Andaye (1650, Guiena eta Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernuaren mapa)
Sanctus Vincentius de Handaye (1768, Baionako diozesiaren bilduma. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Pirinio-Atlantikoetako departamendu artxiboak
Hendaia, Pierre Lhande, Euskal-frantses hiztegia, 1926tik XIX. mendera
Hendaia izenaren jatorri edo etimologiari dagokionez, ez dago argi bere esanahia, nahiz eta hipotesi batek 'handi' eta 'ibaia' hitzetatik datorrela proposatu. Hipotesi hori ez dator bat euskararen barne legeekin (haren arabera, adjektiboa sustantiboaren ondoren doa, alegia: euskaraz, 'ibai handia' behar luke. Halarik ere, inguruko herrietan (Irunen, Lesakan, Hondarribian) badaude Hendaia izenaren antzeko eta agian jatorri bereko toponimoak, hala nola Endara, Endarlatsa (Endara latsa, hau da, Endara erreka), Endaieta, Endaitzueta, Endaranea (Endanea).
Udal‑armarriko baleak adierazten digu oso aspaldikoa dela Hendaiaren itsasoarekiko lotura. XIV. mendearen hasierako dokumentuetan ageri da, Done Jakue Bidea burutzen zuten erromesen ospitalea aipatzen dute, hotsandiko izenarekin: Santiagoren ezpata gorriaren ospitalea. Erromesen ibilaldia Txingudi inguruan arriskutsua zen, eta askok atsedena eta indarra hartzen zuten. Goi Erdi Aroan sortutako karitate‑ospitale horretan. Faisaien uhartea ere ospitalearen jabegoa zen.
Zubernoako otoiztegia oso antzinakoa zen, Lapurdiko zaharrenetakoa kristautasunean. Egungo Irungo Etorbidearen Zubiko iparraldeko buruan kokatzen zen. Hendaia hiri bezala hazten hasi zenean, bertako biztanleek gurtzarako kapera bat egiteko baimena eskatu zuten, Urruñaraino ez joateko. Eliza txikiaren ateburuan Nafarroako Erresuma eta Frantziako Erresumako erregeen armarriak ageri ziren. Berehala eman zioten parrokia‑maila, San Bizenteri eskainia. Hala ere, Urruñako Urtubia gazteluko jaunari zegokion parrokoa izendatzea.
1654an hendaiarrek lortu zuten Austriako Ana erregina erregeordeak udal‑mailako independentzia ematea, Urruñaren mendean egon gabe. Halaber, udal‑korporazioa hautatzeko eskubidea zuten. Emantzipazioaz gain, Parisko gobernuak udalerriari “oparitu” zizkion Bidasoaren erdian zeuden jalkin‑lurrak, gaur egungo Behobia eta Santiago zubien artean zeudenak, orain Irungo udalerrikoak direnak. Hamalau urte beranduago, Luis XIV.a Frantziakoak Hendaiari Bidasoaren ibaiaren erdiko irudizko lerrotik hasita eskuinaldean nabigatzeko eta arrantzan aritzeko eskubidea eman zion.
Hiriaren kokapen estrategikoari erreparatuz, ez da harritzekoa gotorlekuak izatea. Haietako bat Beltzenia ondoko muinoan zegoen, orain I. eta II. mundu gerletako hildakoen omenezko monumentua dagoen lekuan, Bidasoaren beste aldean pare-parean Hondarribiko gaztelua zeukala; Hendaiako gotorlekuari Gazteluzar deitzen zioten. Beste gotorleku bat Munjinito zen, haren aztarnak Txingudin daude, eta barnealdeko badiarenertzean ikus daitezke.
Mugan egoteak Hendaiari arazo larriak ekarri zizkion: suteak, erasoak, tiroketak, eta atsekabea. Aitzitik, XVIII. mendearenhasieran, 1.300 biztanlerekin, etengabeko gorakada demografikoa hasi zen Hendaian. Gainera, mugan egoteak aurreko mendetan arazoak ekarri zizkion bezala, aurrerantzean mesede egingo dio eta aberastasun‑eragile izango da, batez ere 1864tik aurrera, trenbideak lotu baitzituzten (Madril-Irun-Paris). Lokomotoren kearekin batera, turismoaren hastapenakdira, bainu‑hartzaileak eta udatiarrak iristen dira, bai Hendaiara bai Lapurdi guztira. Harrezkero, hiribilduak aurreraegiten du, ederrago eta zabalago bihurtzen da.
Antzinako herrigunetik Hondarraitz hondartzara doan bidexka errepide bihurtu zen, ikusmira ederrekoa, eta bi herriguneak lotzen ditu. 1877an Hondarraitzek bazuen bainu‑etxola (30 kabina) eta kafetegi‑jatetxea. Martinetek, Hendaiarekin maitemindurik, turismoa hiribilduan diru‑iturri izan zitekeela uste zuen. Halaxe izan ere: gaur egun Hendaian hainbat hotel, jatetxe, oporraldietako kolonia eta kanpin daude.
XX. mendearen hasieran, hainbat eraikin eta instalazio egin zituzten: kasinoa —estilo mudejar hibridoa—, malekoia eta hondartzako paseoa, erlaitzeko errepidea Zibururaino, Haizabia hotela, golfa, eta Bidasoaren ertzean betelana (arrantza‑portutik Hondarraitzeko iparraldeko lurmuturreraino).
Bide batez aipa dezagun Pierre de Lancre inkisidore frantziarraren esanetan, 1609an azti eta sorginen biltzarra egin zutela Hendaian eta 10.000 partaidetik gora bildu zirela.Aktibitate handiko garaia izan zen. Hendaia itsasgizonen, arrantzaleen, kortsarioen eta kontrabandisten herriaizan da. Ixtebe edo Etienne Pellot de Montvieux, Hendaian jaioa 1765ean, pertsona entzutetsu, ausart eta errespetagarri bezala hartzen dute. Haren curriculumean ageri dira: Santiago de Chile espainiar galeoia —urrea garraiatzen zuena— abordatzea, ontzi kopuru handia atzitzea, eta kartzelatik hainbat aldiz ihes egitea. Izen-abizen bereko pertsona bat -senidea, seguruenik- ageri da Hendaiako auzapez, 1815-1826 bitartean.
Hendaiak hainbat gerla eta jenden joan-etorri behartuak pairatu ditu mendeetan, esaterako Espainiako Armadak herriari eraso zionean, 1636an, edo Konbentzioaren Gerlaren harira, XVIII. mendearen bukaeran. Espainiako liberalen eta karlisten arteko gerlen ondorioz jende ainhitzek (zibilak, intsumituak, soldadu desertoreak...) hartu zuen aterpe Hendaian eta Lapurdiko beste herrietan, eta gauza bera gertatu zen Espainiak Marokon egindako gerlaren harira, 1920ko hamarkadan eta 1936ko gerraren ondotik, baita ondoko diktadura frankistaren eta diktadura ondoko gatazka politiko-militarraren eraginez ere. I. Mundu Gerlan, ehunka hendaiar eta Hendaian bizileku zuten hainbat gizonezko eraman zituzten Frantziako Armadara, Alemaniako Armadaren kontra borrokatzera.
Bigarren Mundu Gerran Bidasoak oso gertutik sentitu zuen alemanen presentzia eta okupazioa, izan ere, Hendaiako Leku Eder etxean jarrizuten nazien komandantzia, eta ibaian ontziralekua. Bokalean bertan alemanen bunker bat agertzen da, pixkanaka ibai‑uberkanhondoratzen dena. Espainiako Francisco Franco diktadorearen eta Alemania naziko buru Adolf Hitlerrek bilera egin zuten Hendaiako geltokian, 1940an. Urte batzuk geroago, naziek Hendaiako auzapez erradikal sozialista, Leon Lannepouquet atxilotu eta hil zuten.
Antzinako herrigunea parrokia‑elizaren inguruan dago. Kanoiek Hendaiako elizari behin baino gehiagotan eraso diote eta 1920an zaharberritu zuten. Oinezkoari bide ematen dio elizak, dorre zuriaren azpian. Elizaren inguruan harrizko gurutzadura bat dago, haren oinarri bitxian eguzkia eta lau izar ageri dira. Barrualdeak ezustean harrapatzen gaitu, eta ederki egindakoirudiak erakusten dizkigu. Haietako batzuk Gipuzkoako elizetatik ekarriak dira. Tailuak eta olioak ere ikusiko ditugu, XVI. eta XVII. mendekoak. Alboko aldare batean kristo bikain bat gurtzen dute, erromaniko berantiarra. Halaber, Erdi Aroko bataiontzia eta lauburua duen hilobi‑harria ikus ditzakegu.
Brontzezko eskultura‑multzoa aurkituko dugu: Gerra Handian hildakoei monumentua. Ducuing da egilea, eta adierazpenaberkoi horien kaskarkeriatik aldentzen da. Eskultura‑multzoak ondo zaindutako lorategia du inguruan, eta bistak egundokoak dira.
XIX. mendean ehunka lagun gutxi batzuk osatutako herrixka zen Hendaia. 1860ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen, eta mendearen bukaeran 3.000 pertsonen langa gainditu zuen. XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran hazkundeak ez zuen etenik izan. 1980ko hamarkadan 10.000 biztanle zituen, eta 2013rako ia 17.000 zituen, tamainaz Lapurdiko laugarren gunerik populatuena bihurtuz.
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 9.095 ziren; horien artean, 6.581 aktiboak ziren eta 2.514 inaktiboak ziren. 6.581 pertsona aktiboetatik 5.840 lanean zebiltzan (3.094 gizon eta 2.746 emakume) eta 741 langabezian zeuden (305 gizon eta 436 emakume). 2.514 pertsona inaktiboetatik 705 erretiraturik zeuden, 621 ikasten ari ziren eta 1.188 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[4]
2009an Hendaia udalerrian 6.732 unitate fiskal zeuden, 14.395 pertsonak osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.072 euro zen.[5]
Haren kokapen estrategikoarekin bat doa: turismoa (kirol-portua, hotelak eta bigarren bizileku ugari), garraio-zerbitzuak eta industria (kontserbak, metal-industria eta oinetako eta jantzien industria) dira udalerriko jarduera nagusiak.
2007an zeuden 911 komertzioetatik, 2 erauzte enpresak ziren, 16 janari enpresak ziren, 3 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 47 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 92 eraikuntza enpresak ziren, 178 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 52 garraio enpresak ziren, 91 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 13 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 38 finantziazio enpresak ziren, 129 higiezinen enpresak ziren, 90 zerbitzu enpresak ziren, 113 administrazio publikoko enpresak ziren eta 47 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]
2009an zeuden norbanakoentzako 235 zerbitzu publikoetatik, 1 poliziaren kaserna zen, 1 Jendarmeriaren bulego, 2 lanbide bulego, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa, 3 posta bulegoak, 15 banku bulegoak, 18 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 1 ibilgailuen alokairu bulegoa, 2 autoeskolak, 17 igeltseroak, 20 margolariak, 10 zurginak, 10 iturginak, 8 argiketariak, 6 eraikuntza enpresak, 19 ile apaindegiak, 2 albaitariak, 3 aldi baterako lan enpresak, 54 jatetxeak, 38 higiezinen agentziak, 3 tintoreriak eta 2 apaindegiak.[7]
2009an zeuden 76 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen; 2, supermerkatuak; 4, brikolaje denda handiak; 5, 120 m2 baino gutxiagoko dendak; 10, okindegiak; 4, harategiak; 2, arraindegiak; 7, liburu-dendak; 15, arropa dendak; 1, etxerako tresna denda; 4, zapata-dendak; 4, elektrotresna dendak; 1, altzari denda; 13, kirol-dendak; 1, lur eta paretak apaintzeko denda; eta 2, lore-dendak ziren.[8]
2000. urtean, Hendaia udalerrian 13 nekazaritza-ustiategi zeuden.
Hendaiak badu berezko portu bat, herrigunetik mendebaldera jaisten den Portu karrikaren buruan, itsas hegian: Kaneta portua. Herriko arrantzaleek mendetan baliatu dute hura.
Aldiz, Hendaian turismoak hartu duen indarraren epelean, beste portu bat eraiki zen Zokoburu konplexuan: Hendaiako kirol-portua. Bidasoa ibaiaren eskuinaldeko bokalean eta Txingudi badiaren bihurgune eguzkitsu batean dago, Hondarribia udalerriaren parean.
Osasun ekipamenduei dagokienez, 2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako 3 ospitale, 2 osasun-zentro, 5 botika eta anbulantzia bat zeuden.
Hezkuntza ekipamenduez den bezainbatean, 2009an 5 haur-eskola zeuden, lehen hezkuntzako 7 eskola, Bigarren Hezkuntzako 2 ikastetxe, lizeo teknologiko bat, eta goi-mailako hezkuntza ez unibertsitarioko osasun-heziketako ikastetxe bat. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 612 ikasle zeuden, eta lizeo teknologikoan 239.
Hendaiako Itsas Ospitaleak, Laguntza Publikoa - Parisko ospitaleak sarearen barnean dagoena, Hendaian du egoitza.
Gaur egun ikastola eta bertso-eskola bana ditu Hendaiak. Hendaiako euskara[11]nafar-lapurteran[12] kokatzen da, zehatzago esanda, sartaldeko azpieuskalkian[13] dagokion Kostatar euskara[14] da bertakoa. 2010ean, herritarren % 8,55 zen euskalduna.
Martin Dagerre (1524-?) Historian eta literaturan Martin Guerre izenaz ezagunagoa. Gerlan desagertua zela, beste pertsona batek bere nortasuna ebatsi eta erabili zuen, egiazkoa azaldu zen arte.