Ongi etorri Wikipediara
2024ko apirilaren 28a da eta 431.487 artikulu ditugu euskaraz.
PlayStation
PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.
Bluetooth komunikazio sareak bere izena norvegiar, suediar eta daniar herrien batasuna lortu eta lehenbizikoz kristautu zituen Harald Blåtand (ingelesez "Harald Bluetooth" eta euskarazko "Harald Hortz-Urdin") errege bikingoari zor diola?
- 1366 - Gernikako hiribildua sortu zen.
- 1945 - Benito Mussolini eta Clara Petacci exekutatu zituzten italiar erresistentziako kideek.
- 1947 - Thor Heyerdahl eta beste bost kide Kon-Tiki ontzian (irudian) itsasoratu ziren Perun, antzinako perutarrak Polinesian ezarri zirela frogatzeko asmoz..
- 1960 - Manex Etxamendi euskal idazle eta bertsolaria hil zen. (j. 1873)
- 2001 - Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espazioratu zen.