FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa (ingelesez FIFA Club World Cup), Kluben Mundiala izenaz ezagunagoa, munduko futbol txapelketa gorena da. Bertan FIFA osatzen duten sei federazioetako txapeldunek hartzen dute parte. Europako taldeak izan dira garaipen gehien lortu dituztenak.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
FIFA Club World Cup
KonfederazioaFIFA
Sorrera2000
2005 (gaurko egitura)
EremuaKontinente guztiak
Taldeak7
Garaipen gehienEspainia Real Madril (5)
TxapeldunaIngalaterra Manchester City (2023)
Webguneawww.fifa.com
Real Madrilek lau garaipen lortu ditu, azken hirurak jarraian.
FC Barcelonak hiru aldiz irabazi du txapelketa.
SC Corinthians 2012ko garaipena ospatzen.

Historia

Kontinente arteko Futbol Koparen ondorengo txapelketa da. Oraindik bi federazio nagusiak UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) badira ere, federazio guztietako txapeldunek parte hartzea erabaki zen.

2000 urtean egin zen lehenengo ekitaldia, Brasilen. Bi talde brasildarren artean jokatu zen finala, azkenik SC Corinthiansek irabazi zuena. Europar taldeen artean ordea ez zuen interes handirik piztu. 2001ean Espainian bigarren ekitaldia egitea pentsatu zen baina ez zen aurrera eraman.

2005ean berrekin zitzaion txapelketari Japonian, ordurarteko Kontinente arteko Kopa jokatzen zen tokian. Lehenengo lau ekitaldiak bertan jokatu ziren eta hurrengo biak Arabiar Emirerri Batuetan. 2011 eta 2012ko txapelketak berriz ere Japonian jokatu ziren. 2013koak Marokon izan zuen egoitza eta hurrengoak berriz Japonian, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian izan dira.

Lehenengo hiru ekitaldietan hego amerikarrak nagusitu ziren, zehatzago esateko brasildarrak. Hurrengo bost ekitaldietan europarrek lortu zuten txapelketa irabaztea. Gehienetan finala Hego Amerikako eta Europako txapeldunen artean jokatzen bada ere, bi talde afrikar izan dira finalean, 2010an Tout Puissant Mazembe talde kongotarra, eta 2013an Raja Casablanca marokoarra. 2016an Japoniako talde bat eta 2018an antolatzailea zen Arabiar Emirerrietako talde bat izan dira finalean. 2023 artean urtero jokatu zen.

2025etik aurrera lau urtean behin jokatuko da eta selekzioen Munduko Futbol Koparen antzeko egitura izango du, baina klubek jokatuko dute.

Parte hartzaileak

Honako lehiaketa hauetako txapeldunek hartzen dute parte:

2007tik aurrera antolatzailea den herrialdeko ligako txapeldunak ere hartzen du parte.

Podiuma

 
Real Madril
5 Kopa
 
Bartzelona
3 Kopa
 
Corinthians
2 Kopa
 
Bayern
2 Kopa

Palmaresa

UrteaEgoitzaIrabazleaEmaitzaBigarrenaHirugarrenaEmaitzaLaugarrena
2000  Brasil SC Corinthians0-0
(pen:4-3)
CR Vasco da Gama Club Necaxa1-1
(pen:4-3)
Real Madril
2001
-2004
ez ziren jokatu
2005  Japonia FT São Paulo1-0 Liverpool FC Deportivo Saprissa3-2 Al-Ittihad
2006  Japonia SC Internacional1-0 FC Barcelona Al-Ahly SC2-1 Club América
2007  Japonia AC Milan4-2 Boca Juniors Urawa Red Diamonds2-2
(pen:4-2)
Étoile du Sahel
2008  Japonia Manchester United1-0 Liga de Quito Gamba Osaka1-0 CF Pachuca
2009  Arabiar Emirerri Batuak FC Barcelona2-1 Club Estudiantes Pohang Steelers1-1
(pen:4-3)
CF Atlante
2010  Arabiar Emirerri Batuak FC Internazionale3-0 TP Mazembe SC Internacional4-2 Seongnam Ilhwa
2011  Japonia FC Barcelona4-0 Santos FC Al-Sadd0-0
(pen:5-3)
Kashiwa Reysol
2012  Japonia SC Corinthians1-0 Chelsea FC CF Monterrey2-0 Al-Ahly SC
2013  Maroko Bayern Munich2-0 Raja Casablanca Atlético Mineiro3-2 Guangzhou Evergrande
2014  Maroko Real Madril2-0 San Lorenzo de Almagro Auckland City1-1
(pen:4-2)
Cruz Azul
2015  Japonia FC Barcelona3-0 River Plate Sanfrecce Hiroshima2-1 Guangzhou Evergrande
2016  Japonia Real Madril4-2
(luz)
Kashima Antlers Club Atlético Nacional2-2
(pen:4-3)
Club América
2017  Arabiar Emirerri Batuak Real Madril1-0 Grêmio Porto Alegre CF Pachuca4-1 Al Jazira Club
2018  Arabiar Emirerri Batuak Real Madril4-1 Al Ain FC River Plate4-0 Kashima Antlers
2019  Qatar Liverpool FC1-0
(luz)
CR Flamengo CF Monterrey2-2
(pen:4-3)
Al-Hilal
2020  Qatar Bayern Munich1-0 Tigres UANL Al-Ahly SC0-0
(pen:3-2)
Palmeiras
2021  Arabiar Emirerri Batuak Chelsea FC2-1 SE Palmeiras Al-Ahly SC4-0 Al-Hilal
2022  Maroko Real Madril5-3 Al-Hilal CR Flamengo4-2 Al-Ahly SC
2023  Saudi Arabia Manchester City4-0 Fluminense Al-Ahly SC4-2 Urawa Red Diamonds
  • (luz), luzapenean.
  • (pen), penalti jaurtiketak.

Garaipenak

Klubeka

TaldeaTxapeldunBigarrenHirugarren
Real Madril5
FC Barcelona31
SC Corinthians2
Bayern Munich2
Liverpool FC11
Chelsea FC11
SC Internacional11
FT São Paulo1
AC Milan1
Manchester United1
FC Internazionale1
Manchester City1
River Plate11
CR Flamengo11
CR Vasco da Gama1
Boca Juniors1
Liga de Quito1
Club Estudiantes1
TP Mazembe1
Santos FC1
Raja Casablanca1
San Lorenzo de Almagro1
Kashima Antlers1
Grêmio Porto Alegre1
Al Ain FC1
SE Palmeiras1
Tigres UANL1
Al-Hilal1
Fluminense1
Al-Ahly SC4
CF Monterrey2
Club Necaxa1
Deportivo Saprissa1
Urawa Red Diamonds1
Gamba Osaka1
Pohang Steelers1
Al-Sadd1
Atlético Mineiro1
Auckland City1
Sanfrecce Hiroshima1
Club Atlético Nacional1
CF Pachuca1

Herrialdeka

HerrialdeaTxapeldunBigarrenHirugarren
 Espainia5
 Brasil463
 Ingalaterra42
Katalan Herriak31
 Italia2
 Alemania2
 Argentina4
 Mexiko14
 Japonia13
 Ekuador1
 Kongoko Errepublika Demokratikoa1
 Maroko1
 Saudi Arabia1
 Egipto4
 Costa Rica1
 Hego Korea1
 Qatar1
 Zeelanda Berria1
 Kolonbia1

Konfederazioka

FederazioaTxapeldunBigarrenHirugarrenLaugarren
UEFA (Europa)1631
CONMEBOL (Hego Amerika)41241
AFC (Asia)348
CAF (Afrika)243
CONCACAF (Ipar eta Erdialdeko Amerika)56
OFC (Ozeania)1

Ikus, gainera

Kanpo estekak