Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa

Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa Euskal Herriko herri kirolen txapelketa da. Herrialdeka jokatzen da eta 10 herri kiroletan izaten dira lehiak.

Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa
Kirola10 herri kirol
AntolatzaileaEuskadiko Herri Kirol Federazioa
Sorrera1987
Eremua Euskal Herria
Tokiaaldakorra
Garaipen gehienNafarroa Garaia (11)
TxapeldunaNafarroa Garaia (2019)

Historia

1987an burutu zen ideia Atharratzen. Lapurdi nagusitu zen baina ez da ofizialtzat hartzen ekitaldi hura. Urtero herrialdedesberdinetan izaten da txapelketa baina Euskal Herritik kanpra ere jokatu izan da, Bartzelonan 1992an Olinpiaden garaian ezagutzera emateko, eta Parisen 1997an, exibizio gisa.

Kirolak

  1. Sokatira (goma gainean): 640 kilogramotako pisuan. 8 tiralari talde bakoitzeko.
  2. Lokotx biltzea: 50 lokotx, hauen arteko tartea 1'25 metrotakoa.
  3. Txinga eramatea: 50 kilogramotako txingak.
  4. Zaku eramatea: hirunaka eta erreleboka 360 metro osatzen dira osotara. Zakuak 80 kilogramo pisatzen ditu.
  5. Harri-jasotzea: 100 kilogramotako zilindrikoarekin bi minututan.
  6. Ingude altxatzea: 18 kilogramotako ingudea minutu eta erdian.
  7. Lasto altxatzea: 45 kilogramotako lasto fardoarekin bi minututan.
  8. Orga jokoa: 200 kilogramotako orgari birak ematea.
  9. Trontza: 10 epai 105 zentimetroko enborrean.
  10. Aizkora proba: 4 epai 105 zentimetroko enborrean.

Palmaresa

UrteaEgoitza (Herrialdea)Irabazlea
1987*Atharratze (Zuberoa)  Lapurdi*
1988Atharratze (Zuberoa)  Zuberoa
1989Garazi (Nafarroa Beherea)  Bizkaia
1990Doneztebe (Nafarroa Garaia)  Bizkaia
1991Gasteiz (Araba)?
1992 Bartzelona  Bizkaia
1993Azpeitia (Gipuzkoa)  Gipuzkoa
1994Baiona (Lapurdi)  Gipuzkoa
1995ez zen jokatu
1996Getxo (Bizkaia)  Bizkaia
1997 Paris-
1998Gasteiz (Araba)  Bizkaia
1999Getxo (Bizkaia)  Bizkaia
2000Garazi (Nafarroa Beherea)  Bizkaia
2001Donostia (Gipuzkoa)  Gipuzkoa
2002Bera (Nafarroa Garaia)  Nafarroa Garaia
2003Hendaia (Lapurdi)  Bizkaia
2004Ozeta (Araba)  Nafarroa Garaia
2005Getxo (Bizkaia)  Nafarroa Garaia
2006Baigorri (Nafarroa Beherea)  Nafarroa Garaia
2007Atharratze (Zuberoa)  Nafarroa Garaia
2008Donostia (Gipuzkoa)  Nafarroa Garaia
2009Doneztebe (Nafarroa Garaia)  Nafarroa Garaia
2010Hendaia (Lapurdi)  Nafarroa Garaia
2011Legutio (Araba)  Gipuzkoa
2012Getxo (Bizkaia)  Bizkaia
2013Baigorri (Nafarroa Beherea)  Gipuzkoa
2014Atharratze (Zuberoa)  Gipuzkoa
2015[1]Elizondo (Nafarroa Garaia)  Nafarroa Garaia
2016[2]Donostia (Gipuzkoa)  Gipuzkoa
2017[3]Sara (Lapurdi)  Bizkaia
2018[4]Gasteiz (Araba)  Nafarroa Garaia
2019[5]Bilbo (Bizkaia)  Nafarroa Garaia
  • 1987 eta 1997 urteetako ekitaldiak ez ziren txapelketa ofizialak izan.

Garaipenak

1991. urteko emaitza falta da.

HerrialdeaGaraipenakUrteak
 Nafarroa Garaia112002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2015, 2018, 2019
 Bizkaia101989, 1990, 1992, 1996, 1998, 1999, 2000, 2003, 2012, 2017
 Gipuzkoa71993, 1994, 2001, 2011, 2013, 2014, 2016
 Zuberoa11988

Erreferentziak

Kanpo estekak