Super Bowl

Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko liga den NFLko txapelketako azken partiduari ematen zaion izena da. Super Bowlaren telebista bidezko igorpena, urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da. Talde irabazleari Vince Lombardi Trofeoa eman ohi zaio eta talde irabazlearen jokalari bakoitzari Super Bowl irabazleen eraztun bana, azken hau AEBetan kirolarien, amerikar futbol zaleen eta bildumazaleen artean oso objektu preziatua da.

Super Bowl
KirolaAmerikar futbola
LigaNFL
Sorrera1967ko urtarrilaren 15a
Herrialdea AEB
 Kanada
GaraikurraVince Lombardi Trofeoa
WebguneaSuper Bowl

Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday baita ere), otsaileko lehen igandean egiten da eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena da, baita mundu osoko garrantzitsuenetako bat ere.

Ekitaldi handiaren datu batzuk:

  • Iparramerikan audientzia gehien duen kirol ikuskizuna da, eta planeta osoan gehien ikusten denetako bat. Izan ere, 130 herrialdetan 135.000.000 pertsonek jarraitzen dute. Beraz, Munduko Futbol Txapelketaren finala -2002an, 1.100.000.000 ikusle izan zituena- baino ikusle gehiago ditu.
  • Minutu erdiko telebista iragarki batek 2,5 milioi $eko kostua du.
  • Super Bowla jokatzen denean, estatubatuarrek Estatu Batuetako garagardo salmenta guztien %5a kontsumitzen dute.
  • Hasi aurreko ikuskizunean eta atsedenaldietan, Sting, Paul McCartney, Aerosmith, U2, Shania Twain, Phil Collins, Rolling Stones edo Prince bezalako musikariak aritzen dira.

1967tik, Super Bowl finala, NFL eta AFLko garaileen artean ospatzen da, IV. Super Bowletik aldatu dena, NFLak bere arerio zaharra xurgatu zuenean.

Txapelketako lehen jokoa Los Angeles Memorial Coliseumean jokatu zen, 1967ko urtarrilean, NFLko garaileak izan ziren Green Bay Packers eta AFLko garaileak izan ziren Kansas City Chiefs taldeen artean. Urte horretan, Packers taldea atera zen irabazle, Garai hartan "First World Championship Game AFL vs NFL" deitzen zen. Jokalaririk baliotsuena, lehen Super Bowl horretan, Green Bay Packerseko mariskala izan zen, Bart Starr.

Irabazleak

Super Bowl irabazleen eraztunak.
TaldeaTitulu kopurua
New England Patriots6
Pittsburgh Steelers6
Dallas Cowboys5
San Francisco 49ers5
Green Bay Packers4
New York Giants4
Denver Broncos3
Oakland/Los Angeles Raiders3
Washington Redskins3
Baltimore Ravens2
Baltimore/Indianapolis Colts2
Miami Dolphins2
Los Angeles/St. Louis Rams1
Seattle Seahawks1
Philadelphia Eagles1
Kansas City Chiefs1
Chicago Bears1
New York Jets1
Tampa Bay Buccaneers1
New Orleans Saints1

Partiduak

National Football League (NFL)American Football League (AFL)
Super BowlDataIrabazleaEmaitzaFinalistaEstadioaHiria
I1967ko urtarrilaren 15aGreen Bay Packers (1)35-10Kansas City ChiefsLos Angeles Memorial Coliseum (1)Los Angeles (1)*
II1968ko urtarrilaren 14aGreen Bay Packers (2)33-14Oakland RaidersMiami Orange Bowl (1)Miami (1)*
III1969ko urtarrilaren 12aNew York Jets (1)16-7Baltimore ColtsMiami Orange Bowl (2)Miami (2)
IV1970eko urtarrilaren 11aKansas City Chiefs (1)23-7Minnesota VikingsTulane Stadium (1)New Orleans (1)
V1971ko urtarrilaren 17aBaltimore Colts (1)16-13Dallas CowboysMiami Orange Bowl (3)Miami (3)
VI1972ko urtarrilaren 16aDallas Cowboys (1)24-3Miami DolphinsTulane Stadium (2)New Orleans (2)
VII1973ko urtarrilaren 14aMiami Dolphins (1)14-7Washington RedskinsLos Angeles Memorial Coliseum (2)Los Angeles (2)
VIII1974ko urtarrilaren 13aMiami Dolphins (2)24-7Minnesota VikingsRice Stadium (1)Houston (1)
IX1975eko urtarrilaren 12aPittsburgh Steelers (1)16-6Minnesota VikingsTulane Stadium (3)New Orleans (3)
X1976ko urtarrilaren 18aPittsburgh Steelers (2)21-17Dallas CowboysMiami Orange Bowl (4)Miami (4)
XI1977ko urtarrilaren 9aOakland Raiders (1)32-14Minnesota VikingsRose Bowl (1)Pasadena (1)*
XII1978ko urtarrilaren 15aDallas Cowboys (2)27-10Denver BroncosSuperdome (1)New Orleans (4)
XIII1979ko urtarrilaren 21aPittsburgh Steelers (3)35-31Dallas CowboysMiami Orange Bowl (5)Miami (5)
XIV1980ko urtarrilaren 20aPittsburgh Steelers (4)31-19Los Angeles RamsRose Bowl (2)Pasadena (4)
XV1981eko urtarrilaren 25aOakland Raiders (2)27-10Philadelphia EaglesSuperdome (2)New Orleans (5)
XVI1982ko urtarrilaren 24aSan Francisco 49ers (1)26-21Cincinnati BengalsPontiac Silverdome (1)Pontiac (1)*
XVII1983ko urtarrilaren 30aWashington Redskins (1)27-17Miami DolphinsRose Bowl (3)Pasadena (5)
XVIII1984ko urtarrilaren 22aLos Angeles Raiders (3)38-9Washington RedskinsTampa Stadium (1)Tampa (1)
XIX1985eko urtarrilaren 20aSan Francisco 49ers (2)38-16Miami DolphinsStanford Stadium (1)Palo Alto (Kalifornia) (1)
XX1986ko urtarrilaren 26aChicago Bears (1)46-10New England PatriotsSuperdome (3)New Orleans (6)
XXI1987ko urtarrilaren 25aNew York Giants (1)39-20Denver BroncosRose Bowl (4)Pasadena (6)
XXII1988ko urtarrilaren 31aWashington Redskins (2)42-10Denver BroncosJack Murphy Stadium (1)***San Diego (1)
XXIII1989ko urtarrilaren 22aSan Francisco 49ers (3)20-16Cincinnati BengalsJoe Robbie Stadium (1)***Miami (6)**
XXIV1990eko urtarrilaren 28aSan Francisco 49ers (4)55-10Denver BroncosSuperdome (4)New Orleans (7)
XXV1991ko urtarrilaren 27aNew York Giants (2)20-19Buffalo BillsTampa Stadium (2)Tampa (2)
XXVI1992ko urtarrilaren 26aWashington Redskins (3)37-24Buffalo BillsMetrodome (1)Minneapolis (1)
XXVII1993ko urtarrilaren 31aDallas Cowboys (3)52-17Buffalo BillsRose Bowl (5)Pasadena (7)
XXVIII1994ko urtarrilaren 30aDallas Cowboys (4)30-13Buffalo BillsGeorgia Dome (1)Atlanta (1)
XXIX1995eko urtarrilaren 29aSan Francisco 49ers (5)49-26San Diego ChargersJoe Robbie Stadium (2)Miami (7)**
XXX1996ko urtarrilaren 28aDallas Cowboys (5)27-17Pittsburgh SteelersSun Devil Stadium (1)Tempe (1)*
XXXI1997ko urtarrilaren 26aGreen Bay Packers (3)35-21New England PatriotsSuperdome (5)New Orleans (8)
XXXII1998ko urtarrilaren 25aDenver Broncos (1)31-24Green Bay PackersQualcomm Stadium (2)***San Diego (2)
XXXIII1999ko urtarrilaren 31aDenver Broncos (2)34-19Atlanta FalconsPro Player Stadium (3)***Miami (8)**
XXXIV2000ko urtarrilaren 30aSt. Louis Rams (1)23-16Tennessee TitansGeorgia Dome (2)Atlanta (2)
XXXV2001ko urtarrilaren 30aBaltimore Ravens (1)34-7New York GiantsRaymond James Stadium (1)Tampa (3)
XXXVI2002ko urtarrilaren 30aNew England Patriots (1)20-17St. Louis RamsSuperdome (6)New Orleans (9)
XXXVII2003ko urtarrilaren 26aTampa Bay Buccaneers (1)48-21Oakland RaidersQualcomm Stadium (3)San Diego (3)
XXXVIII2004ko otsailaren 1aNew England Patriots (2)32-29Carolina PanthersReliant Stadium (1)Houston (2)
XXXIX2005eko otsailaren 6aNew England Patriots (3)24-21Philadelphia EaglesALLTEL Stadium (1)Jacksonville (1)
XL2006ko otsailaren 5aPittsburgh Steelers (5)21-10Seattle SeahawksFord Field (1)Detroit (2)*
XLI2007ko otsailaren 4aIndianapolis Colts (2)29-17Chicago BearsDolphin Stadium (4)***Miami Gardens (9)**
XLII2008ko otsailaren 3aNew York Giants (3)17-14New England PatriotsUniversity of Phoenix Stadium (1)Glendale (2)*
XLIII2009ko otsailaren 1aPittsburgh Steelers (6)27-23Arizona CardinalsRaymond James Stadium (2)Tampa (4)
XLIV2010eko otsailaren 7aNew Orleans Saints (1)31-17Indianapolis ColtsDolphin Stadium (5)Miami Gardens (10)
XLV2011ko otsailaren 6aGreen Bay Packers (4)31-25Pittsburgh SteelersCowboys Stadium (1)Arlington (1)
XLVI2012ko otsailaren 5aNew York Giants (4)21-17New England PatriotsLucas Oil Stadium (1)Indianapolis (1)
XLVII2013ko otsailaren 3aBaltimore Ravens (2)34-31San Francisco 49ersMercedes-Benz Superdome (7)New Orleans (10)
XLVIII2014ko otsailaren 2aSeattle Seahawks (1)43-8Denver BroncosMetLife Stadium (1)New York (1)
XLIX2015eko otsailaren 1aNew England Patriots (4)28-24Seattle SeahawksUniversity of Phoenix Stadium (2)Glendale (2)
L2016ko otsailaren 7aDenver Broncos (3)24-10Carolina PanthersLevi's Stadium (1)Santa Clara (1)
LI2017ko otsailaren 5aNew England Patriots (5)34–28Atlanta FalconsNRG Stadium (2)Houston (3)
LII2018ko otsailaren 4aPhiladelphia Eagles (1)41–33New England PatriotsU.S. Bank StadiumMinneapolis (2)
LIII2019ko otsailaren 3aNew England Patriots (6)13–3Los Angeles RamsMercedes-Benz StadiumAtlanta (3)
LIV2020ko otsailaren 2aKansas City Chiefs (2)31–20San Francisco 49ersHard Rock Stadium (6)Miami Gardens (11)
LV2021eko otsailaren 7aTampa Bay Buccaneers (2)31–9Kansas City ChiefsRaymond James Stadium (3)Tampa (5)
LVI2022ko otsailaren 6aLos Angeles Rams (2)23–20Cincinnati BengalsSoFi StadiumInglewood (8)
LVII2023ko otsailaren 6aKansas City Chiefs (3)38-35Philadelphia EaglesState Farm Stadium (3)Glendale (4)
LVIII2024ko otsailaren 4aMercedes-Benz Superdome (8)New Orleans (11)

Datu nabarmenak

  • Super Bowleko garaikurra, 1969an ospatutako III. ediziorako Vince Lombardi Trophy deitua izan zen, garaikur hau irabazi zuen lehen entrenatzailearen ohoretan (Vince Lombardi, Green Bay Packers taldearekin), talde berarekin, hurrengo urtean ere irabazi zuena, baita beste batzuk ere antzinako NFLan.
  • New York Jets taldea, Super Bowla irabazi zuen AFCko lehen taldea izan zen, 1969an, Baltimore Colts taldea garaitu ondoren.
  • Super Bowla galdu arren jokalari baliotsuen izendatu duten jokalari bakarra, Chuck Howley izan zen, Dallas Cowboyseko linebackerra. Baltimore Colts taldearen aurka galdu zuten, V. edizioan, Jim O'Brienek garaipena eman zienean zelaiko gol batekin, partidako 4. denboran.
  • Miami Dolphins taldea, denboraldi bat, partidarik galdu gabe irabazi zuen lehen taldea izan zen, 14-0 marka batekin, 1973an, VII. edizioan, Washington Redskins taldea garaitzeko, Los Angelesen.
  • XII edizioan, lehen aldiz jokatu zen domo batean, une horretan, Louissiana Super Domean New Orleansen, non Dallas Cowboys taldeak Denver Broncos taldea garaitu zuen, 1978an.
  • 1980an Los Angeles Rams taldea, Super Bowla bere estadioan jokatu zuen lehen taldea izan zen, estadiora bertaratu zen jendearen errekor batekin, orotara, 103.985 ikusle. Baina, partida horretako garaileak, Pittsburgh Steelers taldea izan zen, talde hau, Super Bowla lau aldiz irabazi zuen lehen taldea izan zelarik. Bere mariskala eta partidako jokalari baliotsuena, Terry Bradshaw, Super Bowl gehienetan parte hartuko zuen jokalarietako bat izango zen, hau, bere laugarren partehartzea zelarik (eta garaipena aurreko hiruretan)
  • Oakland Raiders taldea, Super Bowla, bi hiri ezberdin ordezkatzen irabazi zuen lehen taldea izan zen, XI.a eta XV.a Oakland ordezkatzen eta XVIII.ean, 1984an, Los Angeles ordezkatzen.
  • Joe Montana, San Francisco 49ers taldeko mariskala, jokalari baliotsuenaren sari gehien lortu zuen jokalaria izan zen, eta, gainera, talde berarekin lortutako 4 Super Bowlekin.
  • 1985-1986 denboraldiko play offetan, New England Patriots taldea izango zen Super Bowleko final batetara, bisitari bezala hiru partida irabazi ondoren iritsi zen lehena, baina 40 puntu baino gehiagogatik galdu zuten Chicago Bears taldearen aurka, ezin okerrago jokatuz. Patriots taldeak, 16 urte itxoin beharko zuen NFLKo garailea izateko. XLII. edizioan, 2008an jokatu denean, New York Giants taldeak balentria errepikatu zuen, baina Patriots taldeak ez bezala, Giantsek bai irabazi zuten Super Bowla, non, gainera, bisitari bezala hartuak izan ziren.
  • Emaitzan egon den diferentziarik handiena, San Francisco 49ers taldeak Denver Broncos taldea 55-10 emaitzarekin garaitu zuenean gertatu zen, 1990ean ospatutako XXIV. edizioan, New Orleansen.
  • XXV. edizioa, 1991n, Tampa Bayn jokatua, Buffallo Bills taldeko ostikolaria zen Scott Norwoodek huts egindako zelaiko gol bategatik definitu zen, partidako azken segundoan, New York Giants taldeak Bills taldea garaitu zezan, 20-19ko emaitzarekin. Norwoodek zelaiko gola lortu izan balu, Bills taldeak partida irabaziko zuen.
  • Super Bowlaren XXVII. edizioa, 1993koa, Los Angelesen jokatu zen azkenekoa izan zen, 1994ko denboraldiaren ondoren, urte horretan bertan, Los Angeles Rams taldea San Luisera joan zelako eta Los Angeles Raiders taldea Oaklandera itzuli zelako. Partida horretan, Dallas Cowboys taldeak, egurtu egin zuen Buffallo Bills taldea.
  • Buffalo Bills taldea, Minnesota Vikings eta Denver Broncosekin batera, lau Super Bowl galdu zituen hirugarren taldea bihurtu zen.
  • San Francisco 49ers taldea, bost Super Bowl irabazi zituen lehen taldea izan zen, 1995ean, XXIX. edizioan, San Diego Chargers taldea Miamin garaitu ondoren.
  • Dallas Cowboys taldea, 1996an XXX. edizioa irabazi ondoren, Arizonako Tempe herriko Sun Devil Stadiumean, Pittsburgh Steelers taldearen aurka, ikuskizun honetako historiaren talderik arrakastatsuena bihurtu zen, zortzi alditan parte hartu eta horietatik bostetan irabazi baitzuten. Lehen bi tituluak, 1970eko hamarkadan Roger Staubach kanpo mariskalarekin izan ziren, eta 1990eko hamarkadako hirurak (XXVII. eta XXVIII. edizioa Bills taldearen aurka eta XXX.a Steelers taldearen aurka), mariskal bezala Troy Aikman zutela irabazi zituzten.
  • 1996-1997ko play offak, Super Bowlaren XXXI. edizioa New Orleansen ospatzeko bidean, historiara pasa ziren, finaletara iritsi ziren taldeetako bik, NFLan aurreko urtean debuta egin zutelako: Carolina Panthers taldea NFCko finalera heldu zen eta Jacksonville Jaguars taldea AFCkora. Baina NFCko finala irabazi zuen taldea Green Bay Packers izan zen, ondoren, Super Bowl horretako garailea izango zena. Talde hau, Brett Favre quarterbacka, Reggie Whitte linebackerra eta talde berezietako jokalaria zen Desmond Howard bezalako jokalariek osatzen zuten, azken hau partidako jokalari baliotsuena izan zena. AFCko finala, New England Patriotsendako izan zen, XXXI. edizioa galdu zuena izan zena.
  • Denver Broncos taldea, NFLko historian, lau Super Bowl galdu ondoren, bi txapelketako joko irabazi zituen talde bakarra izan zen. 1998 eta 1999an, XXXII eta XXXIII. edizioak irabazi zituen, lehena Green Bay Packersen aurka eta bigarrena Atlanta Falconsen aurka. Partida hura, Broncoseko mariskala zen John Elwayk jokatu zuen azkena izan zen, bost txapelketa eta zenbait denboralditan parte hartu zuena, NFLko Ospearen Aretora joateko, Ohioko Canton herrian dagoena.
  • Super Bowlik eztabaidagarriena, 2004koa izan zen, XXXVIII. edizioa, atsedenaldian, Justin Timberlake kantariak, ustez nahi gabe, Janet Jacksonen eskuineko titia estaltzen zuen zatia apurtu baitzuen, Michael Jacksonen arrebari, piercinga daraman titimuturra ikusi zitzaiolarik. Honek, zuzeneko programazioarentzako neurri zorrotzagoak hartu behar izatea eragin zuen.
  • 2006an ospatutako XL. edizioa, Detroiten ospatu zena, Seattle Seahawks eta Pittsburgh Steelers taldeen artean, historiara pasa zen, garai guztietako Super Bowl finaletatik, okerren epaitutakoa izan zelako, Seahawks taldearen aurka hartu ziren zalantzazko zigor batzuen ondorioz, zigor hauek, Steelers taldeak 21-10 irabazi izana eragin zutelarik. Ben Roethlisberger, Super Bowla irabazi zuen mariskalik gazteena izan zen arren, txapelketako jokoan mariskal baten lanik okerrena egin zuen.
  • 2007ko Super Bowlean, Tony Dungy, Indianapolis Colts taldekoa, txapeldun bihurtu zen lehen afroamerikar entrenatzailea izan zen.
  • XLII. edizioann, Mike Carey, Super Bowl bat epaitu zuen lehen afroamerikar epailea izan zen. Edizio horretan bertan, finala jokatu zuenetako bat, New England Patriots taldea, partidarik galdu gabe iritsi zen, Denboraldi Akatsgabea deitzen dena eginez, 16-0ko estatistika batekin, play offetako eta konferentzia finaleko partidei gehitzen zaiona. Hala ere, guztia alde zuen arren, Patriots taldeak ez zuen talde batentzako NFLko denboraldirik hoberena izango zena amaitzerik lortu, edizio horretako Super Bowleko garaileak New York Giants taldea izan zelarik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak