Irekitzean ateratzen dan usaina, intsektuak erakarri egiten dau, polinizazioa egiteko. Inurriek eta erleek polinizazioa egin arren, oso eraginkortasun txikia daukate. Lorearen inguruan jirabiraka ibilten dira, eta alde egiten dabe; beraz, ez dabe polinizazioa egiten modu egokian. [7]

Fruitua

Forma obalatua dauka, 6-12 cm arteko diametroa euki ahal dau eta gorria edo horia izan ahal da. Espezie gehienek epidermis haragitsua daukate, eta braktea triangeluarrak. Pitahaya mamia zeharrargia da, eta barruan hazi beltz ugari dauka.

Temperatura

Pitahayak klima kalidoak nahiago dau, baina klima lehorretan garatu ahal da bebai. Landarea garatzeko tenperatura 16-25 ºC ingurukoa izatea hoberena da, ez da komenigarria tenperatura baxuetan egotea. Bestalde, 38ºC-tik gorako tenperaturarekin kalteak euki ahal dauz erredurengatik[6].

Taxonomia

Erreinua: Plantae

Filuma: Magnoliophyta

Klasea: Magnoliopsida

Ordena: Caryophyllales

Familia: Cactoideae

Generoa: Hylocereus

Espeziea: Hylocereus undatus

Pitahaya motak

Pitahaya horia:

Pitahaya horia gorria baino azukre gehiago dauka. Pitahaya horia leku tropikaletan landatzen da, Colombia, Bolivia, Ecuador eta Perun batez ere. Pitahaya eta anana antzekotasunak daukate, euren azalen estakak antza daukate, eta pitahaia horiaren forma eta kolorea anana batekoaren antza dauka[8]. Fruta heldua dagoala ikusten da azala horia bihurtu danean. H. triangularis deitzen da pitahaya horiaren espeziea.

Pithaya gorria:

Pitahaya gorria horia baino garratzagoa da, baina bitamina C asko dauka, gorputzaren prozesuetarako beharrezkoa dana. Mota hau Mexiko, Nikaragua eta Vietnamen asko landatzen da. Azalaren estakak orburu baten azalaren antza dauka. Fruta heldua dagoala ikusten da azalaren estakak horiak bihurtzen hasten dirarean. Hauskorragoa eta delikatuagoa da, batez ere merkantzietan garraiatzerakoan[9]. H. ocamposis deitzen da pitahaya gorriaren espeziea.

Abantailak

Batez ere urez dago osatuta, pitahayak mineral garrantzitsuak ditu, burdina, kaltzioa eta fosforoa batez ere, baita bitamina ugari ere (B1, B2, B3 eta C bitaminak) gure organismoa osasuntsu mantentzeko. Egokia da kolesterol handia daukaten pertsonentzat eta sistema immunologikoa indartzea laguntzen dau[10].

Pitahaya fruta diuretiko bat da, likidoak atxikitzea eragozteaz gain, hidratatuta mantentzen dau.

C bitaminaren iturria denez, propietate antioxidatzaileak daukan fruta bat da, eta horrek larruazalean zahartze-zantzuak atzeratuko ditu. Era berean, gaixotasun kroniko degeneratiboak eta kardiobaskularrak aurre egiteko oso ona da.

Pisua galtzen laguntzen dau, bere profil kalorikoa oso baxua delako.

Fruta honen mamiaren %60-a haziak dira, heste-prozesua hobetzen dabe eta idorreria saihesten dabe.

Balio nutrizionala

Pitahayaren balio nutrizionala 100
NutrientreaEdukia
Ura ( %)84,40
Kaloriak (kcal.)54
Karbohidratoak (g.)13,20
Proteinak (g.)1,40
Koipeak (g.)0,40
Zuntza (g.)0,5
B1 bitamina (mg.)0,04
B2 bitamina (mg.)0,04
B3 bitamina (mg.)0,30
C bitamina (mg.)8
Kaltzioa (mg.)10
Burdina (mg.)1,30
Fosforoa (mg.)26

Merkatua

Vídeň, tržnice (4).jpg

Azken urteetan pitahaya landatzeko interesa handitu egin da. Mundu mailan herrialde ekoizle nagusiak Israel, Mexiko, Nikaragua eta Vietnam dira.

Pitahya horia gehiago landatzen daben herrialdeak Guatemala, Colombia eta Ekuador dira. Ekuador europara eraman eban pitahaya 1999. urtean, Suitza eta Alemaniatik hasita.

Pitahaia gorriaren ekoizle nagusia Vietnam da, 50.000 hektarea erabiltzen dabe labore horretarako. Ekoizpenaren % 95 mami zuriko barietateetan zentratzen da (e.g. Hylocereus undatus).

Espainian Ekuadoreko pitahaia horia sartzen ari dira. Espainiako ekoizpen nazionalari dagokionez, Kanariak izan dira pitahaia gehiago lantzen daben erkidegoa[11].

Erreferentziak

Kanpo estekak