1988ko Espainiako Itzulia

1988ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa43. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 25 – 1988.eko maiatzak 15
Luzera3.425 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaSanta Cruz Tenerifekoa
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
TxapeldunordeaGER Reimund Dietzen (Teka)
HirugarrenaESP Anselmo Fuerte (BH)
Puntukako sailkapenaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
Eskalatzailerik onenaESP Álvaro Pino (BH)
Etapa hegalariakESP Miguel Ángel Iglesias
Talderik onenaESP BH
◀19871989▶
Dokumentazioa

1988ko Espainiako Itzulia (Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1988ko apirilak 25 eta maiatzak 15 artean ospatu zen, sarrerako batean eta hogei etapatan banatutako 3440 kilometroko ibilbidea eginez, Santa Cruz de Tenerifen hasi eta Madrilen amaituz.

180 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, proba 116k amaitu zutelarik.

Garailea Seán Kelly irlandarra izan zen, eta proba, batez beste, 38,506 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Sean Kelly zen faborito nagusia edizio hau irabazteko, 1987ko Espainiako Itzulian izan zuen zorte txarraren ondoren, Lucho Herrera kolonbiarrak bere garaipena defendatzen zuen bitartean. Norbait garrantzitsua falta bazen, hori Pedro Delgado zen, Vueltaren ordez Italiako Giroan parte hartzea erabaki zuena, Frantziako Tourrerako prestakuntza bezala. Javier Mínguezek zuzendutako BH taldeak, txirrindulari onek osatutako talde sendo bat zuen, Álvaro Pino eta Anselmo Fuerte bezalako txirrindulariak nabarmenduz.

Lehen etapan, Laudelino Cubinok, Iñaki Gastónek eta Jokin Mujikak osatutako ihesaldi bat sortu zen, pelotoiari abantaila handia ateraz helmugara iritsi zirenak, Cubino horiz jantziz.

Tenerifeko ibilbidean zehar errepidean txintxetak eta iltzeak jarri zirela nabarmendu behar da.

BH taldeko bejartarrak nabarmen handituko zuen sailkapen nagusian zuen abantaila hurrengo egunean, taldekako erlojupekoa ospatu ondoren, bere taldeak irabazi zuena. Egun horretan, gertaerarik garrantzitsuena Sean Kelly taldeburu zuen KAS taldeak galdu zuen denbora izan zen, minutu bat baino gehiago izan zena.

Itzulia iparralderantz zihoan heinean, Caja Rural taldeko herbeheretarra zen Mathieu Hermansek bere abiadura argi erakutsi zion pelotoiari. Itzulian zehar sei etapa irabazi zituen. Aldi berean haizeak, abanikoek eta mozketek kalte handia eragiten zuten pelotoian, eta berehalako batean garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten Álvaro Pino, Julian Gorospe eta Lucho Herrera bezalako txirrindulariak.

Kantauriar mendikatean igo ziren itzuliko lehen mendateak. Lehen etapa serioan zehar, Valgrande-Pajares eski estazioan amaitu zena, El Brañillín izeneko urbanizazioan, La Cobertoria eta Pajares mendateak igo ziren. Álvaro Pino izan zen erasoa jotzen lehenetako bat, Luis Herrera kolonbiarrarekin batera, beste batzuen artean. Alabaina, galiziarrak bere iheskideak gainetik kentzea lortu zuen, etapa garaipena lortuz. Laudelino Cubino bejartar gazteak ez zuen soilik etapan zehar aguantatzea lortu, baizik eta helmugan, Ángel Arroyo, Anselmo Fuerte eta Fabio Parrarekin batera, Sean Kellyri minutu erdi eta Dietzeni ia minutu bat atera zietela. Hurrengo egunean Naranco mendiara kronoigoera bat ospatu zen. Álvaro Pinok, bere forma egoera bikaina erakutsiz, bere bigarren etapa jarraian irabazi zuen. Cubinok, bere aldetik, erlojupeko ona egin zuen, Kelly irlandarra ondo kontrolatuz.

Hurrengo mendiko etapak, Valdezcarayn amaitzen zena, ez zuen diferentziarik handitu txirrindularirik garrantzitsuenen artean. Alabaina, Pirinioetako lehen etapan bai egongo ziren diferentziak, Cerlerren amaitu zena. Etapa horretan garaipena Fabio Parrak lortu zuen, helmugara Anselmo Fuerterekin batera iritsi zena, hau sailkapeneko bigarren jarri zelarik, bere taldekidea zen Álvaro Pinogandik hiru segundora, honek, egun horretan lidertza mantentzeko asko sufritu behar izan zuelarik. Kelly hirugarren jarri zen, bejartarragandik minutu erdi ingurura.

Cubinok maillot horia 16. etapan galdu zuen, Albaceten amaitu zena, bere taldekidea zen Anselmo Fuerte lider berri bihurtuz. Alabaina, oraindik beste etapa garrantzitsu bat falta zen, 30 kilometroko erlojupeko bat Madril kanpoaldean. Aurreko edizioan bezala, Sean Kelly zen faborito nagusia, erlojupekoa bere espezialitaterik gogokoena baitzen.

Sean Kellyk ez zuen hutsi egin, eta nabarmen irabazi zuen erlojupekoa. Oraingoan, irlandarrari ez zitzaion ezer gertatuko, hala, zenbait urtetan porrotak jasan ondoren, Espainiako Vuelta irabaztea lortuz. Reimund Dietzen, erlojupekoaren ondoren, Anselmo Fuertegandik segundo gutxira geratu zen sailkapen nagusian, azkenean hau gaindituz azken etapako bonifikazioei esker eta itzulia bigarren amaituz, Anselmo Fuerte hirugarren izan zen bitartean. Hirurek osatu zuten podiuma urte horretan. Laudelino Cubinok, 1988ko Vueltako sorpresa atsegina izan zena, laugarren amaitu zuen.

Etapak

EtapaDataIbilbideaKilometroakGaraileaLiderra
Atarikoaapirilak 25Santa Cruz Tenerifekoa17,4 Ettore Pastorelli Ettore Pastorelli
1.aapirilak 26S. Cristobal de la Laguna-Santa Cruz Tenerifekoa210 Iñaki Gastón Laudelino Cubino
2.aapirilak 27Telde - Las Palmas Kanaria Handikoa34 (taldekako erlojupekoa) BH Laudelino Cubino
3.aapirilak 28Alcalá del Río-Badajoz210 Mathieu Hermans Laudelino Cubino
4.aapirilak 29Badajoz-Béjar234 Francisco Navarro Laudelino Cubino
5.aapirilak 30Béjar-Valladolid202 Mathieu Hermans Laudelino Cubino
6.amaiatzak 1Valladolid-Leon160 Mathieu Hermans Laudelino Cubino
7.amaiatzak 2Leon-Brañillín 176,7 Álvaro Pino Laudelino Cubino
8.amaiatzak 3Oviedo-Naranco mendia 6,8 (banakako erlojupekoa) Álvaro Pino Laudelino Cubino
9.amaiatzak 4Oviedo-Santander197,3 Mathieu Hermans Laudelino Cubino
10.amaiatzak 5Santander-Valdezcaray 217,2 Sean Kelly Laudelino Cubino
11.amaiatzak 6Logroño-Jaka197,5 Sean Yates Laudelino Cubino
12.amaiatzak 7Jaka-Cerler 178,2 Fabio Parra Laudelino Cubino
13.amaiatzak 8Benasque-Andorra 190,3 Iñaki Gastón Laudelino Cubino
14.amaiatzak 9Seo de Urgel-Sant Quirze del Vallès166 Johnny Weltz Laudelino Cubino
15.amaiatzak 10Valentzia-Albacete192 Mathieu Hermans Anselmo Fuerte
16.amaiatzak 11Albacete-Toledo244,4 Malcolm Elliott Anselmo Fuerte
17.amaiatzak 12Toledo-Ávila212,5 Juan Martínez Oliver Anselmo Fuerte
18.amaiatzak 13Ávila-Palazuelos de Eresma (Destilerías Dyc)150 Ángel Ocaña Anselmo Fuerte
19.amaiatzak 14Las Rozas-Collado Villalba30 (banakako erlojupekoa) Sean Kelly Seán Kelly
20.amaiatzak 15Collado Villalba-Madril202 Mathieu Hermans Seán Kelly

Taldeak

TaldeaTaldeko liderra
Café de ColombiaLuis Herrera
Alba CucineStefano Colage
BHÁlvaro Pino
Bose FagorRobert Millar
Caja RuralMarino Lejarreta
CarreraClaudio Chiappucci
CLASCasimiro Moreda
Helios - CRMiguel Ángel Iglesias
Kas-Canal 10Sean Kelly
TaldeaTaldeko liderra
KelmeFabio Parra
Pony MaltaReynel Montoya
ReynoldsJulian Gorospe
Ryalcao PostobonÓscar de Jesús Vargas
Sigma - DormilónWilfried Peeters
SeurJavier Castellar
SicasalPaulo Pinto
TekaReimund Dietzen
ZahorJuan Fernández

Sailkapenak

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Clasificación general
1.Sean Kelly KAS89h 19' 23"
2.Reimund Dietzen TEK+ 1' 27"
3.Anselmo Fuerte BH+ 1' 29"
4.Laudelino Cubino BH+ 2' 17"
5.Fabio Parra KEL+ 2' 25"
6.Robert Millar FAG+ 3' 22"
7.Jesús Blanco Villar TEK+ 8' 19"
8.Álvaro Pino BH+ 8' 25"
9.Eddy Schepers FAG+ 9' 45"
10.Roberto Córdoba BH+ 10' 28"


Puntukako sailkapena
1.Sean Kelly  IrlandaKAS248 puntu
2.Mathieu Hermans  HerbehereakCAJ166 puntu
3.Benny Van Brabant  BelgikaZAH138 puntu


Mendiko sailkapena
1.Álvaro Pino  EspainiaBH100 puntu
2.Anselmo Fuerte  EspainiaBH62 puntu
3.Sean Kelly  IrlandaKAS60 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1.Miguel Ángel Iglesias  EspainiaHEL19 puntu


Esprint berezien sailkapena
1.José Enrique Carrera  EspainiaREY-


Neoprofesionalen sailkapena
1.Carlos Muñiz  EspainiaCLA90h 05' 07"


Sailkapen konbinatua
1.Sean Kelly  IrlandaKAS-


Taldekako sailkapena
1.BH  EuskadiBH267h 55' 02s

Soinu banda

Edizio hau eman zuen TVEk Vueltaren soinu banda bezala Serafín Zubiri nafarraren "Pedaleando" kantua aukeratu zuen.

Kanpo estekak