Vientian

Vientiane» orritik birbideratua)

Vientian[1][2] (laoseraz ວຽງຈັນ) Laosko hiriburua da. Hiria ibai portua da, Mekong ibaiaren haranean, errepublikaren erdialdean, Thailandiako mugatik hurbil. 2005ean Vientianek 200.000 biztanle inguru zituen eta bere metropolitar guneak, hau da, Vientian prefekturak 700.000 biztanle inguru. Vientian izen bereko prefekturan dago. Hiria Wattay nazioarteko aireportuak zerbitzatzen du. Laosko eta izen bereko probintziako hiriburua eta ibai portua, Mekong ibaiaren ertzean.

Vientian
ວຽງຈັນ
Konurbazioa
Administrazioa
Herrialdea Laos
EstatuaLAO
PrefekturaVientiane
Izen ofizialaວຽງຈັນ (Vientiane)
Jatorrizko izenaວຽງຈັນ
Geografia
Koordenatuak17°59′N 102°38′E / 17.98°N 102.63°E / 17.98; 102.63
Map
Azalera3920 km²
Altuera174 m
Demografia
Biztanleria948.487 (2020)
0 (2020)
Dentsitatea241,96 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1560
Ordu eremuaUTC+07:00
Hiri senidetuakBangkok, Chittagong, Phnom Penh, Orlando, Ho Chi Minh Hiria, Cirebon, Pekin, Hanoi eta Kunming

Ondarea

Aipagarria da 1566. urteko That Luang tenplu ikusgarria, frantsesen kolonia garaian berritua.

Ekonomia

Nekazaritza produktuen merkataritza (arroza, artoa, haragia) eta industria (janari industria, zurgintza, ehungintza, tabakogintza, kimika industria, larrugintza, altzairugintza, burdingintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia

XIII. mendean sortu zuten hiria eta XVI. mendean Laosko erreinuko hiriburu egin zuten. 1778an Siamgo estatuak hartu zuen. 1828an Phya Bodin jeneral siamdarrak hiria suntsitu zuen. Laos Frantziaren protektoratu izan zen garaian hiriburua izan zen eta 1957an, Laos burujabeko hiriburu egin zuten.

Klima

    Datu klimatikoak (Vientian)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)28.430.333.034.333.031.931.330.830.930.829.828.131.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)16.418.521.523.824.624.924.724.624.122.919.316.721.8
Pilatutako prezipitazioa (mm)7.513.033.784.9245.8279.8272.3334.6297.378.011.12.51660.5
Euri egunak (≥ 1 mm)12481518202117921118
Eguzki orduak254.2217.5217.0225.0207.7153.0148.8136.4138.0248.0234.0257.32436.9
Iturria (1): World Meteorological Organization[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[4]

Banaketa administratiboa

Vientian hiria bost barrutitan banatzen da:

  • Chantabuly
  • Hadxaifong
  • Sikhottabong
  • Sisattanak
  • Xaysetha

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Laosko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.