Frantziako geografia

Frantzia Mendebaldeko Europako estatuetako bat da. Metropolitar Frantziak 551.500 km²ko eremua du (675.417 km² itsasoz haraindiko lurraldeekin). Iparretik hegora 1000 km luze da (Bray-Dunes - Cerbère luzera da handiena). Europako estatu handienetan hirugarrena da (Errusia lehena eta Ukraina bigarrena izanik). Kontinenteko komunikazio eta kultura bidegurutze paregabea da.

Frantzia sateliteko irudian

Frantziak lau itsasalde ditu, Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Atlantiar Ozeanoa eta Mediterraneoa, 3.427 kilometroko luzerarekin.

Kokapena

Metropolitar Frantzia Mendebaldeko Europan kokatua dago. Estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurrelde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Mugak

Metropolitar Frantziak Mantxako kanalarekin du muga iparraldean; ipar-ekialdean, Belgika, Luxenburgo eta Alemaniarekin; ekialdean, Alemania, Suitza eta Italiarekin; hego-ekialdean, Mediterraneo itsasoarekin; hegoaldean, Espainiarekin; hego-mendebaldean, Bizkaiko golkoarekin; eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin. Metropoliaren mugak 2.970 km luze dira, era honetan banatuak:

Guianako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin.

Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin.

Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Hiri nagusiak

Frantziako hiri nagusiak
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako hiri nagusien zerrenda»

Hona hemen Frantziako hiri nagusien zerrenda, bai historikoki, bai biztanleria kontuan hartuta:

Abbeville, Aiacciu, Albertville, Albi, Amiens, Angers, Angouleme, Aurillac, Avignon, Bastia, Besançon, Bordeaux, Belfort, Brest, Brive, Caen, Cahors, Calais, Cannes, Carcassonne, Chamonix, Charleville-Mézières, Châtellerault, Cherbourg, Chinon, Clermont-Ferrand, Colmar, Deauville, Dieppe, Digne-les-Bains, Dijon, Dole, Dreux, Dunkerque, Évreux, Grenoble, La Rochelle, Le Havre, Lille, Limoges, Lyon, Marseille, Mende, Metz, Mont-de-Marsan, Montauban, Montpellier, Nancy, Nantes, Nice, Nimes, Orléans, Paris, Paue, Périgueux, Perpignan, Poitiers, Quimper, Reims, Rennes, Rodez, Roubaix, Rouen, Saint-Etienne, Saint-Nazaire, Saint-Tropez, Sète, Soissons, Strasbourg, Tarbes, Toulon, Toulouse, Tours, Tourcoing, Valence, Versailles eta Vichy.

Kostaldea

Frantzia metropolitarrak bi kostalde nagusi ditu: Atlantikoa eta Mediterraneokoa:

Frantziako Errepublika osatzen duten lurraldeak, denak eskala berean.

Frantziak mundu osoan zehar itsasoz haraindiko eskualdeak eta kolektibitateak baditu:

Lurmuturrak

Uharteak

Hona hemen 100 km² baino gehiago dituzten Frantziako uharteak:

#IzenaKokapenaAzalera
(km²)
1Grande-TerreKaledonia Berria16.372
2KorsikaMediterraneo itsasoa8.680
3Grande-TerreKerguelen uharteak6.675
4RéunionRéunion2.512
5LifouKaledonia Berria1.146
6MartinikaMartinika1.128
7TahitiFrantziar Polinesia1.036
8Basse-TerreGuadalupe848
9MaréKaledonia Berria657
10Grande-TerreGuadalupe588
11MayotteMayotte371
12Nuku HivaFrantziar Polinesia345
13Hiva OaFrantziar Polinesia318
14MikeluneSaint-Pierre eta Mikelune214
15Île FochKerguelen uharteak206
16OléronOzeano Atlantikoa190
17RaiateaFrantziar Polinesia173
18Marie-GalanteGuadalupe170
19Île de la PossessionCrozet uharteak153
20Île des PinsKaledonia Berria141
21OuvéaKaledonia Berria133
22MooreaFrantziar Polinesia132
23Île de l'EstCrozet uharteak122
24Ua PouFrantziar Polinesia112

Orografia

Frantziako mapa topografikoa.

Frantzia metropolitarrak paisaia aniztasun handia du: ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak eta mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4.810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Armorikako mendigunea eta Ardenetako mendigunea.

Erdialdeko Mendiguneak egituratzen du, oro har, Frantziako orografia. 90.000 km² dituen goi-ordoki handia da, ez da 2.000 m baino garaiagoa, eta Frantziako hego-erdialdean dago. Horren inguruan lur behereak eta sakonuneak daude. Lur behereak itsas mailatik 300 m behera daude, eta Frantziako bi heren hartzen dituzte. Lur beheretako %90 ibaien arroetan dago:

Frantziako ekialdeko mugan daude lurralde gorenak, hegoaldetik iparraldera: Alpeak, garaienak (Mont Blanc, Frantziako eta Europako gailur gorena, 4.807 m); Jura, 1.800 m-tik beherakoak; Vosges mendiak, zaharrenak eta apalenak, Alemaniako mugatik hurbil, eta Ardenetako mendigunea, Belgika aldean. Hegoaldean Pirinio mendiak daude, 450 kmko hedadura dutenak; Frantziaren eta Espainiaren arteko muga eratzen dute, eta Alpeak bezain pikoak dira.

Hidrografia

Ibaiak

Sakontzeko, irakurri: «Frantziako ibaien zerrenda»
Frantziako ibai nagusiak

Ibai handiek zeharkatzen dute Frantzia, garrantzitsuenak Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela dira.

IzenaNoraLuzera
guztira (km)
Luzera
Frantzian (km)
LoiraAtlantikoa1 0121 012
SenaMantxako kanala776776
GaronaAtlantikoa575530
RodanoMediterraneoa812522
DordoinaAtlantikoa490490
MosaIpar Itsasoa950483
CharenteAtlantikoa360360
AturriAtlantikoa335335

Aintzirak

IzenaAzalera (km²)Sakonera (m.)Altuera (m.)Eskualdea
Léman582,4309,7372Rodano-Alpeak
Berre urmaela155,390,4Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Thau urmaela754,50Languedoc-Roussillon
Hourtin eta Carcans aintzira661014Akitania
Grand-lieu aintzira652,75Loirerria
Leucate urmaela58,52,30Languedoc-Roussillon
Cazaux eta Sanguinet urmaela552312Akitania
Bourget aintzira44,5145231,5Rodano-Alpeak
Biscarrosse eta Parentis urmaela35,420,519Akitania
Annecy aintzira27,5980,6446,8Rodano-Alpeak
Melo aintzira6201710Korsika
Saint-Cassien aintzira645147Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Aiguebelette aintzira5,4571390,5Rodano-Alpeak
Paladru aintzira3,950492Rodano-Alpeak
Chalain aintzira2,3216,2486Franche-Comté
Bairon aintzira1,2??Xanpaina-Ardena
Gérardmer aintzira1,15538,4660Lorrena

Klima eta landaredia

Frantziako klimak alde handiak ditu. Klima ozeanikoa dute Bretainiak eta Normandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoan klima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: haritza, pagoa eta urkia dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

Klima mediterraneoa Languedoc, Proventza, Rodano eta Korsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, Sète eta Toulon artean (mistrala) eta Sètetik mendebaldera (tramontana). Landaretza lehorrekoa da (artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan mendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak