Euskal Herriko futbol selekzioa

Euskal Herriko futbol selekzio» orritik birbideratua)
Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea EH
Sorrera1930
EntrenatzaileaEuskal Herria Jagoba Arrasate
IzaeraEz ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onenaEuskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Munduko txapelketa 2026

Emaitzarik okerrenaEuskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onenaAritz Aduriz (12)
Partida gehienXabi Prieto (14)
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena [1]

2011ko Tunisiaren aurkako partida.

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

Izendapena

Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.

Historia

Aurrekariak (1915)

XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Lehenengo partida urtarrilaren 3an jokatu zuten Kataluniaren aurka San Mamesen eta 6-1 emaitzaz nagusitu iren. Urte berean Asturiasko Printzearen futbol kopa lortu zuten, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelarekin 1-1 berdindu ondoren.

1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.[2]

Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.

Selekzioa Gerra Zibilean (1937-1939)

1937ko FC Lokomotiv Moskuren aurkako partidaren kartela.

1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre (lehendakariaren anaia), Emilin Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso eta Jose Manuel Urkiola futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Periko Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten.[3] Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Olympique Marseillakoaren aurka, 2-5.

Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.

1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv (1-5), Olympique Marseillakoa (2-5), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (3-4), Moskuko Dinamo bi bider (1-2 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.

Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.

Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz,[4] baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du[5]. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.

Berpizkundea (1979-egun)

1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen[6]. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.

Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1)[7], Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1)[8], Gales (0-1),[9], Serbia (4-0)[10][11] edo Katalunia (1-1) taldeen aurka besteak beste. 2016an Tunisiaren aurka jokatu du baina ikuslego eskasiak egoera birplanteatzera eraman du Eusko Jaurlaritza.

Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka[12][13]. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen. Azken partida Korsikan jokatu du.

Eztabaida

Izena

Euskal Herriko futbol selekzioa eta Kataluniako futbol selekzioaren arteko partidua San Mamesen, 2014ko abenduaren 28a.

Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.

Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Hau ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean[14].

2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten[15] selekzioan ez zutela parte hartuko esanez[16]. Abenduan 830 kirolarik babesa eman zioten futbolarien erabakiari[17]. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten.[18] Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.[19]

2009an kontsentsu batera iritsi zen eta urte horretatik aurrera Euskal Selekzioa izenarekin jokatu dira nazioarteko partida guztiak.

Ofizialtasuna

2007ko Kataluniaren aurkako partidaren hasiera.

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek [20] selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.

2020ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu zuen, euskal zaleen aspaldiko aldarrikapena jasoz eta ofizialtasunaren eskaerari lehenengo aldiz bide legala emanez [21]. Espainiako Futbol Federakundeak, hala ere, bere kontrato iritzia eman zuen, eta ondorioz FIFAk eta UEFAk sei hilabete geroago Euskal Selekzioaren ofizialtasunari ateak itxi zizkioten [22]

Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak[23][24] eta Euskal Herriko gizarteak[25] ofizialtasuna aldarrikatzen dute.

Uniformea

 
1915
 
Klasikoa

Historikoa

 
1979-1980
 
1988
 
1993-1994
 
1995-1996
 
1997-2000
 
2001-2002
 
2003-2006
 
2007
 
2010-2011
 
2012-2013
 
2014-2016
 
2018-2019

Jokatutako partidak

Euskal Herriko futbol selekzioa eta Venezuelaren arteko partidua Mendizorrotzan, 2018ko urriaren 12a.
Selección Norteren partidak
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokia
Selección Norte6 - 1 Katalunia1915-01-03San Mames, Bilbo
Selección Norte1 - 0 Katalunia1915-05-13Madril
Gaztela1 - 1Selección Norte1915-05-14Madril
Katalunia1 - 3Selección Norte1916-05-21Bartzelona
Katalunia0 - 0Selección Norte1916-05-22Bartzelona
Selección Norte5 - 0 Katalunia1916-06-04San Mames, Bilbo
1930 hamarkadako partidak
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Katalunia0 - 1 Baskonia1930-06-08Montjuïc, Bartzelona, (Katalunia)[26]Gorostiza
Baskonia3 - 2 Katalunia1931-01-01San Mames (EH)[27]Olivares (2), Lafuente
Bartzelona Futbol Kluba3 - 1 Euzkadi1932-06-24Camp de Les Corts, Bartzelona[28]René Petit
Bartzelona Futbol Kluba2 - 1 Euzkadi1932-06-25Bartzelona[29]L.Regueiro
Kantabria3 - 2 Euzkadi1936-11-29El Sardinero, Santander[30][31][32]Olivares, Unamuno
Parisko Racing0 - 3 Euzkadi1937-04-26Parc des Princes, Paris[33]Langara (3)
Txekoslovakia3 - 2 Euzkadi1937-05-06Praga[34]Langara, Larrinaga
Parisko Racing3 - 3 Euzkadi1937-05-09Tolosa Okzitania[35]Langara (pen), Jordan (og)
Parisko Racing2 - 3 Euzkadi1937-05-19Stade Jean-Bouin, Paris[36]Gorostiza
Olympique Marseillakoa2 - 5 Euzkadi1937-05-23Marseilla[37]
FC Sète 343 - 1 Euzkadi1937-05-30Sète[38]
Txekoslovakia2 - 1 Euzkadi1937Praga
Silesia3 - 4 Euzkadi1937-06-09Katowice[39]
Lokomotiv Mosku1 - 5 Euzkadi1937-06-24Mosku[40]L.Regueiro (3), Langara (2)
Dinamo Mosku1 - 2 Euzkadi1937-06-27Mosku[41][42]Langara, Gorostiza
Leningradoko Dinamo2 - 2 Euzkadi1937-06-30Leningrado[43]P.Regueiro, Langara
Dinamo Mosku4 - 7 Euzkadi1937-07-04Mosku[43]Larrinaga (2), Langara (3), Gorostiza, Etxebarria
Spartak Mosku6 - 2 Euzkadi1937-07-08Mosku[44]Langara, Iraragorri
Dinamo Kiev1 - 3 Euzkadi1937-07-15Kiev[45]Langara (3)
Dinamo Tbilisi0 - 2 Euzkadi1937-07-24Tbilisi[46]Langara, Minaev (og)
Georgia1 - 3 Euzkadi1937-07-30TbilisiLangara (2), Alonso
Dinamo Minsk1 - 6 Euzkadi1937-08-09Minsk[47]Langara (3), Zilaurren, Gorostiza, Larrinaga
Norvegia1 - 3 Euzkadi1937-08-22Oslo
Norvegiako langileak2 - 3 Euzkadi1937-08-27Sarpsborg
Danimarka1 - 11 Euzkadi1937-08-29Kopenhage
Club América2 - 2 Euzkadi1937-11-07Mexiko Hiria[48][49]L.Regueiro, Langara
Club Necaxa1 - 2 Euzkadi1937-11-14Mexiko Hiria[50]Agirre, Langara
Jaliscoko selekzioa1 - 5 Euzkadi1937-11-21Guadalajara (Mexiko)[51][52]Larrinaga (2), Agirrezabala, Langara, L.Regueiro
Mexiko1 - 4 Euzkadi1937-11-28Mexiko Hiria [52]
Mexiko1 - 2 Euzkadi1937-12-05Mexiko Hiria[53][54]Langara (2)
Mexiko0 - 4 Euzkadi1937-12-12Mexiko Hiria[55]
España/Asturias XI3 - 1 Euzkadi1937-12-19Mexiko Hiria[56]
España/Asturias XI2 - 3 Euzkadi1937-12-26Mexiko Hiria[57]L.Regueiro (3)
Atlante0 - 3 Euzkadi1938-01-02Mexiko Hiria[58][59]Langara (2), Urquiola
Mexiko3 - 1 Euzkadi1938-01-08Mexiko Hiria[60][61]Iraragorri (pen)
Joventud Asturiana4 - 4 Euzkadi1938-01-16Habana
Centro Gallego3 - 0 Euzkadi1938-01-23La Tropical, Habana[62]
Habanako selekzioa0 - 2 Euzkadi1938-01-28Habana[63]Agirrezabala, Langara
Joventud Asturiana3 - 2 Euzkadi1938-01-30La Tropical, Habana[64]
Santiago Wanderers2 - 4 Euzkadi1938-05-09Valparaíso[65][66]
Kuba0 - 4 Euzkadi1938-05-29La Polar, Habana[67]
Habanako selekzioa0 - 2 Euzkadi1938-06-05Habana
