Kaiku Arraun Kirol Elkartea

Sestaon kokatutako arraun elkartea.

Kaiku Arraun Kirol Elkartea Sestaoko arraun talde bietako bat da, (Iberia da bestea), 1923n Simondrogas auzoan sortua. Pedro Barrondo Garai izan zen taldearen sortzailea eta lehen presidentea. Kontxako 6 Bandera, Espainiako 7 txapelketa eta 3 TKE Liga irabazi ditu, besteak beste.

Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea
Sorrera1923
HerriaEuskal Herria Sestao, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Jon Basabe
EntrenatzaileaEuskal Herria Jose Luis Korta
Patroia(k)Euskal Herria Iker Gimeno
Euskal Herria Gorka Varela
Kolorea(k)          berdea eta beltza
Trainerua     Bizkaitaŕa
     Bizkaitaŕa
Palmaresa6 Kontxako Bandera
3 TKE Liga
1 KAE Liga
7 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa
15 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxaez
20239.a (TKE Liga)
Webguneawww.kaikuake.com

1940. hamarkadan Bizkaiko traineru onena izan zen eta Kantauriko indartsuenetakoa. Bi hamarkadatan apal ibili ondoren 1975ean goraldi nabarmena izan zuen Jose Luis Kortaren eskutik eta Santurtzirekin batera "bizkaitarren urrezko aroa" osatu zuen. Kaiku eta Soteraren arteko lehia estuek ikusle andana erakartzen zuten estropadetara.

2006an aro berri bati ekin zion, berriz ere Kortaren eskutik. Arraunlariek "galaktikoak" ezizena hartu zuten eta bi Kontxa eta 3 TKE Liga irabazi zituzten. TKE hirugarrenez jarraian irabazteagatik 2013an Caixa Koroa bereganatu zuen Kaikuk.

2023an mendeurrena ospatu du, gizonezkoen taldea TKE Ligan dagoela eta emakumezkoen taldeak ETE Liga irabaziz. Emakumezkoak Kontxako Banderan lehiatuko dira gainera.

Uniformea

Bai uniformea, bai arraunlarien jantziak berde eta beltzak dira. Bizkaitaŕa da Kaikuren traineruaren izena. historikoki berdea izan da baina 2010. hamarkadaren ondoren beltza erabiltzen hasi zen. Historian zehar Kaikutarra eta Bilbotarra ere erabili izan ditu.

Emakumezkoen trainerua berdea da.

Historia

1923ko abenduaren 22an sortu zuen taldea Pedro Barrondok. Ordutik, palmares handia lortu du Sestaoko taldeak. Azpimarratu daitezke lortutako sei Kontxako Banderak, edo lortutako zazpina Euskadiko eta Espainiako txapelketak.

Lehenengo garaipenak

Kaiku, 1946ko Kontxako Banderan.

Hasieran Sestao Sport taldearen izenean hartu zuen parte Bilboko itsasadarrean jokaturiko estropadetan. Lehenengo garaipenak 30.eko hamarkadan izan zituen, non bost estropadatan txapeldun atera baitzen. Garai hartan bost aldiz hartu zuen parte Kontxan baina emaitzarik onena 1935ko laugarren postua izan zuen.

Gerra ostean lanean jarraitu zuen eta 40. hamarkadan traineru indartsuenetakoa izan zen Pedreña, Orio eta Hondarribiarekin batera. Bereziki aipagarriak dira 1945 eta 1946ko Kontxako bigarren postuak.

Iberiaren itzalean

50 eta 60. hamarkadetan Sestaoko beste taldea zen Iberiaren itzalean egon zen, nahiz eta 1959an Kontxako Bandera irabazi zuen traineru hark bi klubetako arraunlariak bazituen.

Urrezko Aroa

Ziaboga ematen.

70. hamarkadan hasi zen Kaikuren urrezko aroa. 1975 eta 1982 arteko Espainiako trainerilla txapelketa guztiak irabazi zituen eta honen emaitza trainerutan ikusten hasi zen. Jose Luis Korta entrenatzailearen eta Norberto Torres "Txirri" patroiaren eskutik, lehenengo denboraldi bikaina 1978an izan zuen, jokaturiko 16 estropadatatik 13 irabazi baitzituen. 1979an ondoan agertu zitzaion etsaia, Santurtzi hain zuzen ere, eta estropada gehienetan bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 1980ko denboraldia Santurtizk bikain hasi zuen baina editik aurrera Kaikuk irabazi zituen estropadak.

Hurrengo bi urteetan Kaikuren nagusitasuna erabatekoa izan zen, batez ere 1982an, jokaturiko 15 estropadatatik 13 irabazi baitzituen. 1983tik aurrera Zumaiaren garaia iritsi zen eta Kaikuren emaitzak urtez urte makalagoak izaten hasi ziren. Salbuespen gisa aipa dezakegu 1986 urtea, 10 bandera irabazi baitzituen, garrantzitsurik ez ordea, El Corte Ingles baino ez.

