Bi Nazioen Errepublika

Bi Nazioen Errepublika (polonieraz: Rzeczpospolita Obojga Narodów; lituanieraz: Abiejų tautų respublika) edo Poloniar-Lituaniar Batasuna (lituanieraz: Lenkijos Karalystė ir Lietuvos Didžioji Kunigaikštystė) 1569an Poloniak eta Lituaniak sortutako erresuma izan zen. XVI. eta XVII. mendeetako Europan orduko herrialderik handienetariko bat izan zen, milioi bat kilometro koadroko azalera eta hamaika milioi biztanle izanik[1][2][3][4].

Poloniar-lituaniar Batasuna
Lenkijos Karalystė ir Lietuvos Didžioji Kunigaikštystė
1569 – 1795
Oinordetzako monarkia (1569–1573),
Hautapenezko monarkia (1573–1791),
Oinordetzako monarkia (1791–1795)
Poloniar-lituaniar Batasuneko bandera

Poloniar-lituaniar Batasuneko armarria

Goiburua
Si Deus Nobiscum quis contra nos Jainkoa gure alde badago, orduan nor dago gure kontra (XVIII. mendera arte)
Pro Fide, Lege et Rege Fede, legea eta erregearen alde (XVIII. mendetik aurrera)
Batasunaren kokapena
Geografia
Hiriburua
Biztanleria6500000
Azalera815000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)
Erlijioa
Historia
Batasunaren ezarpena1569ko uztailaren 1a
3. banaketa1795eko urriaren 24a
Aurrekoak
Poloniako Erresuma
Lituaniako Dukerri Handia
Ondorengoak
Prusiako Erresuma
Galitzia eta Lodomeriako Erresuma
Errusiar Inperioa

Batasunak bere garaietan aurrekariak ziren ezaugarri politikoak zituen, erregearen boterea kontrolpean zutenak. Nobleziak (szlachta) osaturiko legebiltzarra (Sejm) nagusia zen. Sistema hau demokrazia,[5] monarkia konstituzionala[6][7][8] eta federalismoaren[9] aurrekaria izan zen. Batasuna osatzen zuten bi estatuak formal aldetik berdinak ziren, nahiz eta Polonia garaiena izan.

Bi Nazioen Errepublikak aniztasun etnikoa eta tolerantzia erlijioso maila altuak zituen[10]. Hamarkada askotan zehar oparotasuna nagusia bazen ere[11], gainbehera politiko[12] militar eta ekonomikoa[13] jasan zuen. Hori zela ete, inguruko auzokide indartsuek (Austria, Prusia eta Errusiar Inperioa) XVIII. mendeko bukaeran erresuma elkarbanatu zuten. Banaketa baino zertxobait lehenago, Batasunak erreforma sakona egin eta 1791ko maiatzaren 3an konstituzio iraultzaile bat ezarri zuen[14].

Erreferentziak

Bibliografia

  • Bardach, Juliusz; Lesnodorski, Boguslaw; Pietrzak, Michal (1987). Historia panstwa i prawa polskiego. Warsaw: Paristwowe Wydawnictwo Naukowe.
  • Brzezinski, Richard (1987). Polish Armies (1): 1569–1696. Men-At-Arms Series. 184. Osprey Publishing. {{ISBN|0-85045-736-X}}.
  • Brzezinski, Richard (1988). Polish Armies (2): 1569–1696. Men-At-Arms Series. 188. Osprey Publishing. {{ISBN|0-85045-744-0}}.
  • Frost, Robert (2015). The Oxford History of Poland–Lithuania. I: The Making of the Polish–Lithuanian Union, 1385–1569. Oxford University Press. {{ISBN|978-0198208693}}.
  • Litwin, Henryk (October 2016). "Central European Superpower". BUM Magazine.
  • Norkus, Zenonas (2017). An Unproclaimed Empire: The Grand Duchy of Lithuania: From the Viewpoint of Comparative Historical Sociology of Empires. Routledge. {{ISBN|978-1138281547}}.
  • Rowell, S. C. (2014). Lithuania Ascending: A Pagan Empire within East-Central Europe, 1295–1345. Cambridge Studies in Medieval Life and Thought: Fourth Series. Cambridge University Press. {{ISBN|978-1107658769}}.
  • Rowell, S. C.; Baronas, Darius (2015). The Conversion of Lithuania. From Pagan Barbarians to Late Medieval Christians. Vilnius: Institute of Lithuanian Literature and Folklore. {{ISBN|978-6094251528}}.
  • Stone, Daniel Z. (2014). The Polish–Lithuanian State, 1386–1795. University of Washington Press. {{ISBN|978-0295803623}}.
  • Sužiedėlis, Saulius A. (2011). Historical Dictionary of Lithuania (2 ed.). Scarecrow Press. {{ISBN|978-0810875364}}.

Kanpo estekak

50°03′N 19°56′E / 50.050°N 19.933°E / 50.050; 19.933


Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.