Ongi etorri Wikipediara

2024ko maiatzaren 14a da eta 432.272 artikulu ditugu euskaraz.

Aste honetan nabarmen

Birika

Birikak arnas-aparatuko organo nagusiak dira gizakiengan eta beste hainbat animaliatan, tartean arrain eta barraskilo batzuetan ere. Gizakien eta ugaztun gehienen kasuan bi birika daude, bihotzaren alde bietan. Birikek atmosferako oxigenoa hartu eta odolera bideratzen dute eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzen dute. Prozesu horri arnasketa deritzo.



Ba al zenekien...

Adolf Adi Dassler eta Rudolf Rudi Dassler bavariar zapatagile eta anaiak elkarren artean haserretu ondoren banandu eta lehenak Adidas eta bigarrenak Puma kirol markak sortu zituztela? Eta bi enpresaburu alemaniarren artean ezinikusi eta lehia bizia egon arren bi enpresek egoitza nagusia Bavariako Herzogenaurach hirian dutela?

Gaurko egunez

2020ko maiatzaren 14a

Matias, Motxuda eta Mixel Garikoitz.
Everest
Everest