Azken garai bikaina

90. hamarkadaren ahulaldiaren ondoren 2006an KAE 2. mailako Liga irabaziz proiektu berri bati ekin zion, berriz ere Jose Luis Korta gidari zuela. 2008an KAE 1. mailako txapeldun izatean 2009an TKE Ligan sartu zen.

Kaiku 2011ko Zarauzko Ikurrina irabazi berritan.

2009 eta 2010 urteak bereziak izan ziren oso, izan ere fitxaketatan oinarrituriko taldea izanik TKE Ligan ezin izan baitzituen propioak ez zituen arraunlariak nahi beste erabili. Hala ere Espainia[1], Bizkaia eta Euskal Herriko Txapelketak[2] eta Kontxako Bandera lortu zituen 27 urte pasa ondoren.

2011 urtean berriz Kaikuren nagusitasunak handia izaten jarraitu zuen eta Espainiako txapelketa eta azkenik TKE Liga irabazi zituen. Kontxako bandera eta Euskadiko txapelketa berriz Urdaibairentzat izan ziren. 2012an trainerurik onena izan zen eta TKE Liga eta Kontxako Bandera irabazi zituen. 2013an hirugarrenez jarraian Liga irabazi zuen eta Caixa koroa lortu duen lehen trainerua izan zen. Kontxan ordea pott egin eta Banderako lehiatik at geratu zen berehala.

2014an Kontxan zein TKE Ligan hirugarren postua eskuratu zuen. Hiru bandera garrantzitsu ere lortu zituen, Euskolabel, Zarautz eta Corte Inglés. Ordutik aurrera ohorezko txandan ibili da baina Hondarribia eta Urdaibairengandik urruti eta TKE Ligako bandera bakarra lortu du, 2015eko Corte Inglés bandera. 2016 eta 2017 denboraldian ere ohorezko txandan ibili ondoren 2018an arazoak izan ditu taldea osatzeko eta Ligan 10. egin zuen. 2020an azkenik azkena gelditu eta maila galdu zuen 12 denboraldi TKE Ligan egon ondoren.

Hurrengo urtean TKE Ligara itzutzea zuen helburu eta txanda nagusian egon arren ez zuen goia jotzea lortzen. Denboraldi erdialdera Jose Luis Korta itzuli zen Kaikura eta azken txanpan hainbat bandera irabazi eta play-offetara sailkatu ondoren maila gorenera itzultzea lortu du.

2022ko TKE Ligan erdiko txandan aritu zen eta Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 2023an klubaren mendeurrena ospatu bazuen ere ez zuen esperotako maila eman. 9. egin zuen Ligan eta ez zen Kontxako Banderara sailkatu.

Patroi historikoak

Hauek dira Kontxako Banderak lortu dituzten patroiak:

Palmaresa

Kaikuko arraunlariak Kontxako arranplan, 2016an.

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (6): 1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012.
  • Bigarrena (4): 1945, 1946, 1979 eta 2011.
  • Hirugarrena (7): 1935, 1948, 2010, 2013, 2014, 2016 eta 2017.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (5): 1981, 1983, 2009, 2012 eta 2014.
  • Sailkatua (24): 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019 eta 2022.

TKE Liga

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (7): 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011 eta 2013.
  • Bigarrena (3): 1980, 2012 eta 2014.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (7): 1979, 1980, 1981, 2009, 2010, 2012 eta 2013.
  • Bigarrena (2): 1985 eta 2011.

Bizkaiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (14): 1944, 1971, 1972, 1973, 1978, 1980, 1982, 1986, 1993, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013.

Estropada zaharrak

Aro modernoko estropadak

HandiakNerbioiko Sari Handia (4): 1978, 1980, 1981 eta 1982.
El Corte Ingles Bandera (11): 1971, 1972, 1978, 1980, 1981, 1982, 1986, 2011, 2013, 2014 eta 2015.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1977
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (1): 1976.
Zarauzko Ikurrina (5): 1978, 2011, 2012, 2013 eta 2014.
EtxekoakSestaoko Bandera (2): 2006, 2008.
Ambilamp Bandera (2): 2008, 2012.
Julián Enrique Memoriala (6): 2009, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016.
BizkaianErrepublikako Presidentearen Kopa.
Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 1978, 2006.
Getxoko Traineru Bandera (8): 1980, 1981, 1982, 1983, 1986, 2011, 2012, 2013.
Bilbo Hiriko Bandera (4): 1980, 1982, 2006, 2021.
Santurtziko Bandera (2): 1980, 2008.
Portugaleteko Bandera (5): 1982, 1991, 2006, 2008, 2013.
Bizkaia Sari Nagusia (1): 1982.
Ondarroako Bandera (3): 1985, 1997, 2008.
Petronor Bandera (2): 1986, 2008.
Plentziako Ikurrina (2): 1987, 2021.
Areetako Bandera (1): 1992, 2006.
Bizkaiko Aldundiaren Bandera (2): 1994.
Bizkaiko Arraun Federazioaren Saria (1): 1994.
Elantxobeko Bandera (2): 1999, 2008.
Erandioko Bandera (1): 2006.
Bilba Memoriala (Deustu) (4): 2008, 2009, 2010, 2013.
Lekeitioko Bandera (1): 2008.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (2): 2012, 2015.
Bermeoko Bandera (1): 2012.
Isuntzaren Bandera (1): 2017.
Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2021.
GipuzkoanDonostiako Aste Nagusiko Bandera (1): 1985.
Andrés Matxain Memoriala (1): 1985.
Korrika Bandera (1): 1999.
Urola Kosta Bandera (1): 2006.
Pasaiako Bandera (1): 2008.
Donostiarra Bandera (1): 2008.
Hondarribiako Promozio estropada (1): 2008.
Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera (1): 2011.
Hondarribiako Bandera (2): 2011, 2013.
Pasaiako Iberdola Bandera (1): 2012.
Zumaiako Ikurrina (2): 2012, 2013.
Euskolabel Bandera (1): 2014.
Adegi Bandera (1): 2021.
ArabanAraba Euskaraz Bandera (2): 1994, 1999.
LapurdinDonibane Lohitzuneko Bandera (1): 2006.
KantabrianPedreñaren 50. urteurrena: 1970.
C.R. Santanderren Bandera (1): 1971.
Marina de Cudeyoko Bandera (3): 1974, 1986, 2021
Portus Amanus Saria (4): 1974, 1978, 1981, 1983.
Santanderko Bandera (6): 1976, 1978, 1980, 1982, 1985, 1986.
* Errege Kopa (5, Santanderko Banderan): 1978, 1980, 1982, 1985, 1986.
Santoñako Bandera (1): 1978.
Laredoko Bandera (2): 1979, 1980.
Astilleroko Bandera (4): 1981, 1982, 2012, 2021.
Castro Urdialesko Bandera (6): 1978, 1981, 1982, 1986, 1993, 2008.
Ríos Berrazueta Bandera (1): 1986.
Camargoko Bandera (2): 1986, 2008.
Ría del Asón Bandera (1): 2006.
Flaviobriga Bandera (2): 2011, 2013.
Pedreñako Bandera (2): 2011, 2012.
Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa (1): 2019 (gonbidatua, titulurik ez)
Challenge Castro Urdiales (1): 2021.
AsturiasenAsturiasko Printzearen Bandera (1): 1986.
Avilésko Bandera (1): 1996.
GalizanTeresa Herrera Bandera (1): 1986.
Euskadi Bandera (Moaña): 2012.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2013.
BesterikLa Caixa Bandera (1): 2013.

Trainerillak

Batelak

Azken denboraldiak

Kaiku 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 12.a-
2004Federazio Liga, 14.a-
2005--
2006KAE 2 Liga, 1.a-
2007KAE 1 Liga, 4.a-
2008KAE 1 Liga, 1.a-
2009TKE Liga, 7.aTxapelduna
2010TKE Liga, 10.a3.a
2011TKE Liga, 1.a2.a
2012TKE Liga, 1.aTxapelduna
2013TKE Liga, 1.a3.a
2014TKE Liga, 3.a3.a
2015TKE Liga, 4.a4.a
2016TKE Liga, 3.a3.a
2017TKE Liga, 4.a3.a
2018TKE Liga, 10.a-
2019TKE Liga, 9.a8.a
2020TKE Liga, 12.a-
2021KAE 1 Liga, 2.a-
2022TKE Liga, 6.a7.a
2023TKE Liga, 9.a-

B trainerua

Kaiku-B
Entrenatzailea Jose Luis Cruces
Patroia(k) Aitzol Monroi
Kolorea(k)          berdea eta beltza
Trainerua     Bizkaitarra
Palmaresa0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2023: Kontxaez
2022: Ligaez

Zuzendaritza berria ezartzearekin batera harrobiaren aldeko apustua egin da eta horretarako 2016an Kaikuk bigarren trainerua uretaratu du, KAE 2 Ligan arituko dena.

UrteaLiga
2016KAE 2 Liga, 12.a
2017KAE 2 Liga, 14.a
2018-

Emakumezkoen trainerua

Kaiku - Emakumezkoak
Entrenatzailea Andoni Galvan
Patroia(k) Iraide Ruiz
Jone Garcia de Andoin
Kolorea(k)          berdea eta beltza
Trainerua     Bizkaitarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
3 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxa8.a
20231.a (ETE Liga)
Kaikuren emakumezkoen trainerua 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

2018an atera zuen trainerua lehen aldiz eta Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen. Hala ere batel eta trainerilletan lortu izan ditu tituluak eta aurreneko urtean Bizkaiko traineru txapelketa ere bai. 2018 eta 2019 urteetan Bizkaiko txapelduna izan zen. Hurrengo urtean ez zuen trainerua uretaratu.

2023an berriz atera zuen trainerua, klubaren mendeurrenean, eta ETE Liga irabazi zuen eta Kontxako Banderarako sailkatu zen bigarren aldiz bere historian. Bizkaiko txapelduna ere izan zen.

Kontxako Bandera

Ligak

Txapelketak

Banderak

Denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2018ETE Liga, 5.a7.a
2019ETE Liga, 6.a-
2020-
2022
2023ETE Liga, 1.a8.a

Trainerillak

Batelak

Aulki mugikorra

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak