Nafarroako Parlamentua
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Nafarroako Parlamentua | |
---|---|
X. legealdia | |
Nafarroako Parlamentuaren eraikina | |
Mota | |
Mota | Parlamentu |
Etxeak | Nafarroako Parlamentua Kontuen Ganbera Nafarroako Arartekoa[1] |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Unai Hualde (GBai) 2019. urtetik |
Lehen lehendakariordea | Inmaculada Jurío (PSN) 2019. urtetik |
Bigarren lehendakariordea | Yolanda Ibáñez (NA+) 2019. urtetik |
Lehen idazkaria | Juan Sanchez (NA+) 2019. urtetik |
Bigarren idazkaria | Maiorga Ramírez (EH Bildu) 2019. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 50 (gehiengo osoa: 26) |
Alderdi politikoak | Navarra Suma Nafarroako Alderdi Sozialista Geroa Bai Euskal Herria Bildu Ahal Dugu Izquierda-Ezkerra |
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Ordezkaritza proportzionala zerrenden arabera |
Azken hauteskundeak | 2019ko maiatzaren 26a |
Webgunea | |
www.nafarroakoparlamentua.eus |
I. legealdia II. legealdia III. legealdia IV. legealdia V. legealdia VI. legealdia VII. legealdia VIII. legealdia IX. legealdia X. legealdia XI. legealdia | ||
Nafarroako Parlamentua edo Nafarroako Gorteak (Parlamento de Navarra edo Cortes de Navarra, gaztelaniaz) Nafarroako Foru Komunitateko edo Nafarroa Garaiko organo legegilea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.
Hobekuntzak legegintza, ordezkaritza eta kontrol funtzioa ematen dio Nafarroako Gobernuari. Gainera, Nafarroako aurrekontu orokorrak eta laugarren xedapen iragankorra onartu, baztertu edo atzera bota ditzake. Era berean, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Nafarroako arartekoa, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea eta Nafarroako senatarien zati bat izendatzen ditu.
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria ere lege horren arabera arautzen da, eta lau urtean behin hautatzen dute parlamentariek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran. Nafarroako Gorteetako kideak lau urtean behin hautatzen dituzte nafarrek. Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria kargutik kendu ahal izanen du zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.
Nafarroako Parlamentuaren eraikina Antzinako Auzitegiaren eraikin eraberrituan dago, Iruñeko Lehen Zabalguneko Sarasate pasealekuan. Aurretik, Nafarroako Foru Aldundiaren Jauregian egon zen, Karlos III.aren etorbideko sarreran, pasealeku berean, pasealekuaren aurrez aurre.
Eraikin hau, Lehen Zabalgunean eraiki zen izaera ofizialeko eraikuntza zibil bakarra izan zen. Sarasate pasealekua itxi eta Nafarroako Jauregiaren parean dago, beste muturrean. Lehen zirriborroak Angel Goikoetxeak egin zituen 1888an, baina lana Julian Arteaga udal arkitektoari enkargatu zitzaion eta honek 1892an amaitu zuen. Lursaila irregularra da, eta, beraz, fatxadek neurri desberdinak dituzte. Leihate handiak dituzten hiru solairuk osatzen dute, eta adreilu gorria eta Tafallako okre harria konbinatzen ditu. Gorputz nagusia harriaren erabilera esklusiboko klasizismora hurbiltzen da, bigarren mailako frontisak eklektizismotik gertu dauden bitartean.
Eraikin hau Justizia Jauregia izan zen 1996ra arte, eta, parlamentu bezala erabiltzeko, barrualdea eraberritu zen, fatxadak eta hormarte perimetrala mantenduz. 2002an Juan Miguel Otxotorena, Mariano Gonzalez Presentzio, Javier Perez Herreras eta Jose Bizente Baldenebrok egin zuten.
Hormarte perimetrala bulegoek, bilera-gelek, bulegoek eta zerbitzuek hartzen dute. Atondoak eta ganberak, oinplano trapezoidala duenak, patioa hartzen dute. Sarrera handia beirazko plano ia horizontal batez estalita dago, eta, beraz, argitasun handia du. Patioaren barruko fatxadak, zoruaz gain, beirazkoak dira, modernitate itxurakoak, kanpoko fatxadekin kontrastea egiten dutenak.
Nafarroako Parlamentuaren egoitza 1892an eraikitako eraikina da, Julian Arteaga arkitektoak diseinatua. 1996. urtea arte Justizia Jauregia izan zen.
2002az geroztik, aurrealdea zaharberritu ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza da. Urte hartan eraikina helburu horretarako eraberritua eta egokitua izan zen, Juan Miguel Otxotorena, Mariano González Presencio, Javier Pérez Herreras eta José Vicente Valdenebro arkitektoek parte hartuta.
Zati nagusia gehienbat harriz egina dago eta klasizismora hurbiltzen da; aldiz, bigarren mailako frontisak eklektizismora hurbiltzen dira. Eraikinak teilatuan Justizia Jauregia zen garaiko Justiziaren irudia (balantzarekin) eta Legearen taulen alegoria mantendu ditu.
Inbestidura ekitaldian, Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria hautatzen du. Hautagaiak bere gobernu programa aurkeztu eta Erregek izendatzen du. Lehendakari inbestitua izateko hautagaiak lehenbiziko bozketan erabateko gehiengoa lortu beharko du. Hau da, berrogeita hamar ordezkarien erdia eta bat gehiago; hogeita sei beraz. Baina ez badu erabateko gehiengoa lortzen hurrengo egunean beste bozketa bat egingo da; kasu honetan hautagaiak lehendakaritza lortuko du gehiengo sinplea lortuz; hots, bozka gehiago alde izatea aurka baino. Gehiengo sinplea lortzen ez bada, hautagaia arbuiatuko da eta hurrenez hurreneko hautagai-proposamenak izapidetuko dira lehenago aipatu legez. Lehenengo bozketatik 30 egun natural igaro badira eta ez bada hautagairik aukeratu Parlamentua desegingo da eta, berriz ere, hauteskundeak deituko dira; baina Parlamentuaren agintaldia lehenengoa bukatuko zen arte iraungo du.
Hala ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak legegintzaldia amaitu aurretik Parlamentua desegitea ados dezake eta hauteskunde berriak deitu.Hauek dira salbuespenak:
-Saioen lehenengo epean.
-Legegintzaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean.
-Zentzura mozioa tramitazioan dagoenean.
-Estatu hauteskundeak prozesua deituak daudenean.
-Parlamentua aurreko prozeduraren bidez desegin zenetik gutxienez urtebete iragan ez denean. Kasu horretan, hauteskunde dei horretatik sortzen den Parlamentu berriak jatorrizko legegintzaldiaren berezko amaiera bitarteko agintaldia izango du.
Nafarroako politika |
---|
Nafarroako Gobernua |
Nafarroako Parlamentua |
Lehendakariak Victor Manuel Arberloa Balbino Bados Javier Gomara Javier Otano Lola Eguren Jose Luis Castejon Rafael Gurrea Elena Torres Alberto Catalan Ainhoa Aznarez Unai Hualde |
Navarra Suma (20/50) Nafarroako Alderdi Sozialista (11/50) Geroa Bai (9/50) Euskal Herria Bildu (7/50) Ahal Dugu (2/50) Izquierda-Ezkerra (1/50) |
Nafarroako justizia |
Aldizkariak |
Nafarroako ataria |
Nafarroako Gobernuak ekintza bat burutzeko hautatu duen Parlamentuaren babesa izan behar du. Horretarako gobernuak aldarrikatzen dituen legeez gain, Parlamentuak exekutiboaren jardueretarako kontrol tresnak ditu; honen garapenean eta prozesuan eragiteko helburuarekin.
Parlamentuak bere funtzioak betetzeko Gobernutik behar adina informazio eskura dezake; modu berean, galderak, interpelazioak edo zuzeneko informazioa lortzeko Parlamentuak Ganberako organoen aholkulariak bertaratzea eska dezake.
Parlametuak Gobernuaren jarduna kontrolatzeko bi mekanismo ditu, hauek erkidegoaren zuzendaritza politikoan parte hartzea ahalbidetzen diote Parlamentuarai. Batetik, Zentsura Mozioaren bitartez, Legebiltzarrak babesa ematen dio beste hautagai eta programa bati Gobernuko lehendakari izateko. Bestetik, Konfiantza eskaeraren bidez, Gobernua ezartzen ari den programa berretsi edo Gobernua ordezten da.
Hauteskundeetarako arautegia:
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 17ko 1986/16 Lege Foralaren arabera arautzen dira. 50 parlamentari aukeratzen dira barruti bakarrean, hauek zerrenda itxi zein blokeatuetan aurkezten dira; eta aulkiak D'Hondt sistema proportzional batean oinarrituz herritarren bozaren arabera banatzen dira.
Parlamentuak bere mahaiburua eta hurrengo lau urteetan instituzioa gobernatu beharko duen mahaia hautatzen du. Hau 2015eko ekainaren 15eko ondoz ondoko saioan erabaki zen. Data horretatik aurrera, aurkezpen prozedura hasten da, eta kasu honetan, Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria ere bai. Lehendakari hori Nafarroako parlamentariek hautatzen dute, eta Espainiar Estatuko Erregeak izendatzen du.
