Ongi etorri Wikipediara

2024ko maiatzaren 18a da eta 432.430 artikulu ditugu euskaraz.

Aste honetan nabarmen

Birika

Birikak arnas-aparatuko organo nagusiak dira gizakiengan eta beste hainbat animaliatan, tartean arrain eta barraskilo batzuetan ere. Gizakien eta ugaztun gehienen kasuan bi birika daude, bihotzaren alde bietan. Birikek atmosferako oxigenoa hartu eta odolera bideratzen dute eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzen dute. Prozesu horri arnasketa deritzo.



Ba al zenekien...

gaur egun Londres hiriko Greenwich auzoko kai batean ikusgai dagoen Cutty Sark britainiar belaontzi ospetsua Eskoziako Dumbarton hiriko ontzioletan eraiki zela eta bere izena Robert Burns eskoziar olerkariaren Tam o' Shanter olerkian agertzen den fikziozko pertsonaia den Nannie Dee sorgin hegalariaren "Cutty Sark" ezizenari zor diola? Eta eskozierazko Cutty Sark ezizenak Ator Motz esan nahi duela?

Gaurko egunez

2020ko maiatzaren 18a

Montreal
Montreal