Gazpatxo

Gazpatxoa[1] (gaztelaniaz: gazpacho) Espainiako hegoaldeko plater tipikoa da. Baratxuri zoparen bertsio hotz gisa jaio zen. Oinarrizko osagaiak dira ogia, ura, koipea (oliba olioa), baratxuria eta gatza; batzuetan, almendra birrindua ere. Egungo gazpatxoan tomatea, tipula eta pepinoa gehitzen dira. Plater honek bariazio asko ditu probintzia batetik bestera: ajoblanco edo salmorejo, besteak beste.

Gazpatxo
zopa hotz, tomato dish (en) Itzuli eta janari
Materialaktomatea
izotza
ogia
Tomatea
Piperra
gatz arrunta
ozpina
limoi urra
oliba olioa
Luzokerra
Osagaiaktomatea, Luzokerra, Capsicuma, urra, tipula, Baratxuria, oliba olioa, ogia, ozpina, Tomatea, Piperra, limoi urra eta gatz arrunta
Historia
JatorriaEspainia

Historia

Arabiarrek edo erromatarrek egin zituzten lehenengo nahasketak, gazpatxoaren oinarrizko osagaiekin. Hala ere, egungo gazpatxoaren osagaietako asko —hala nola tomatea edota piperraAmerikatik ekarri zituzten gerora. XX. mendearen bigarren erdian, plater ospetsu bilakatu zen mundu osoan. Egun, edozein supermerkatutan eros daiteke, plastikozko nahiz beirazko ontzietan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.