Hautagaia onartzen ez bada, modu berean, hurrenez hurren, hurrengo hautagaiak aurkeztu behar dira. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetatik hiru hilabeteko epea igaro bada, eta ez bada hautagairik aurkeztu edota aukeratu, Parlamentua desegingo da eta berriz ere, hauteskundeak deituko dira. Parlamentu berriak lau urtez egongo da agintean.
Parlamentuaren batzarrak
Hurrengo datu guztiak 2015-2019 legegintzaldikoak dira.
50 parlamentariak biltzen ditu, instituzioaren ordezkari gorena da. Izaera errepresentatiboa duela eta Ganberako kide guztiak parte hartzen dutela kontuan hartuz, Nafarroaren borondatearen adierazpen zuzenenatzat ulertu behar dugu. Udalbatzak, batzordeek aurretik proposatutako foru legeak onartzeaz arduratzen da. Nafarroako Gobernuak Estatuarekin edota beste Autonomia Erkidegoekin adostu beharreko hitzarmenak baimentzen ditu. Gobernua kontrolatzen du Mozio Zentsuren eta galdera eta interpelazioen bidez. Laburbilduz, osoko bilkura ekintza parlamentarioaren eginkizun garrantzitsuenez arduratzen da.
-Osoko bilkuraren egitura:[2]
Gainerako batzordeen lana zuzentzeaz arduratzeaz gain, eztabaidarako aurkezten diren gaien izapidetzea aitortzen die. Horretaz gain, Parlamentuaren funtzionamenduaren administrazio ordinarioaz arduratzen da; eta ekimen ofizialetan Ganberaren ordezkaria izan behar du. Parlamentuaren osaketarako egiten den lehenengo saioan Ganberako Mahaia aukeratzen da. Mahai hori Parlamentuaren lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Mahaiburua Ganberaren ordezkaritzaz eta lan parlamentarioez arduratzen da. Gainera, zalantza kasuetan erregelamendua interpretatzeko eta hau betearazteko eskuduntzak ditu. Lehendakari edo mahaiburua parlamentarien artean erabateko gehiengoarekin aukeratzen da, hau ez bada horrela gertatzen, bigarren bozketan, lehenengoan boza gehien atera dituztenen biren artean boza gehien ateratzen dituena lehendakari izango da.
Lehen lehendakariordeak eta eta bigarrenak, hurrenez hurren, lehendakari ordezkatzen dute, lehendakariak ezintasunik izanez gero haren eginkizunak bere eginez. Lehen idazkariak eta bigarrenak saioen eta lan parlamentarioen garapenean lehendakaria laguntzen dute.
-Mahaiaren egitura:[2]
Ganberako Mahaia laguntzen duen zuzendaritzarako batzordea da. Betan, talde parlamentarioak beren bozeramailearengatik ordezkatuak daude. Hauek lan eta auzi parlamentarioen izapidetzeak merezi duen epaiketa politikoen formakuntzan parte hartzen dute. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira (bozeramaile bakoitzak bere talde parlamentarioak dituen aulki haina boza ditu). Hauek dira batzorde hauen eginkizun batzuk: Ganberaren aurrekontuak eta kontuak onartzea eta adierazpen instituzionalak egitea.
-Bozeramaileen batzordearen egitura:
Batzorde Iraunkorra: Nafarroako Parlementua bilduta ez dagoenean (urtarrilean, uztailean eta abuztuan) eta hauteskundeak deitu direlako Ganbera desegiten denean, honen eginkizunetaz arduratzen da. Honen ekintzak ezohiko eta beharrizan larriengatik justifikatuak egon beharko dira. Nafarroako Parlamentuko lehenakaria Batzorde Iraunkorraren burua da, hitz egiteko eskubidea duen arren, ez du boza eskubiderik. Horretaz gain, mahaikideak eta Bozeramaile batzordearen kideak ere honen parte dira. Erabakiak boza ponderatuaren sistemaren bidez hartzen dira.
-Batzorde Iraunkorraren egitura:
Gobernuaren arloen araberako organo espezializatuak dira batzordeak. Ganberaren osaketa eskala txikiago batean, proportzionalki erreproduzitzen dute. Beren eginkizun nagusia lege proposamen eta proiektuak aztertzea da, hauek aldatuz onartzen diren zuzenketen arabera. Hau bukatzean Txostena sortzen da, eta Ganberaren osoko bilkuraren aurrean berriro aztertzen da.
Gobernua kontrolatzen dute galdera, mozioen eta saio informatiboen bitartez; hauetan gobernukide baten presentzia eskatzen da.
Nafarroako Parlamentuaren Ohiko Batzordeak:
-Erregimen Foralaren batzordea.
-Erregelamenduaren batzordea.
-Hezkuntza batzordea.
-Osasun batzordea.
-Eskaera batzordea.
-Elkarbizitza eta elkartasun internazionalerako batzordea.
-Garapen ekonomikorako batzordea.
-Eskubide sozialen batzordea.
-Giza harremanen eta harreman instituzionalen batzordea.
-Herri garapenerako, Ingurugirorako eta Tokiko administraziorako batzordea.
-Ogasun eta Politika finantziarioaren batzordea.
Presidentziaren, Funtzio Publikoaren eta Barne eta Justiziaren batzordea.
-Kulturaren, Kirolaren eta Gazteriaren batzordea.
Hautaz gain, Osoko bilkurak beste batzorde batzuk sor ditzake; eta batzorde bereziak ere bai, ezohiko gaiak tratatzeko; hauek konpontzean batzordea desegingo litzateke. Horretaz gain, ikerkuntzarako batzordeak sor ditzake interes publikoko edozein gairen inguruan ikertzeko.
Nafarroako Parlamentuaren batzorde bereziak:
-Desgaitasunerako politika integralen batzorde berezia.
-Euskararen Lege Foral berria sortzeko batzorde berezia.
Nafarroako Parlamentuko alderdi eta taldeak [3] | |||||
Izena | Alderdia | Logoa | Bozeramailea | Eserlekuak | |
---|---|---|---|---|---|
Navarra Suma parlamentu-taldea | NA+ | Jose Javier Esparza | 20[4] | ||
Partido Socialista de Navarra parlamentu-taldea | PSN-PSOE | Ramon Alzorriz | 11 | ||
Geroa Bai parlamentu-taldea | Geroa Bai | Uxue Barkos | 9 | ||
EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldea | EH Bildu | Bakartxo Ruiz | 7 | ||
Podemos-Ahal Dugu parlamentu-taldea | Podemos | Mikel Buil | 2 | ||
Izquierda-Ezkerra FPE | I-E | Maria Luisa de Simon | 1 |
Mahaiaren osaketa [5] | ||
Kargua | Titularra | Alderdia |
---|---|---|
Lehendakaria | Unai Hualde | Geroa Bai |
Lehen lehendakariordea | Inmaculada Jurío | PSN |
Bigarren lehendakariordea | Yolanda Ibañez | Navarra Suma |
Idazkari lehena | Juan Luis Sánchez de Muniain | Navarra Suma |
Idazkari bigarrena | Maiorga Ramirez | EH Bildu |
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
0. (1979-1983) | Victor Manuel Arbeloa Muru | PSN |
I. (1983-1987) | Balbino Bados Artiz | UPN |
II. (1987-1991) | Ignacio Javier Gomara Granada | UPN |
III. (1991-1995) | Javier Otano Cid | PSN |
IV. (1995-1999) | Lola Eguren Apeztegia | PSN |
V. (1999-2003) | Jose Luis Castejon Garrues | PSN |
VI. (2003-2007) | Rafael Gurrea Indurain | UPN |
VII. (2007-2011) | Elena Torres Miranda | PSN |
VIII. (2011-2015) | Alberto Catalán Higueras | UPN |
IX. (2015-2019) | Ainhoa Aznarez Igarza | Ahal Dugu |
X. (2019-2023) | Unai Hualde Iglesias | Geroa Bai |
Eserlekuak urteko | |||||||||||
Hautagaitza | 1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 |
NA+ | 20 | ||||||||||
UPN | 13 | 13 | 14 | 20 | 17 | 22 | 23 | 22 | 19 | 15 | 15[6] |
C's | 3[6] | ||||||||||
PP | 8[7] | 5[8] | 4 | 2 | 2[6] | ||||||
PSN | 15 | 20 | 16[9] | 19 | 11 | 11 | 11 | 12 | 9 | 7 | 11 |
GBai | 12[10] | 8[10] | 9 | 9 | |||||||
Bildu/EH Bildu | 7 | 8 | 7 | ||||||||
Podemos | 7 | 2 | |||||||||
IE | 2[11] | 5[11] | 3[11] | 4[11] | 2[11] | 3 | 2 | 1 | |||
CDN | 10 | 3 | 4 | 2 | |||||||
EA-EAJ | 3 | 4 | |||||||||
Aralar | 4 | ||||||||||
EH | 8 | ||||||||||
HB | 9 | 6 | 7 | 6 | 5 | ||||||
EA | 4 | 3 | 2 | ||||||||
CDS | 4 | ||||||||||
EAJ | 3 | ||||||||||
UCD | 20 | ||||||||||
Amaiur | 7 | ||||||||||
NV | 3 | ||||||||||
PC | 1 | ||||||||||
UNAI | 1 | ||||||||||
IFN | 1 | ||||||||||
Total | 70 | 50 |
Autoritate kontrola |
|
---|
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |