Bide berde

oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana

Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.

Gipuzkoako bidegorrien mapa[1]
Gironako (Katalunia) bide berde bat.

Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.

Bide berdeak eta bidegorriak

Bizikleta-bideei euskaraz bidegorri ere esaten zaie. Bide berdeak bidegorri izaten dira, baina bidegorri guztiak ez dira bide berdeak, hiri barruko bidegorri guztiak ez baitira "aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bideak", kasu askotan hiri barruko desplazamenduak egiteko bizikleta-bide hutsak dira eta.

Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en,[2] bide berdeak barne.

Gaztelaniazko "Vía verde" marka erregistratua

Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan. Estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]

Euskal Herriko bide berdeak

Araba[4]

Ulibarri Ganboa urtegiko bira.

Bizkaia[10][11]

Lekeitio-Aulesti bidegorriaren mapa.[10]

Gipuzkoa[12][1][13]

Nafarroa[24]

  • Erribera
    • Tarazonicaren bide berdea (22 km, Tuteratik Tarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.

Lapurdi

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak