Ongi etorri Wikipediara
2024ko maiatzaren 7a da eta 431.949 artikulu ditugu euskaraz.
San Joan baleontzia
San Joan baleontzia 1560ko hamarkadan Pasaian eraiki zen baleontzia izan zen, ezaguna 1565ean Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekuan, Ternua (Kanada) hondoratu zen itsasontzia dela uste delako; hala izatekotan, Red Bayko 24M itsasontzia izango litzateke. Euskal Herriko baleazaleen garaian eraiki zen, sardako baleak arrantzatu eta haien olioa saltzea Euskal Herrian negozio esanguratsua zen aroan. 24M itsasontziaren aurkikuntza, indusketa eta ezagutza sakonaren ondorioz, UNESCOren itsaspeko-arkeologi ikurra da, eta aurkikuntzaren lekua, Gizateriaren Ondare. San Joan baleontziaren erreplika 2014an hasi zen eraikitzen Albaola Itsas Kultur Faktorian, Pasai San Pedron.
1955ean Orson Welles estatubatuar zinema zuzendari eta aktore ospetsua Euskal Herrira etorri eta The Land of the Basques ("Euskaldunen Lurraldea") dokumentala filmatu zuela?
- 558 - Konstantinopolisen, Hagia Sofia elizako kupula (irudian) erori eta Justiniano I.ak berehala berreraikitzeko agindua eman zuen.
- 1854 - Arturo Campion idazle, euskalari, abokatu, historialari eta politikari iruindarra jaio zen (h. 1937)
- 1920 - Errusia Sobietarrak Moskuko Ituna sinatzean Georgiaren independentzia onartu zuen, baina sei hilabete geroago inbaditu.