Jon Sarasua

irakasle, bertsolari ohi eta pentsalari euskalduna

Jon Sarasua Maritxalar[1] (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966ko apirilaren 13a) bertsolaria eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da HUHEZI fakultatean. Garabide elkarteko zuzendaritzako kidea ere bada. 2021ean euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[2]

Jon Sarasua

Jon Sarasua 2008an.
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1966ko apirilaren 13a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaIñaki Zabaleta
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
portugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea, bertsolaria, idazlea eta pentsalaria
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Euskaltzaindia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGarabide
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Euskararen Aholku Batzordea

Inguma: jon-sarasua-maritxalar-00

Irakasle eta ikertzailea

Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan.

1996an "Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[3][4]

Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Pentsamenduaren historia irakasten.[5]

Euskararen garapenari begira euskarazko komunikazio esparrua edo euskarazko hedabide esparrua deitutakoa antolatzearen garrantzia azpimarratu du hainbatetan. Ildo horretan, euskarazko telebistari buruzko politika publikoak eta estrategia sozialak berritzeko premiatik abiatuta, gogoeta eta eztabaidarako gaiak aurkeztu ditu Sarasuak.[6]

Kulturgintzako eragilea

1980ko hamarkadatik aurrera kulturgintzan dihardu, hainbat arlotako gizarte-erakundetan partaide gisan, besteak beste:[7]

  • Garabide elkartean, munduko hainbat herrialdetan hizkuntza-lankidetzan.[8][9]
  • Hainbat argitalpen egina da gai sozio-ekonomikoetan eta hizkuntzaren inguruan.
  • Euskaltasunaren inguruko bere gogoetarik osatuena Hiztunpolisa liburuan argitaratu zuen (Pamiela, 2013).[10]

Euskara biziberritu nahi bada, batua sortu zen garaian bezala, 2021ean ere bisio eta estrategia berriak definitu behar direla aldarrikatu du Sarasuak, euskararen erabileran urrats sendoa behar dela lau alor hauetan: lan-eremuan, astialdian, hezkuntzan, eta hedabideetan.[11][12][13]

Akordio politikoaz, euskalgintzako eragileen munta handiko artikulazioaz, eragileen mapa osatzeaz,[14] udalen ekarpenaz, tokiko mugimendu euskaltzaleen paperaz, Euskararen Gizarte Erakunde multzoaren rolaz, prozesu horren beso teknikoaz, sektore publikoaren garaiaz, kontakizunaz eta antigorputzez jardun ondoren, egungo abagunearen bi angelu konbinatu beharraz oharpena eginez bukatzen du gogoeta.[7][15]

2014ko azaroaren 27an Euskararen Aholku Batzordean sartu ziren hemezortzi kide berrietako bat izan zen Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uriberekin batera.[16]

Bertsolaria

Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. Eskoriatzako Almen Ikastolako bertso-eskolan ibili zen lehen 1979-1980 urteetan, Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixuren eraginez.[5] 1981ean, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa irabazi zuen, Txapelketa horretan bertan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian, Balda pilotalekuan. 1984ean berriro irabazi zuen txapelketa hori. Lau urte geroago Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela.

Anaia Aitor Sarasuarekin Fauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995).

Plazaz plaza hainbat urtetan ibili ondoren, jendaurreko jarduna utzi behar izan zuen 2000n, ebakuntza baten ondorioz. Geroztik, baina, tarteka egin izan du agerraldiren bat, eta bertso jartzaile gisa ere nabarmendu izan da.[5]

Bertsolari txapelketak

Bertso musikatuak

Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero
euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roilo hon(e)taz
orain arte zero
Goizero goizero
AEKn bezero
batzuetan ero
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero
...
...
...
...
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
...
...
...
...
...
...
esaten dute baina
ez da hain fazila
...
...
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen
...
...
...
...
Pegatak ipintzen
(e)ta dirua biltzen
...
...
lan on bat bilatzeko
ez badu zerbitzen

Insumisioarena abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako weborrietan lor daitezke. Hona hemen abestiaren hitz batzuk:

I (Postariari)
Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok hiretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.
________________________
II (Sentitzen dudanari)
Natural sentitzen dut / egiten dudana
...
...
...
________________________
III (Amari)
Nigarrez ari zara / ama maite hori
...
...
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
IV (Kolega beldurtiari)
Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
...
...
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.

________________________

V (Kartzeleroari)
... ene kartzelero
...
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz ...

Bertsozale Elkartearen zuzendaritzakoa

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen haren sorreratik bertatik, 1986tik, 2000 urtera arte eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat ikerketaren egile eta eragile ere bai.[18][19]

2002ra arte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio-arduraduna izan zen.

Lanak

Saiakera

  • Zozoak beleari (1997, Alberdania). Bertsolaritzari eta bertsogintzari buruzko hainbat hausnarketa, Andoni Egañarekin batera idatzirikoa.[20]
  • Txepetxekin solasean, Biziaren hizkuntzaz, Jon Sarasuak "Txepetx"i egindako elkarrizketa (1997, Gara argitaletxea).[21]
  • Jon Sarasua: Bertso-ispiluan barrena. (1998, Alberdania). Honekin idatzia: Joxerra Garzia Garmendia.[22]
  • Arizmendiarrieta eraldaketa proiektua (2000, Lanki)[23]
  • Bat bateko bertsolaritza. (2002, Bertsozale Elkartea) Andoni Egaña eta Joxerra Garziarekin batera.[24]
  • Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan (2005, MU arg.) Beste hauekin idatzita: Antxon Mendizabal Etxabe, Ainara Udaondo Alberdi, eta Mikel Zurbano Irizar.[25]
  • Globalizazioa eta Autoeraketa: joerak, mugak eta aukerak (2005, MU arg.) Honekin idatzita: Ainara Udaondo Alberdi.[25]
  • Ertzeko Zatiak (2010, Argia). Hego Ameriketara egindako bidaietan bildutako pentsamendu eta anekdotak.[26]
  • Hiztunpolisa: Euskaltasunaren norabideaz apunteak.[10]
  • Bost truke: Andeetako, Kurdistaneko eta Serbiako jasokinak. (2015, Pamiela)[27]
  • Harizko zubiak: Haiti, Pernambuco, Mexiko eta Tangerreko jasokinak. (2022, Pamiela)[28]

Prensa

Diskografia

Sariak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Doktore tesia (1996).
  • "Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk" hitzaldiaren bideoa (2009).
  • Elkarrizketa Argia astekarian (2010).
  • Jon Sarasuaren produkzioa (hitzaldiak, artikuluak, liburuak...) Inguma datu-basean.
  • Jon Sarasua Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1723 emaitza "Jon Sarasua" bilaketarentzako Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) Noiz kontsultatua: 2021-07-11.