Baratze-marrubi

Baratze-marrubia[1], baina normalean marrubi soilik[erreferentzia behar] (Fragaria × ananassa[2]), Fragaria generoko espezie hibridoa da, mundu osoan ezaguna bere fruitu gorriagatik. Oso estimatua da sukaldaritzan, bere lurrin berezi, kolore gorri distiratsu, uki mamitsu eta leuntasunagatik. Kopuru handitan kontsumitzen dira, freskoak edo beste hainbat eratan: konfituran, konpotan, zukuan, tartan, izozkian edo irabiatuan. Arrakasta handi honek eragin du lurrin artifiziala garatzea, industria agroalimentarioan erruz erabilia.

Baratze-marrubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaFragaria
Espeziea Fragaria ×ananassa
Duchesne
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmarrubi, Fragariae folium (en) Itzuli eta strawberry juice (en) Itzuli

Hibrido hau lehendabizikoz Bretainian 1750eko hamarkadan hazi zen, ekialdeko Ipar Amerikako Fragaria virginiana eta 1714an Amédée-François Frézierrek Txiletik ekarritako Fragaria chiloensis uztartuz.[3] Bere kultibarrek laster XVII. mendetik aurrera ustiatzen zuten (basa)marrubia (Fragaria vesca) ordezkatu zuten.[4]

Hitza

Baratze marrubi eta baratze-marrubi dira euskara batuan forma onartuak. Euskara batuan onartuta ez dauden hitzen artean mendebaleko ortu-mailuki dugu.[5]

Jatorrizko Fragaria vesca marrubietatik bereizteko izendatzen dira baratze-marrubi, eta lehenengoei hiztegi batzuek basamarrubi[6][7] edo basoko marrubi[8] deritze, batez ere basoetan aurkitzen eta gutxi dendaratzen direlako.

Ezaugarriak

Fragaria × ananassa 'Gariguette,' Frantzia hegoaldeko kultibarra.

Fruitua, egiaz, puztuta dagoen errezeptakulu bat da[9].

Ekoizpena

Ekoizpen komertzialean, landareak estoloiekin ugaltzen dira eta, oro har, sustrai biluzietan edo loreontzi txikietan banatzen dira. Nekazaritzan bi landaketa-eredu erabiltzen dira gehien bat: urteroko plastikultura eta ilara- edo muino-sistema iraunkorra. Kopuru txiki bat berotegietan ere egiten da, urtaro hotzean.

Ekoizpen moderno komertzial gehienek plastikultura sistema erabiltzen dute. Metodo honetan, substratu-ilarak urtero ezartzen dira eta plastiko beltzez estali, belar txarrak eta higadura saihesten dituena, eta horren azpian ureztatzeko tutuak ezartzen dira. Landareak, normalean negutegietan lortzen direnak, unean bertan egindako zuloetan landatzen dira. Estoloiak kendu egiten dira, landarearen energia frutaren garapenera bideratzeko. Uzta amaieran, plastikoa kendu eta landareak lur barruan sartzen dira.

Munduko marrubi ekoizpena tonatan[10]
#Herrialdea200620072008200920102011
1  Ameriketako Estatu Batuak1.090.4361.109.2151.148.3501.270.6401.294.1801.312.960
2  Turkia211.127250.316261.078291.996299.940302.416
3  Espainia330.485269.139281.240266.772275.355262.730
4  Egipto128.349174.414200.254242.776238.432240.284
5  Mexiko191.843176.396207.485233.041226.657228.900
6  Errusia227.000230.400180.000185.000165.000184.000
7  Japonia190.700191.400190.700184.700177.500177.300
8  Hego Korea205.307203.227192.296203.772231.803171.519
9  Polonia193.666174.578200.723198.907153.410166.159
10  Alemania173.230158.658150.854158.563156.911154.418
11  Italia143.315160.558155.583163.044153.875150.000
Guztira3.973.2434.001.7214.136.8024.596.6144.366.8894.594.539

Propietateak

Marrubi ontzi batek (100 g) 34,5 kaloria ditu eta bitamina C eta P-ko elikadura iturri bikainak dira.Konposizioa:

Taxonomia

Fragaria × ananassa (Weston) Duchesne naturalistak deskribatu zuen Encyclopédie Méthodique, Botanique lanean, 2(2): 538. 1788.[11]

Etimologia
  • Izen generikoa, Fragaria, latinetikoa da « fraga », « marrubia » edo « lurrina »
  • × hibridoa
  • Izen espezifikoa ananassa, « anana », fruituek anana lurrin eta itxura dutelako.

Beste izen arruntak

Fragaria × ananassatokiko euskarazko testuetan:[5]baratze-marrubi (baratze-malubi);ortu-mailuki.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.