Kroaziak ilbehera edo ferra itxura duen estatua da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Serbia, Bosnia-Herzegovina ekialdean, Montenegro hegoaldean eta Eslovenia eta Hungaria iparraldean. Itsasoaren beste aldean Italia dago. Lurraldea bitan zatitua du hegoaldean, Bosnia-Herzegovina den Neum herriko inguruko tartak banatua.Lurraldea askotarikoa da: ordoki, aintzira eta mendixkak ipar eta ipar-ekialdean (Erdialdeko Kroazia eta Eslavonia), basoz estalitako mendi garaiak (Dinara 1.831m) eta Itsaso Adriatikoko kostalde menditsua (Istria, Ipar Kostaldea eta Dalmazia).
Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.
Klima desberdin hauek paisaia aniztasun izugarria ematen diote Kroaziari:
EslavonianSava, Drava eta Danubio ibaien arteko lautadan hariztiak nagusitzen dira, berezko duten faunarekin. Urte-sasoiaren arabera uholdeak gertatzen dira eta aintziretako landaretza agertzen da.
Kroazia erdi eta iparraldean paisaia ondulatua da, nekazaritzarako ezin hobea. muinoen hegoaldean mahatsa ere landatu da.
Dinariar Alpeetan dagoen Gorski Kotar eremuan pagoak eta pinuak dira nagusi. Adriatikotik datozen haize hezeek prezipitazio ugari uzten dute bertan. Hartzak eta otsoak aurki daitezke baso hauetan.
Istrian lur gorri buztintsua daukagu. Zelaiek eta baso txikiek estaltzen dute penintsula.
Kostaldean uda luzea, beroa eta lehorra da eta negua berriz motza eta arina. Honek mediterranear basoa dakar. Artea ugari da, baita zuhaixkak ere.
Kroaziaren ezaugarri turistiko nabarmenena bere kostaldeak osatzen du, Istrian hasi, Kvarneko golkoan eta Dalmazian jarraitu eta Dubrovnikeraino iristen dena. 1.778 kilometro luze den kosta dauka (5.790 uharteak kontutan hartuta) eta hondartza ugari daude, gehienak harrizkoak. Kostatik hurbil 1.185 uharte ditu hauetatik 66 daude populatuak. Handiena Cres uhartea da eta populatuenak Krk, Korčula, Brač eta Hvar.
Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.
Esan bezala, kroaziarrak BalkanetanVII. mendearen hasieran finkatu ziren, eta bi printzerri, Dalmazia eta Panonia, osatu zituzten. Trpimirović leinuaren etorrerarekin, 850 inguruan, bi lurralde horiek hurbiltzen hasi ziren, eta, 925ean erresuma osatu zuten, Tomislav erregearen agindupean.
Kroazia sistema parlamentarioa duen estatua da, Jugoslaviatik banatu eta 1991eko urriaren 8an independentzia aldarrikatu ondoren 1992an Nazio Batuen Erakundeak onartu zuena. 2000 artean sistema erdi-presidentziala izan zuen.
Kroaziako Errepublikako presidentea bost urtean behi aukeratzen da eta bi agintaldi izan ditzake gehienez. Azkenengo hauteskundeak 2015eko urtarrilaren 11an izan ziren eta Kolinda Grabar-Kitarović izan zen garailea. Parlamentuak Sabor izena du eta ganbera legegilea da. 100 eta 160 eserleku artean ditu. Bigarren ganbera bat ere bazen, Konderrien Etxea, baina 2001ean desegin zen.
Banaketa administratiboari dagokionez, Kroazia 20 konderri edo eskualdetan (županija, pl. županije) eta hiri baten (grad) antolatzen da. Eskualde bakoitzak demokratikoki hautatutako batzar bat du, lau urte balioa duena. Batzarrak eskualdeko urteko aurrekontua, gobernua eta abar aukeratzen ditu. Gobernu hauen burua župan bat da eta hamabi dožupan edo sailburu ditu agindupean.
2015ko erroldaren arabera 4,20 milioi biztanle ditu eta 75,9 biztanle kilometro koadroko. Jugoslavia ohiko herrialdeen artean gizarterik homogeneoena da, banaketa etniko, hizkuntza eta erlijioari dagokionez.
Kroaziako biztanleen gehiengoa kroaziarra da (%90,4). Gutxiengoaren taldeak inguruko herrialdeetatik etorritakoak dira, serbiarrak bereziki (%4,4) eta bosniarrak, hungariarrak, italiarrak, esloveniarrak, alemaniarrak, txekiarrak eta errumaniarrak hurrenez hurren.
Kroaziaren Barne Produktu Gordina 52 bilioi dolarretakoa da, 12.405 dolar per kapita. 2010an zerbitzuen sektorea zen nagusi, BPG-ren %66a hartuz, ondoren industria sektorea, BPG-ren %27.2a. Nekazaritzak %6,8a baino ez du hartzen.
Izan ere turismoa nabarmen hazi da Kroazian. Gizateriaren Ondare ugari ditu eta Parke Nazionalek ere turismo ugari erakartzen dute.
Dalmazia eta Istria eskualdeek mediterraneo aldeko gastronomia dute, italiarren eragin nabarmenekoa, itsaskiak, barazki sukaldatuak eta pasta, oliba olioz eta baratxuriz ondo hornitua. Alde kontinentalean Hungariako, Austriako eta Turkiako sukaldaritzaren eragina du ordea, haragia eta ur gezatako arrainak dira aipatzekoak.
Ardoa ere ekoizten da Kroazian. Kalitate handikoak dira Esloveniarekiko mugan ekoizten direnak. Dalmaziakoak aldiz ardo italiarren antzekoak dira.
Kroaziako arkitekturak inguruko herrialdeen eragina jaso du, barnealdean Austria eta Hungariarena eta Dalmaziako kostaldean eta Istrian Italiaren eragina.
Kroaziako literaturak pizkunde garaian izan zuen garapen handia. Marko Marulić idazlea, Marin Držić antzerkigilea, Ivan Gundulić, Kroaziako poeta nazionala eta Ivan Mažuranić eleberrigilea besteak beste.
Prva HNL da Kroaziako liga. Bertako talde nagusiak NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split dira. Europako txapelketetan Dinamo izan da garaipena lortu duen bakarra, 1966-67 denboraldiko Feria Kopa (UEFAren aurrekaria zena) irabazi baitzuen.
Saskibaloia
1992ko Olinpiar Jokoetako zilarrezko medaila eta 1994ko Munduko Txapelketako brontzezkoa dira Kroaziako saskibaloi selekzioaren emaitzarik onenak.
Bi klub nagusi daude, eta bien artean Euroligako bost txapelketa irabazi dituzte, hiru KK Split taldeak eta beste bi Cibona Zagreb taldeak.
Txirrindularitza
CRO race (Kroaziako Tourra lehen), herrialdeko lasterketa garrantzitsuena da. 1994tik 1999ra ez zen lasterketa profesionala izan. Zenbait urtetan ez da egin, baina azken urteotan ospea izan du. Itzuli hau irabazi duten txirrindulari handienak, Vinzenzo Nibali eta Adam Yates izan dira. 2016. urteko ekitaldian, Victor de la Parte gazteiztarrak hirugarren poztua eskuratu zuen.
Eskubaloia
Kroaziako eskubaloi selekzioak garaipena eskuratu du bi Olinpiar jokoetan, 1996an eta 2004ean. Klubei dagokienez kroaziarrek hiru aldiz irabazi dute EHF Txapeldunen Liga (Europako txapelketa nagusia), RK Zagrebek bi aldiz eta RK Bjelovarrek behin.