Kuba3 - 4 Euzkadi1938-06-20Habana
España de Veracruz0 - 8 Euzkadi1938-08-07Mexiko Hiria[68]
Moctezuma de Orizaba2 - 6 Euzkadi1938-08-14Mexiko Hiria[69]
Iberia de Córdoba0 - 15 Euzkadi1938-08-21Mexiko Hiria[69]
Necaxa1 - 4 Euzkadi1938-09-04Mexiko Hiria[70]Langara, Zilaurren
Necaxa3 - 7 Euzkadi1938-09-11Mexiko Hiria[71]
España/Asturias XI3 - 4 Euzkadi1938-09-18Mexiko Hiria[72]
España/Asturias XI6 - 3 Euzkadi1938-10-02Mexiko Hiria[73]
Mexiko8 - 4 Euzkadi1938-10-16Mexiko Hiria[74]
Mexiko2 - 6 Euzkadi1938-10-23Parque Necaxa, Mexiko Hiria[75]
Mexiko1 - 3 Euzkadi1938-10-30Mexiko Hiria[76]
Atletico Corrales4 - 4 Euzkadi1939-06-18Mexiko Hiria[77][78]Iraragorri (pen), L.Regueiro (3)
Aro berria
EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Euskadi1 - 2 Katalunia1971ko otsailaren 21aSan Mames (Euskal Herria)Marañón[79]
Euskadi0 - 0 Sobietar Batasuna1978-03-02San Mames[80]
Euskadi4 - 1 Irlanda1979ko abuztuaren 16a[81]San Mames (Euskal Herria)Dani (2), Satrustegi, Zamora
Euskadi4 - 0 Bulgaria1979ko abenduaren 23aAtotxa (Euskal Herria)Dani -2-, Satrustegi, Santi Idigoras
Euskadi1 - 5 Hungaria1980ko abuztuaren 3aMendizorrotza (Euskal Herria)Amorrortu
Euskadi4 - 0 Tottenham Hotspur1988ko maiatzak 10San Mames futbol (EH)Uralde (2), Julio Salinas, Bakero
Euskadi2 - 2 Errumania1990-03-21San Mames (EH)Urrutia, J.A. Goikoetxea
Euskadi3 - 1 Bolivia1993-12-22Anoeta (EH)Guerrero, Julio Salinas (2)
Euskadi1 - 0 Errusia1994-12-23San Mames (EH)Guerrero
Euskadi1 - 1 Paraguai1995-12-22San Mames (EH)Ziganda
Euskadi3 - 0 Estonia1996-12-26San Mames (EH)Ziganda, Idiakez, Andrinua
Euskadi3 - 0 Jugoslavia1997-12-26San Mames (EH)Guerrero (3)
Euskadi5 - 1 Uruguai1998-12-22Anoeta (EH)Urrutia, De Paula, Ziganda (2), Idiakez
Euskadi5 - 1 Nigeria1999-12-29San Mames (EH)De Paula (2), De Pedro, Guerrero, Mendieta
Euskadi3 - 2 Maroko2000-12-29San Mames (EH)Urzaiz (2), De Pedro
Euskadi3 - 2 Ghana2001-12-29San Mames (EH)Bolo, De Paula (2)
Euskadi1 - 1 Mazedonia2002-12-28San Mames (EH)Bolo
Euskadi2 - 1 Uruguai2003-12-27San Mames (EH)Bolo (2)
Euskadi2 - 0 Honduras2004-12-29Anoeta (EH)Yeste (2)
Euskadi0 - 1 Kamerun2005-12-28San Mames (EH)
Euskadi0 - 1 Gales2006-05-21San Mames (EH)
Katalunia2 - 2 Euskadi2006-10-08Camp Nou (KAT)Aduriz, Fernando Llorente
Euskadi4 - 0 Serbia2006-12-27San Mames (EH)Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga
Venezuela3 - 4 Euskadi2007-06-20San Cristobal (Venezuela)Joseba Etxeberria (2), Aduriz, Gabilondo
Euskal Herria1 - 1 Katalunia2007-12-29San Mames (EH)Aduriz
Euskal Selekzioa3 - 1 Venezuela2010-12-29San Mames (EH)Gurpegui, Labaka, Muniain
Estonia1 - 2 Euskal Selekzioa2011-05-25Tallin (Estonia)Aduriz (2)
Euskal Selekzioa0 - 2 Tunisia2011-12-28San Mames (EH)
Euskal Selekzioa6 - 1 Bolivia2012-12-29Anoeta (EH)Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe
Euskal Selekzioa6 - 0 Peru2013-12-28San Mames (EH)Aduriz (2), Agirretxe (2), Torres eta Susaeta
Euskal Selekzioa1 - 1 Katalunia2014-12-28San Mames (EH)Aduriz
Katalunia0 - 1 Euskal Selekzioa2015-12-26Camp Nou (KAT)Aduriz
Korsika1 - 1 (pen:8-9)[82] Euskal Selekzioa2016-05-27Ange Casanova (Korsika)Markel Bergara
Euskal Selekzioa3 - 1 Tunisia2016-12-30San Mames (EH)Illarramendi, Aduriz eta Oiartzabal
Euskal Selekzioa4 - 2 Venezuela2018-10-12Mendizorrotza (EH)Ibai, Bautista, Arbilla eta Elustondo
Panama0 - 0 Euskal Selekzioa2019-05-29Rommel Fernández (Panama)
Euskal Selekzioa2 - 1 Costa Rica2020-11-16Ipurua (EH)Iker Muniain eta Unai Nuñez
Euskal Selekzioa1 - 1 Uruguai2024-3-23San Mames (EH)Álvaro Djaló

Azken partidako jokalariak

PostuaJokalariakTaldea
ATEJulen AgirrezabalaAthletic club
ATEAitor FernandezCA Osasuna
ATZAndoni GorosabelDeportivo alaves
ATZMartín AguirregabiriaFC Famalicão
ATZAritz ElustondoReala
ATZ Jon PachecoReala
ATZImanol García de AlbénizAthletic club
ATZUnai GarcíaCA Osasuna
ERDDani GarcíaAthletic club
ERDJon MoncaiolaCA Osasuna
ERDAnder GuevaraDeportivo alaves
ERDMikel VesgaAthletic club
ERDJon Ander OlasagastiReala
ERDOier ZarragaUdinese calcio
AURÁlex SolaDeportivo alaves
AURRoberto TorresGol Gohar sirjan FC
AURIván MartínGirona FC
AURÁlvaro DjalóSC Braga
AURAdu AresAthletic club
AURAsier VillalibreAthletic club

Entrenatzaileak

Euskal Herriko selekzionatzaileak
1930-1931Amadeo Gartzia de Salazar
1937Manuel Lopez "Travieso"
1937-1938Pedro Vallana
1979Andoni Elizondo eta Jesus Garai
1980Jose Antonio Irulegi
1988Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
1990Txutxi Aranguren
1993-2001Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
2002Jose Angel Iribar
2003-2011Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri
2011Javier Irureta eta Mikel Etxarri
2011- 2018Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri
2019- 2023Javier Clemente
2024- gaur egunJagoba Arrasate

Jokalari aipagarriak

Partehartze gehien

Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan hiru bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2024ko martxoaren 24]an:

PartidakJokalariak
14Xabi Prieto
13Aritz Aduriz
12Igor Gabilondo, Gorka Iraizoz
11Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Asier Riesgo
9Bittor Alkiza, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Aranburu, Andoni Iraola
8Agustin Aranzabal, Ismael Urzaiz, Mikel Labaka, Iñigo Martinez
7Jose Antonio Pikabea, Javier De Pedro, Mikel Gonzalez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero, Mikel San José, Mikel Balenziaga
6Aitor Karanka, Gaizka Mendieta, Carlos Gurpegi, Ion Ansotegi, Ander Iturraspe, Yuri Berchiche
5Rafa Alkorta, Josu Urrutia, Jose Angel Ziganda, Xabier Eskurza, Bolo, Iñigo Idiakez, Antonio Karmona, Xabi Alonso, Gaizka Garitano, Fran Yeste, Mikel Alonso, Fernando Llorente, Javier Garrido, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Ander Capa, Roberto Torres, Dani García
4Patxi Ferreira, Jon Andoni Goikoetxea, Andoni Imaz, Andoni Zubizarreta, Iñigo Larrainzar, Alberto, Imanol Etxeberria, Oscar De Paula, Cesar Krutxaga, Asier Del Horno, Fernando Amorebieta, Jon Aurtenetxe, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Ibai Gómez, Asier Illarramendi, Javier Eraso, Iker Muniain, Manu Garcia
3Luis Arkonada, Aitor Begiristain, Andoni Goikoetxea, Luis Mari Lopez Rekarte, Julio Salinas, Ángel María Villar, Dani, Ander Garitano, Julen Lopetegi, Genar Andrinua, Mikel Lasa, Andoni Cedrun, Imanol Alguacil, Javier Olaizola, Patxi Puñal, Tiko, Luis Prieto, Joseba Llorente, Gari Uranga, Pablo Orbaiz, Pantxi Sirieix, Josu Sarriegi, Iñaki Lafuente, Iñaki Muñoz, Carlos Martinez, Eneko Bóveda, Xabier Etxeita, Asier Villalibre, Aritz Elustondo

Golegileak

Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2024ko martxoaren 24 arteko partidetatik aterata daude:

Gol kopuruaJokalariak
12Aritz Aduriz
6Julen Guerrero
5Oscar De Paula
4Dani, Bolo, Jose Angel Ziganda
3Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, Francisco Javier Yeste
2Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez, Iker Muniain
1Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oiartzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo, Unai Nuñez, Álvaro Djaló

Azken hamaikakoa

Hona hemen 2024ko martxoaren 23an Uruguairen aurka berdindutako partidaren datuak:

2024-III-23
20:00
Euskal Herria1 – 1 UruguaiSan Mames Barria, Bilbo
Ikusleak: 35.461
Epailea: Ricardo De Burgos Bengoetxea
 45' Álvaro Djaló  46' Matías Vecino

Emakumezkoen selekzioa

2006an Emakumezkoen selekzioak debuta egin zuen Irungo Stadium Gal zelaian. Argentinako selekzioa izan zuen aurkari eta 2-4 galdu zuen. Hurrengo partida Buenos Airesen jokatu zen eta emaitza bera izan zuen.

Ordutik aurrera ordea ez du jarraipen handirik izan. 2014an bi partida jokatu zituen, lehena Irlandaren aurka eta bigarrena Kataluniaren aurka, azken hau eurijasa handiarekin Barakaldoko Lasesarre estadioan. 2015ean bigarren aldiz jokatu zuen atzerrian, Estonian, eta Bartzelonan Catalunya-Euskadi Kopa irabazi zuen penalti jaurtiketetan. Lau urteko hutsunearen ondoren Basque Country International Women’s Cup txapelketa antolatu zuen. Euskal selekzioaz gain Argentina, Venezuela eta Nigeria ziren parte hartzekoak baina afrikarrek ezin izan zuten etorri. Ondorioz triangeluar bat jokatu zen apirilaren 11n eta euskaldunak izan ziren garaile[83].

Jokaturiko partidak

EtxekoaEmaitzaKanpokoaDataTokiaGoleatzaileak
Euskadi2 - 4 Argentina2006-09-02Stadium Gal, IrunGurutze Del Ama, Mari Paz Azagra
Argentina4 - 2 Euskadi2007-04-06Juan Pasquale, Buenos AiresVanessa Rodríguez, Eva Ferreira
Euskadi2 - 1 Txile (sub-20)2008-06-21Santa Barbara, GaldakaoNekane Diez, Iraia Iturregi
Euskal selekzioa1 - 0 Eslovakia2012-06-23Anoeta, DonostiaArrate Orueta
Euskal selekzioa2 - 0 Irlanda2014-05-10Garmendipe, AzpeitiaNaiara Beristain (2)
Euskal selekzioa1 - 1 Katalunia2014-12-27Lasesarre, BarakaldoNekane Diez
Estonia0 - 5 Euskal selekzioa2015-05-23TNTK Stadium, TallinnEunate Arraiza (2), Aintzane Encinas (2),
Nekane Diez
Katalunia1 - 1 (pen:Eus) Euskal selekzioa2015-12-26Camp Nou, BartzelonaNaiara Beristain
Irlanda2 - 1 Euskal selekzioa2016-11-26Tallaght, DublinYulema Corres
Euskal selekzioa2 - 1 Txekiar Errepublika2017-11-25Ipurua, EibarErika Vázquez, Nahikari Garcia
Euskal selekzioa1 - 0 Argentina2021-04-11Zubieta, DonostiaYulema Corres
Euskal selekzioa0 - 0 Venezuela2021-04-11Zubieta, Donostia
Euskadi3 - 0 Txile2022-12-20Mendizorrotza, GasteizNerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi,
Ane Miren Martinez de Lahidalga

Laburpena

  • Irabazi: 5 partida
  • Berdindu: 3 partida
  • Galdu: 3 partida

Goleatzaileak

2021eko apirilaren 11n jokaturiko partidako datuak barne.

GolakJokalariak
3Nekane Diez, Naiara Beristain
2Eunate Arraiza, Aintzane Encinas, Yulema Corres
1Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra, Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira, Iraia Iturregi, Arrate Orueta, Erika Vázquez, Nahikari Garcia

Bibliografia

Varela, Joseba Gotzon. (1998). Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. Bilbo: Beitia ISBN 84-88890-52-4..

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak