Edukira joan

Amerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerika
Azalera42.549.000 km²
Biztanleria911.000.000 (2008)
Biztanle-dentsitatea21 bizt/km²
Jentilizioamerikar
Herrialdeak35
Dependentziak19
Hizkuntzakingeles, gaztelania, portuges eta besteak
Ordu-eremuakUTC-10-UTC
Hiri nagusiakMexiko Hiria, New York, São Paulo, Los Angeles, Buenos Aires

Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).

Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeek osatzen dute.

Etimologiaaldatu iturburu kodea

Nahiz eta bere biztanleriak ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Erdialdeko Amerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari[1] eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatlezko izena, «ur handien artean dagoen lurra» esan nahi duena)[2]. Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei[3]. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.

Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez[4][5][6]. Beste kontinenteak bezala, izena latinizatu eta feminizatu zuen[7].

Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bertako kolonoei Americans zeritzen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrak kontuan hartu gabe[8].

Historiaaldatu iturburu kodea

Ameriketara iristeaaldatu iturburu kodea

Beringiaren ikuspegia eta aldaketak denboran zehar

Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleak Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta bai beste ibilbideak erabiliz. Datarik zaharrena 130.000 urtekoa bada ere[9] lehen migrazio honetarako datarik zaharrenak 20.000 eta 40.000 urte artekoak dira[10][11], garai horretan aurkitu baitira gizakiek okupatutako eremuak Alaskako Yukonen. Paleo-Indiarren migrazioaren olatuak ere eztabaidan daude[12]. Hala ere, Amerikaren okupazioa azken Aro Glaziarraren une gorenean gertatu zen, orain dela 16.000 urtetik 13.000 urtera bitartean[11][13].

Teoriarik ohikoenak dio migratzaile hauek Beringiatik sartu zirela, Siberia eta Alaska batzen zituen lur zubitik, orain dela 40.000 eta 17.000 urte artean.[14] Glaziazioa zela eta itsas-maila nabarmen baxuagoa zen garaiotan eta bi kontinenteak baturik zeuden gaur egungo Bering Itsartean[15]. Uste denez jende hauek animalia taldeak jarraitzen zituzten, gaur egun desagertuta dauden Pleistozenoko megafauna, batez ere Laurentia eta Cordillerako izotzan zehar[16]. Beste proposamen batek dio oinez egindako bideaz gain itsasontzi primitiboetan ere bidaiatu zutela Ozeano Baretik Hego Amerikara[17]. Migrazio honen ebidentziarik ez dago gaur egun, itsasoaren maila ehunka metro igo delako harrez gero[18]. Baliteke bi bideak hartu izana, nahiz eta ebidentzia genetikoak dioen Hego Amerikako populazioaren jatorria migrazio bakarretik datorrela[19]. Hego Amerikako herri indigenen aniztasun mikro-satelitalak dio hainbat populazio guztiz isolaturik egon direla eskualdearen hasierako kolonizazioa eman zenetik[20].

Bigarren migrazio bat gertatu zen ondoren. Na Dene hizkuntza taldearen hiztunak Ipar Amerikan zehar mugitu ziren[21]. Talde honen genetika bereziki aurkitu da atabaskarren artean (% 42) eta bigarren olatu honen adierazgarri dira[22]. Hizkuntzalari zein biologoak ondorio berdinera iritsi dira amerindiar hizkuntza taldeak eta ABO odol taldeak aztertuz[21][23][24][25]. Horien ondoren Artikoko tresna txikien tradizioa izeneko kultura zabala, Alaskako Penintsulan garatu zena, batez ere Bristol badiaren inguruan eta Beringeko itsasertzeko ekialdeko kostaldeetan, Ipar Amerikan zehar mugitzen hasi zen orain dela 4.500 urte inguru.[26]

Kolonen aurreko garaiaaldatu iturburu kodea

Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren.

Europar kolonizazioaaldatu iturburu kodea

Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguruan koloniak sortu zituela esan arren, ez zuten luzaroko iraun. Hori dela eta, Amerikara heldu zen lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrerak hondamen demografikoa ekarri zien bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperioa finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea.

Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek beren independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, eta abar.

Independentziakaldatu iturburu kodea

Hiru mendez europar botereen pean izan ondoren, amerikarrek independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haiti, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindik badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses edota nederlandar kontrolpean.

Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiako protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtzearekin, Mexikoko Iraultzarekin (1910-1917), edo Kubako Iraultzarekin (1959).

XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismoaren doktrinari jarraituz, horrela sortu dituzte Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur eta Caricom (Karibeko komunitatea).

Geografia fisikoaaldatu iturburu kodea

Sakontzeko, irakurri: «Amerikako geografia»

Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko % 8,3 eta munduko biztanleriaren % 14 du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E).

Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urtez izan ziren bananduak, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta ekar jotzean Erdialdeko Amerika sortu zen.

Eskualde geografikoak
Ipar AmerikaHego Amerika
Kanadako artikoa
Arro Handia
Zabaldi handiak
Aintzira Handiak
Erdialdeko Amerika
Antillak
Orinokoko lauak
Amazonia
Andeak
Andeetako goi-ordokia
Gran Chaco
Guyanak
Pampa
Hego Konoa
Patagonia

Mendiakaldatu iturburu kodea

6.959 metrotako Aconcagua, Amerikako mendirik altuena
Mendi altuenak
MendiaAltueraHerrialde
Aconcagua6.959Argentina
Ojos del Salado6.893 - Argentina
Pissis mendia6.795Argentina
Huascaran6.746Peru
Llullaillaco6.739 - Argentina
Cerro Mercedario6.720Argentina
Yerupaja6.617Peru
Sajama6.542Bolivia
Antofalla6.440Argentina
Illimani6.438Bolivia

Aintzirakaldatu iturburu kodea

Titikaka

Ibaiakaldatu iturburu kodea

Amerikako ibairik luzeenak
IbaiaKmHerrialde
Amazonas6.440Peru, Kolonbia, Brasil
Misisipi-Missouri6.019Ameriketako Estatu Batuak
Madeira3.239Bolivia, Brasil
Mackenzie4.240Kanada
Parana-Rio de la Plata4.200Argentina, Brasil, ,
São Francisco3.199Brasil
Yukon3.185Ameriketako Estatu Batuak
Bravo ibaia edo Grande ibaia3.033Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak
Saskatchewan2.575Kanada
Colorado ibaia2.333Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko
Orinoko2.150Venezuela,Kolonbia
Mamore2.000Bolivia
Columbia ibaia1.953Ameriketako Estatu Batuak
Magdalena ibaia1.543Kolonbia
San Laurendi ibaia1.223Kanada

Klimaaldatu iturburu kodea

Bere azalera dela eta, Amerikan munduko klima guztiak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian.

Giza-geografiaaldatu iturburu kodea

Banaketa administratiboaaldatu iturburu kodea

Amerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude.

Etnografiaaldatu iturburu kodea

Amerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke.

Hizkuntzakaldatu iturburu kodea

Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:

Kulturaaldatu iturburu kodea

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea


Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna