Borsch

Borsch-a beterraban oinarritzen den barazki zopa da.

Borsch
beetroot soup (en) Itzuli eta Q12105883 Itzuli
MaterialakAza
azenarioa
tipula
beet (en) Itzuli
patata
Aza
Osagaiakbeet (en) Itzuli, Aza, patata, tipula, azenarioa, beet kvass (en) Itzuli, Beterraba, patata, tipula eta Aza zuria
Historia
JatorriaKieveko Rusa
Ukrainako borscha.

Jatorria

Borscharen osagaiak.

Borscha, jatorriz, urdanaza hezeguneetako landarearen zurtoin, hosto eta unbelaz eginiko zopa zen. Denborarekin prestatzeko era desberdinak garatu ziren, eta haien artean beterraban oinarritutakoa nagusitu zen.

Urdanaza-borscha pobreen janaria zen, gaur eguneko esamolde batzuetan oraindik ageri dena: Polonian zerbait "borscha bezain merkea" dela esaten da, hura gutxiesteko;[1] eta "borschari bi perretxiko botatzea", berriz, neurriz kanpoko gastua egitea da.[2]

Etimologia

  • "Borsch" izena eslaviar zaharreko бърщь hitzetik etor daiteke, urdanazaren борщівник (borschivnyk) izenarekin lotua. Landare honen hostoak usain sendoa du, besteen gainetik nabarmentzen dena.[3]
  • Beste teoria baten arabera, txiribiaren пастернак ("pasternak") izenaren aldaera litzateke. Patata iritsi aurretik oinarrizko janaria zena.
  • Hirugarren aukera beterrabaren буряк ( "buryak") izenaren erro beretik etortzea da. Gaur egun osagarririk adierazgarriena izan arren, osagai hau duela denbora gutxitik erabiltzen da.

Aldaerak

Plater honen bi aldaera nagusi daude, beroa eta hotza. Era desberdinean zerbitzatu eta prestatzen dira, krema garratzez, ezamihiluz eta perrexilez onduta. Harekin batera berakatz ale bat (aparte, eta gordinik), "kascha" (suge-ilarrezko orea) edo "panpuxka" izeneko ogitxoak[4] jan ohi dira, vodkaz lagunduta.[4]

Borsch beroa

Borsch beroa da ezagunena, osagai asko dituen gisatua. Gastronomiaren arabera, barazki desberdinak izan ditzake ( babarruna, aza, azenarioa, luzokerra, patatak, tipula, tomatea...), perretxikoak, haragiak (oilaskoa, txerrikia, behia...).

Borsch hotza

Borsch hotza

Borsch hotzak zopa itxura du, eta hainbat kulturatan jaten da. Esate baterako, Europar jatorriko juduen artean (Lituania, Errusia eta Ukraina) ohikoa da. Borsch hotzaren oinarria beterraba zati egosien salda da, eta aukeran hainbat osagai gehitu daitezke: limoi zukua, tipula txikitua, patata egosia, azukrea...

Borsch berdea

Erremolatxaren ordez mingarratz handia erabiltzen da.

Borsch zuria

Żurek bezala ezaguna, zekale irinarekin eta haragiarekin egina dago.[5]

Borscha munduan

Borscha Ukrainan asko jaten da, jatorria hura baita.[6] Halere, plater hau Ekialdeko eta Erdialdeko Europako sukaldaritzan oso hedatua dago. Barščiai esaten zaio lituanieraz; Borschtsch alemaniarrez (Ekialdeko Prusian Bartsch);[7] Barszcz Polonian; borshch ukraineraz, eta borş errumanieraz . Ekialdeko Europatik joandako komunitate juduek Ameriketara eraman dute, batez ere Argentinara ("manjar de betabel de bobelicha").[8]

Erreferentziak