Hizkuntza zeltak
(«Hizkuntza zelta» orritik birbideratua)
Hizkuntza zeltak protozeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar familiaren adar bat eratzen dute, italikoaren oso hurbilekoa.[1] K.a. lehen milurtekoan, Europako eremu zabal batean mintzatzen ziren, Bizkaiko golkotik Ipar itsasoraino, eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzeraino.
Hizkuntza zeltak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea eta aditza-subjektua-objektua |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | cel |
Glottolog | celt1248 |
ASCL | 11 |
Linguist List | celt |
IETF | cel |
Egun, batik bat Britaniar Uharteetara eta Frantziako Bretainiara mugatuta daude, nahiz eta Kanada ekialdeko, Patagoniako, AEBetako eta Australiako diasporako talde batzuetan ere hitz egiten diren.
Sailkapena
Hizkuntza zeltak lau azpifamiliatan sailkatzen dira:
- Galiako zelta eta ahaide hurbilak, lepontiera, norikoa eta galaziera. Adar osoa desagerturik dago, nahiz eta aspaldiko denboretan egungo Belgikatik Turkiara doan lurraldean mintzatzen ziren.
- Zeltiberiera, Iberiar penintsulako hizkuntza zaharra, nagusiki penintsularen erdialdean mintzatzen zena. Galdu egin zen.
- Hizkuntza goidelikoak (Q zelta-adarra): irlandera, Eskoziako gaelera, eta manxera.
- Britoi hizkuntzak (P zelta-adarra): galesa, bretainiera, kornubiera, kunbriera, balizko iverniera edo antzinako irlandera, eta ziurrenik piktoera ere bai.
Zeltaren zatiketa hau K.a. 1000 inguruan gertatu zen. Aurreko zeltak urna-zelai kulturarekin eta Hallstatt eta La Tène kulturekin lotzen dira.
Lexikoa
Euskara | Britoiak | Goidelikoak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Galesa | Bretainiera[2] | Kornubiera | Irlandera[3] | Eskoziako gaelera[4] | Manxera | |
erle | gwenynen | gwenanenn | gwenenen | beach | seillean | shellan |
handi | mawr | meur | meur | mór | mòr | mooar |
zakur | ci | ki | ki | madracú, arkaikoa | cù | coo |
arrain | pysgodyn† | pesk† | pysk† | iasc | iasg | eeast |
bete | llawn | leun | leun | lán | làn | lane |
ahuntz | gafr | gavr | gaver | gabhar | gobhar | goayr |
etxe | tŷ | ti | chi | teach, tigh | taigh | thie |
ezpain | gwefus | gweuz | gweus | liopa | bile | meill |
ibai aho | aber | aber | aber | inbhear | inbhir | inver |
lau | pedwar | pevar | peswar | ceathair | ceithir | kiare |
gau | nos | noz | nos | oíche | oidhche | oie |
zenbaki | rhif, nifer† | niver† | niver† | uimhir | àireamh | earroo |
hiru | tri | tri | tri | trí | trì | tree |
esne | llaeth† | laezh† | leth† | bainne | bainne | bainney |
hi | ti | te | ty | tú | thu | oo |
izar | seren | steredenn | steren | réalta | reult, rionnag | rollage |
gaur | heddiw | hiziv | hedhyw | inniu | an-diugh | jiu |
hortz | dant | dant | dans | fiacail | fiacaill, deud | feeackle |
erori | cwympo | kouezhañ | kodha | tit(im) | tuit(eam) | tuitt(ym) |
txistu egin | chwibanu | c'hwibanat | hwibana | feadáil | fead | fed |
† Latinaren mailegua.
Hiztunak
Hizkuntza | Jatorrizko izena | Taldea | Ama hizkuntza dutenak | Hiztun kopuru osoa | Eremua | Araugilea |
---|---|---|---|---|---|---|
Galesa | Cymraeg | Britoia | 750.000 | 750.000 | Gales | Bwrdd yr Iaith Gymraeg |
Irlandera | Gaeilge | Goidelikoa | 50.000 | 600.000 | Irlandako Errepublika | Foras na Gaeilge |
Bretainiera | Brezhoneg | Britoia | 200.000[5] | 200,000 | Bretainia | Ofis ar Brezhoneg |
Eskoziako gaelera | Gàidhlig | Goidelikoa | 70.000 | 70.000 | Eskozia | Bòrd na Gàidhlig |
Kornubiera | Kernewek | Britoia | 500[6] | 2.000[7] | Kornualles | Keskowethyans an Taves Kernewek |
Manxera | Gaelg | Goidelikoa | — | 1.700 | Man uhartea | Coonceil ny Gaelgey |
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna