Afrikako deskolonizazioa

Afrikaren deskolonizazioa» orritik birbideratua)

Afrikako deskolonizazioa inperio kolonialek Afrikan zituzten lurraldeek emantzipazioa lortzeko eta herrialde independente bihurtzeko Bigarren Mundu Gerraren osteko prozesua izan zen[1].

Aurrekariak

Sakontzeko, irakurri: «Afrikaren banaketa»
Cecil Rhodes, Rhodesiaren sortzaile eta kolonizazioaren bultzatzaile sutsua[2]

XIX. mendeko Afrikaren banaketan, europar potentziek 1884-85eko Berlingo konferentzian Afrika eta bere baliabideak erdibanatu zuten. 1905. urterako, Afrika osoa europar gobernuen agindupean zegoen, Liberia (afroamerikar esklabo ohiek kontrolatuta zegoela) eta Etiopia (Italiaren ahaleginei aurka egin zizkiona) izan ezik. Erresuma Batuak eta Frantziak inperio nagusiak bazituzten arren, Alemaniak, Espainiak, Italiak, Belgikak eta Portugalek koloniak zituzten. Kolonialismo eta inperialismoaren eraginez, Afrikak epe luzeko ondorioak jasan zituen eta jasaten ditu: baliabide naturalen galera, suntsipen ekonomikoa, hondamen kulturala, banaketa geopolitikoa, eta abar. Hala ere, orduko europarren ikuspegitik, kolonizazioa bere zibilizazio-esfortzuaren helburuetako bat besterik ez zen.

Kausak

Bigarren Mundu Gerran koloniek bere metropoliren alde borrokatu zuten etsai ezezagun baten kontra eta independentzia aipatu gabe. Hendrik Verwoerd eta B.J. Vorster Hegoafrikako lehen ministroak izango zenek Adolf Hitlerren alde egin zuten, frantziar gobernadoreek 1943ra arte Vichyko gobernuaren alde egin zuten moduan. Orduko Alemaniako propagandak britainiar aginteari erronka botatzeaz gain, Japoniar Inperioak Ekialde Urruna konkistatzean, Afrikatik mea gehiago ateratzera behartu zieten. U-boot itsaspekoek Ozeano Atlantikoko bideak kontrolatuta zituztenez, Afrikan lantegiak sortu zituzten bertoko ekonomia bultzatuz.

1941ean Franklin D. Roosevelt eta Winston Churchillek Atlantikoko eskutitza adostu zutenean, kolonien autonomia bultzatzea erabaki zuten. Churchillek eskutitza Legebiltzarrera eraman zuenean, koloniak idaztea akats bat izan zela esan zuen zuzena Alemaniak konkistaturiko herrialdeak zirela esanez. Izan ere, gerra ondorengo afrikar koloniak oraindik ume eta heldugabetzat hartzen zuten europarrek.

Hala ere 1930eko hamarkadarako, indar kolonialek bere Unibertsitateetan jadanik hezita zuten afrikar buruzagi-elite bat, autodeterminazio eskubidea ezagutzen zuena. Tartean bazeuden independentzia lortzeko borrokatu zuten abertzale batzuk: Jomo Kenyatta (Kenia), Kwame Nkrumah (Urrezko Kosta, Ghana), Léopold Sédar Senghor (Senegal) edo Houphouët-Boigny (Boli Kosta).

Kronologia

Afrikako herrialdeetako independentzia datak
Afrikako herrialdeen independentzia
HerrialdeaIzen kolonialaPotentzia kolonialaIndependentzia dataLehenengo estatu-buruaIndepentzia-gerra
EtiopiaAxumeko Erresumaren ezarpenaIV. mendeaMenelik I.a-
LiberiaLiberiako KomunitateaEstatu Batuak1847ko uztailaren 26aJoseph Jenkins Roberts-
LibiaLibiaItalia; Erresuma Batua/Frantzia1951ko abenduaren 24aIdris-
EgiptoEgiptoErresuma Batua1922/1936/1953EzUrabi matxinada, Sinaiko gerra
SudanSudanErresuma Batua1956ko urtarrilaren 1aIsmail al-Azhari-
TunisiaTunisiaFrantzia1956ko martxoaren 20aMohamed VIII.a al-Amin-
MarokoFrantziar Maroko
Espainiar Maroko
Frantzia/Espainia1956ko apirilaren 7a[3]Mohammed V.aRifeko gerra, Ifniko gerra
GhanaUrrezko KostaErresuma Batua/Alemania;[4] Erresuma Batua1957ko martxoaren 6aKwame Nkrumah-
GineaFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1958ko urriaren 2aSékou Touré-
KamerunKamerunAlemania; Frantzia/Erresuma Batua1960ko urtarrilaren 1a[5]Ahmadou AhidjoKHBren matxinada
SenegalFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1960ko apirilaren 4aLéopold Senghor-
TogoFrantziar TogolandiaAlemania; Frantzia1960ko apirilaren 27aSylvanus Olympio-
MaliFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1960ko ekainaren 20aModibo Keita-
MadagaskarMadagaskarko protektoratuaFrantzia1960ko ekainaren 26aPhilibert TsirananaMadagaskarren matxinada
Kongo EDBelgikar KongoBelgika1960ko ekainaren 30aJoseph Kasa-VubuKongoko krisialdia
Somalia[6]Britaniar Somaliland
Italiar Somaliland
Erresuma Batua
Italia
1960ko ekainaren 26a
1960ko uztailaren 1a
Muhammad Haji Ibrahim Egal
Aden Abdullah Osman Daar
-
-
BeninFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1960ko abuztuaren 1a[7]Hubert Maga-
NigerFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1960ko abuztuaren 3aHamani Diori-
Burkina FasoVolta GaraiaFrantzia1960ko abuztuaren 5aMaurice Yaméogo-
Boli KostaBoli KostaFrantzia1960ko abuztuaren 7aFélix Houphouët-Boigny-
TxadEkuatore Afrika FrantsesaFrantzia1960ko abuztuaren 11aFrançois Tombalbaye-
Afrika Erdiko ErrepublikaEkuatore Afrika FrantsesaFrantzia1960ko abuztuaren 13aDavid Dacko-
KongoEkuatore Afrika FrantsesaFrantzia1960ko abuztuaren 15aFulbert Youlou-
GabonEkuatore Afrika FrantsesaFrantzia1960ko abuztuaren 17aLéon M'Ba-
NigeriaNigeriaErresuma Batua1960ko urriaren 1a[8]Nnamdi Azikiwe-
MauritaniaFrantziar Mendebaldeko AfrikaFrantzia1960ko azaroaren 28aMoktar Ould Daddah-
Sierra LeonaSierra LeonaErresuma Batua1961eko apirilaren 27aMilton Margai-
HegoafrikaHegoafrikaErresuma Batua1910/1931/1961[9]Ez-
Tanzania[10]Tanganika
Zanzibar
Alemania;Erresuma Batua
Erresuma Batua
1961ko abenduaren 9a
1963ko abenduaren 10a
Julius Nyerere
Jamshid ben Abdullah
-
-
RuandaRuanda-UrundiAlemania; Belgika1962ko uztailaren 1aGrégoire Kayibanda-
BurundiRuanda-UrundiAlemania; Belgika1962ko uztailaren 1aMwambutsa IV.a-
AljeriaAljeriaFrantzia1962ko uztailaren 3aAhmed Ben BellaAljeriako Independentziaren Gerra
UgandaBritainiar Ekialdeko AfrikaErresuma Batua1962ko urriaren 9aMilton Obote-
KeniaBritainiar Ekialdeko AfrikaErresuma Batua1963ko abenduaren 12aJomo KenyattaMau-Mau matxinada
MalawiNiasalandiaErresuma Batua1964ko uztailaren 6aHastings Kamuzu Banda-
ZambiaIpar RhodesiaErresuma Batua1964ko urriaren 24aKenneth Kaunda-
GambiaGambiaErresuma Batua1965eko otsailaren 18aDawda Kairaba Jawara-
BotswanaBechuanalandErresuma Batua1966ko irailaren 30aSeretse Khama-
LesothoBasutolandErresuma Batua1966ko urriaren 4aLeabua Jonathan-
MaurizioErresuma Batua1968ko martxoaren 12aSeewoosagur Rangoolam-
SwazilandiaSwazilandiaErresuma Batua1968ko irailaren 6aSobhuza II.a-
Ekuatore GineaEspainiar GineaEspainia1968ko urriaren 12aFrancisco Macías Nguema-
Ginea-BissauPortugaldar GineaPortugal1973ko irailaren 24aLuís CabralGinea-Bissauko independentzia gerra
MozambikePortugaldar Ekialdeko AfrikaPortugal1975eko ekainaren 25aSamora MachelMozambikeko independentzia gerra
Cabo VerdePortugal1975eko uztailaren 5aAristides PereiraGinea-Bissauko independentzia gerraren eragina
KomoreakFrantzia1975eko uztailaren 6aAhmed Abdallah-
Sao Tome eta PrincipePortugal1975eko uztailaren 12aManuel Pinto da Costa-
AngolaPortugaldar Mendebaldeko AfrikaPortugal1975eko azaroaren 11aAgostinho NetoAngolako Independentzia Gerra
SeychelleakErresuma Batua1976ko ekainaren 29aJames Richard Marie Mancham-
DjibutiFrantziar SomalilandFrantzia1977ko ekainaren 27aHassan Gouled Aptidon-
ZimbabweHego RhodesiaErresuma Batua1980ko apirilaren 18aCanaan BananaRhodesiako gerra
NamibiaHego-mendebaldeko AfrikaAlemania; Hegoafrika1990eko martxoaren 21a[11]Sam NujomaNamibiako indepentzia gerra
EritreaEritreaItalia; Erresuma Batua; Etiopia1993ko maiatzaren 24aIsaias AfewerkiEritreako indepentzia gerra
Mendebaldeko Sahara 1Espainiar Sahara;
Marokoar Sahara
Espainia;
Maroko
1976ko otsailaren 27a;
Egun
El-Ouali Mustapha Sayed;
Mohamed Abdelaziz
Mendebaldeko Saharako indepentzia gerra;
Saharawien intifada

1 Espainiak Mendebaldeko Saharan (orduan Rio de Oro deitua) zuen de factozko aginte koloniala bukatu zenean, Marokok herrialde osoa okupatu zuen, eta aldarrikatu berria zen Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa indargabetu.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Michael Crowder, The Story of Nigeria, Faber and Faber, London, 1978 (1962)
  • Understanding Contemporary Africa, April A. Gordon and Donald L. Gordon, Lynne Riener, London, 1996
  • Vincent B. Khapoya, The African Experience, Prentice Hall, Upper Saddle River, NJ, 1998 (1994)
  • Ali A. Mazrui] General History of Africa, vol. VIII, UNESCO, 1993
  • Kevin Shillington, History of Africa, St. Martin's Press, New York, 1995 (1989)

Ikus, gainera

Kanpo estekak