Sylvain Arend

astronomo belgikarra

Sylvain Julien Victor Arend (Robelmont, Luxenburgo, 1902ko abuztuak 6-1992ko otsailak 18) astronomo belgiar bat izan zen, bere interes esparru nagusia astrometria zelarik. Ucclen dagoen Belgikako Errege Behatokian lan egin zuen.

Sylvain Arend
Bizitza
JaiotzaRobelmont (en) Itzuli1902ko abuztuaren 6a
Herrialdea Belgika
Heriotza1992ko otsailaren 18a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa

Biografia

aurkitutako asteroideak: 51
1127 Mimi1929ko urtarrilak 13
1171 Rusthawelia1930eko urriak 3
1262 Sniadeckia1933ko martxoak 23
1263 Varsavia1933ko martxoak 23
1281 Jeanne1933ko abuztuak 25
1286 Banachiewicza1933ko abuztuak 25
1287 Lorcia1933ko abuztuak 25
1313 Berna1933ko abuztuak 24
1314 Paula1933ko irailak 16
1315 Bronislawa1933ko irailak 16
1348 Michel1933ko martxoak 23
1352 Wawel1935eko otsailak 3
1563 Noël1943ko martxoak 7
1565 Lemaître1948ko azaroak 25
1570 Brunonia1948ko urriak 9
1573 Väisälä1949ko urriak 27
1576 Fabiola1948ko irailak 30
1579 Herrick1948ko irailak 30
1583 Antilochus1950eko irailak 19
1591 Baize1951ko maiatzak 31
1592 Mathieu1951ko ekainak 1
1593 Fagnes1951ko ekainak 1
1613 Smiley1950eko irailak 16
1625 The NORC1953ko irailak 1
1633 Chimay1929ko martxoak 3
1639 Bower1951ko irailak 12
1640 Nemo1951ko abuztuak 31
1652 Hergé1953ko abuztuak 9
1683 Castafiore1950eko irailak 19
1717 Arlon1954ko urtarrilak 8
1787 Chiny1950eko irailak 19
1887 Virton1950eko urriak 5
1916 Boreas1953ko irailak 1
1969 Alain1935eko otsailak 3
2084 Okayama1935ko otsailak 7
2109 Dhotel1950eko urriak 13
2231 Durrell1941eko irailak 21
2265 Verbaandert1950eko otsailak 17
2277 Moreau1950eko otsailak 18
2455 Somville1950eko urriak 5
2513 Baetslé1950eko irailak 19
2538 Vanderlinden1954ko urriak 30
2642 Vésale1961eko irailak 14
2666 Gramme1951ko urriak 8
2689 Bruxelles1935eko otsailak 3
2866 Hardy1961eko urriak 7
2973 Paola1951ko urtarrilak 10
3228 Pire1935eko otsailak 8
3346 Gerla1951ko irailak 27
3755 Lecointe1950eko irailak 19
3920 Aubignan1948ko azaroak 28

Bruselako Unibertsitate Librean ikasi zuen, non Zientzia Fisiko eta Matematiketan doktoretza lortu zuen. Belgikako Errege Behatokian 1928an hasi zen lanean, eta erakunde honetan, non Astrometria eta Zeru Mekanikaren departamenduko zuzendari izan zen, 1967 arte egon zen. Nagusiki astrometria eta argazkigintza astrometrikoa interesatu zitzaizkion.

Noba baten aurkitzailea izan zen, Nova Scuti 1952, baita hiru kometarena ere: 49P/Arend-Rigaux eta 50P/Arend kometak, eta, Georges Rolandekin batera, Arend-Roland kometa. Zenbait izar aldagarri eta 50 asteroide inguru ere aurkitu edo elkarraurkitu zituen, horien artean 1916 Boreas Amor asteroidea eta 1583 Antiloko asteroide troiarra nabarmentzen direlarik. 1652 Hergé, hala Tintinen sortzailea izan zen Hergégatik deitua eta Jules Vernek sortutako Nemo kapitainaren omenez izendatutako 1640 Nemo asteroideen aurkitzailea ere izan zen. 1563 Noël asteroidea bere seme Emanuel Arenden omenez izendatu zuen. Estatubatuar behatokiekin elkarlanean izar bitarrei buruzko ikerketan ere oso bizi lan egin zuen.