Maltosa

konposatu kimiko

Maltosa garagarraren maltan dagoen azukrea da, bi glukosa molekula elkartzerakoan sortzen den disakaridoa. Almidoiaren hidrolisian agertzen da.

Maltosa
Formula kimikoaC12H22O11
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@@H]1[C@H]([C@@H]([C@H]([C@H](O1)O[C@@H]2[C@H](OC([C@@H]([C@H]2O)O)O)CO)O)O)O)O
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Mota[[hexopyranosyl-(1->4)-hexopyranose|hexopyranosyl-(1->4)-hexopyranose]] (en) Itzuli
Masa molekularra342,116212 Da eta 342,11621155 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyGUBGYTABKSRVRQ-PICCSMPSSA-N eta GUBGYTABKSRVRQ-NVKTZKGVNA-N
CAS zenbakia69-79-4
PubChem439186
Reaxys1292747
Gmelin17306
RTECS zenbakiaLZ6600000
ZVG100414
DSSTox zenbakiaLZ6600000
EC zenbakia200-716-5
ECHA100.000.651
CosIng35143
MeSHD008320
KNApSAcKC00001140
UNIIXJ6S9RV06F
KEGGD00044 eta C00208

Egitura

Maltosaren formula enpirikoa da. Lehen glukosako lehenengo karbonoaren eta bigarren glukosako laugarren karbonoaren artean sortzen da α(1→4) lotura O-glikosidikoa. Lotura hori osatzerakoan ura askatzen da eta oxigeno monokarboniliko batek zubi-lana egiten du bi molekulen artean. Bigarren glukosaren karbono anomerikoan dagoen hidroxilo taldea aske dagoenez ahalmen erreduzitzailea duen azukrea da[1]. Horrela beraz maltosaren izen sistematikoa honako hau da:

α-D-glukopiranosil-(1→4)-D-glukopiranosa

Zapore gozoa badu baina azukre arruntarekin konparatuta %30-60 baino ez (disoluzioaren kontzentrazioaren arabera)[2].

Historia

Augustin-Pierre Dubrunfautek aurkitu zuen disakarido hau, baina aurkikuntza Cornelius O'Sullivan irlandar garagardogileari onartu izan zitzaion 1872 urtean[3]. Garagarraren maltan aurkitu zuen eta horregatik jarri zion maltosa izena[4].

Asia aldean aspalditik ezagutzen zen, Txinan Shang dinastian (k.a. 1600 - k.a. 1046) erabiltzen zen eta Japonian Jimmu enperadorearen garaian, k.a. VI mendean.

Maltosaren siropea.

Erreferentziak

Kanpo estekak