Baklava

Baklava (arabieraz: بقلاوة‎; turkieraz baːklavaː ahoskatua) turkiar pastel bat da, pistatxo edo intxaur birrinduen ore batekin egina, filo ore batean banatua eta almibar edo ezti xarabean bainatua. Hurrak eta arbendolak dituzten hainbat aldaera daude, besteak beste, fruitu lehorrak eta Turkiako sukaldaritzatik datorren kaymakak. Izen ezberdinekin topa daiteke Ekialde Hurbileko eta herrialde arabiarretako gastronomian, Grezian, Indiako azpikontinentean eta Balkanetan.[1]

Baklava
azkenburu, gozogintza eta janari
Osagaiakbrik orria, azukrea, kanela, arbendola, intxaurra eta Almibarra
Historia
JatorriaOtomandar Inperioa

Prestaketa

Bandeja zabaletan filo oreak ezartzen dira. Gurin urtua eta olioa erabiltzen dira filoak elkartu ez daitezen[2]. Intxaur, pistatxo eta ur txikituzko geruza bat jartzen zaio gainean eta ondoren filo berri bat. Gehienetan hainbat filo-fruitu lehor geruza jartzen zaizkio. Ondoren irudi erregularretan zatitu (triangelu, errektangelu, erronbo...) eta labera sartzen da (180ºC, 30 minututan). Azkenik almibar edo ezti jarabeaz estaltzen da, oreak zapore gozoa har dezan.

Historia

Baklavaren jatorria ez dago ongi dokumentaturik. Jakina da Istanbul hirian Otomandar Inperioko sultanak Topkapı jauregian urtero ateratzen zizkiela gonbidatuei Ramadan hilabetearen hamabosgarren egunean. Baklava Alayı izena zuen zeremonia hark[3].

Otomandarren aurretik antzerako gozoak ere egin izan ziren; erromatarren placenta[4], Erdialdeko Asiako turkiar jatorriko pasteltxoak[5] eta Pertsiako lauzinaj[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.