Praga[1] (txekieraz: Praha, ˈpraɦa ahoskatua) Txekiar Errepublikako hiriburua eta hiri handiena da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bohemia eskualde historikoan, Moldava (txekieraz: Vltava) ibaiaren bi ertzeetan. 2013an 1.246.780 biztanle zituen[2] eta metropoli eremu osoan bi milioi biztanle inguru daude.
Praga ospetsua da IX. mendeaz geroztikako monumentu oparoengatik. Moldava ibaiaren mendebaldean, Pragako gaztelua (XIII. mendea) dago eta haren inguruan, Mala Strana auzo ikusgarria, lorategi eta parke ugariz hornitua. Ibaiaren ekialdean, XII. mendeko Stare Mesto edo Hiri Zaharra eta Nove Mesto edo Hiri Berria daude, XIV. mendeaz geroztik eraikia. Bi aldeetan, monumentu eta eliza asko dago eta hortik datorkio Pragari Ehun kupuletako hiria ezizena. Aipagarriak dira, besteak beste, X. mendeko San Jorge eliza erromanikoa, San Vito katedral gotikoa (XIV. mendea), Tyn eliza gotikoa, Vald-Stejn eta Clam-Gallas jauregi barrokoak, Golz-Kinsky jauregi rococoa, Bedrich Smetana museoa eta Belvedereko jauregi klasikoak, Museo eta Antzoki Nazional neoklasikoak, Moldava ibaia alderik alde igarotzen duten zubiak (Karlos Zubia bereziki), eta Josefov auzoko Sinagoga Zahar-Berria eta juduen hilerri zaharra (Europako zaharrena). Hori dela eta, 1992tik Pragako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendaturik dago eta urtean 4 milioi turista inguruk bisitatzen dute[3].
Bertako kondairen arabera, Libuše printzesak Bohemiako erdialdean kokatzen den bere Libušín gaztelutik profezia ugari aurreikusi omen zituen. Profezia batean Pragako loria aurreikusi zuen. Egun batez ikuskari bat izan zuen:
«
«Hiri handi bat ikusten dut, bere loriak izarrak ukitzen ditu! Baso baten erdian leku bat ikusten dut, hemen amildegi maldatsu bat Moldava ibaiaren gain altxatzen delarik. Gizon bat bada, etxe ondoko (prah) lana da. Han bertan eraiki zen Praga (Praha) izeneko gaztelua. Printzeak eta dukeak etxe ondo hartan makurtzen ikusten ditut, hau gaztelurantz eta bere inguruan makurtuko da. Men egingo zaio, izen handiz ohoretua, goratua eta mundu osoan ospetsua».[4]
»
Beste historialarien iritziz hiriburu honen izenaren jatorria Prgaeslaviar hitzan legoke ("irin errea"), gaztelua eraikitzeko hautatu zen tokia idorra baitzen.[5]
Gaur egun Praga hiriak ezizen ugari ditu, horien artean ezagunenak: latinez eta txekierazPraga mater urbium / Praha matka měst ("Praga, Hirien Ama"), txekieraz Stověžatá Praha ("Pinakuluen Hiria"), txekiera eta alemanazZlaté město / Goldene Stadt ("Urrezko Hiria") eta azkenik "Europako Bihotza".
Gaur egun Praga hiria kokatzen den lekuko lehenbiziko giza aztarnak Paleolito arokoak dira. Aurreneko giza kokaleku finkoa zeltena litzateke, K. a. VI. mendearen inguruan. Gerora zelta tribuak germaniar tribuek ordezkatu zituzten, eta ondoren IV. mendetik aurrera eslaviarrek tokiaren jabe bilakatu ziren. Halere, azken horiek denboraldi batean zehar avaroen mende ere egon ziren.
Hiria berez, IX. mendearen amaiera aldera Vyšehrad gaztelua Moldava ibaiaren eskuinaldeko ertz batean eraiki zenean sortu zen. Hiriko kondairaren arabera, Libuše printzesa izan omen zen hiriaren sortzailea.
Lasterrera Praga hiria Bohemiako erregeen egoitza bihurtu zen, hauetako batzuk Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore modura agintean egon zirelarik. XIII. mendean Otakar II.a erregeak Mala Strana ("Alde Txikia" edo "Auzo Txikia") auzoa sortu zuen, hau ibaiaren aurkako ertzean kokatzen zen.
Bohemia eskualdea 1526an Habsburgotarren menpean erori zenez, Praga austriar probintzia baten hiriburua bilakatu zen. XVII. mendean Fernando II.a, erlijioz katolikoa zena, Bohemiako errege hautatua suertatu zenean, erlijioz protestanteak ziren bohemiar nobleen haserre bizia piztu zen. Fernando II.ak bere Pragarako ailegatzea prestatzeko bi kontseilari katoliko bidali zituenean, hauek bahituak eta gazteluko leihotik behera jaurtikiak izan ziren, gertakari hau Pragako leiho jaurtiketa gisa ezaguna da. Gertakari hauek Hogeita Hamar Urteko Gerra ekarri zuten, honen ondorio nagusia alemaniar probintzien subirotasuna izan zen, nahiz eta hauek oraindik Germaniar Inperioaren barnean jarraitu.[6]
XVIII. eta XIX. mendearen lehenbiziko erdialdean Pragak hazkuntza ekonomiko handiaz gozatu ahal izan zuen, honek Europa osoko merkatari eta nobleak erakarri zituelarik. Hiria azkar garatu zen, eta eliza eta jauregi ugari eraiki ziren, hauetako asko Barroko estiloan.
1939 eta 1945 biartean, hots, Bigarren Mundu Gerran zehar, Hitlerren gudarosteek Praga okupatu zuten. Ordura arte, izaeraz etnikoki anitza zen hiriak juduen aurkako jazarpenaren lekuko izan zen. Haietako asko atxilotuak eta Kontzentrazio-esparruetara bidaliak izan ziren, han gehienak erailak izan zirelarik. 1945analiatuekDresde hiriarekin nahastu eta bonbardatu egin zuten, honek txekiarren amorrua piztu zuelarik. Handik egun gutxitara, sobietar gudarosteek hiria askatu eta txekiar hiritarrek mendekua euren kabuz hartu zuten, ondorioz alemaniar jatorriko hainbat hiritar erailak izan ziren.
Bigarren Mundu Gerra ondoren Txekoslovakia alderdi komunistaren aldera igaro zen, betiere Sobietar Batasunaren itzalaren pean. Bi hamarkaden ostean, 1968anPragako Udaberria jazo zen, sobietar sozialismo mugiezina berritu nahi izan zuen mugimendua izan zen, hau errusiar gudarosteen inbasioaren bidez gogorki erreprimitua izan zen.
2000ko irailean globalizazioarenNazioarteko Diru Funtsa eta Banku Mundialak hiri honetan ospatzen ari ziren gailurrean zehar globalizazioaren aurkako protestak gertatu ziren, hauei Pragako protestak deitu zitzaien, ondorioz kale borroka eta istiluak jazo zirelarik. 15.000 manifestari baino gehiagok globalizazioa eta kapitalismoaren aurkako protestetan parte hartu zuten, historia guztiko handienetakoak izan zirelarik. 2002koabuztuanMoldava ibaiak 5.100 m³/sg-ko ur emariaz gainezka egin, uholdeen eraginez hiriak kalte larriak jasan zituen. Lehengo egoerara itzultzeko Pragak bi urte behar izan zituen.
Praga Europaren bihotzean dago, Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa eta Adriatikotik 500 kilometrora. Bere koordenatuak 50 gradu ipar latitudea eta 14 gradu ekialdeko longitudea dira. Erdialdeko Bohemia eskualdean dago, nagusiki Poberounská soustava eremuan kokatua eta bere ipar-ekialdeko muturreko zati txiki bat Česká tabule eremuan ere bai.[7]
Jada, Txekiar Errepublikaren barnean, Praga herrialdearen erdigunetik pittin bat ipar-mendebaldera dago. Moldava ibaiarenhigadura eta sedimentazio prozesuak hiriaren bi ibai ertzetako erliebearen sortzaileak izan dira. Ibaia eta bere ibaiadarren inguruan nolabaiteko garaiera duen ordoki moduko batean amaitzen diren maldak daude. Malda nabarmen hauek Moldava ibaiaren mendebaldeko ertzean daude. Hiriko lekurik garaiena 399 metrotan dago, hiriaren mendebaldeko Zličín auzoan hain zuzen ere, aldiz, garaierarik txikiena hiriaren iparraldean 177 metrotara dago, Moldava ibaiak hiria uzten duen lekuan bertan. Hortaz, eremu erlatiboki txiki batean garaiera diferentzia 222 metrokoa da[8]
Moldava ibaiak (txekierazVltava) Praga hegotik iparrera zeharkatzen du, hiria mendebaldeko eta ekialdeko eremuetan banatuz. Moldava emari ahndiko ibaia da, Elba ibaia (txekierazLabe) bera baina hangiagokoa, nahiz eta Moldava ibaia Elbaren ibaiadarra izan.
Pragako klima es kontinentala da. Urteko bataz-besteko tenperatura 8-9 gradu zentrigatutakoa izan hoi da. Neguak hotzak dira, baina ez latzegiak eta nahiko idorrak dira, neguko hilabeteetako bataz-besteko tenperatura 0 gradutakoa delarik.
Udaberria hasieran freskoa da eta uda heltzen doanean epela eta hezea bilakatzen da, ekainean 16-17 gradu eta 79 mm.-ko prezipitazioak dituelarik. Uda ez da beroegia izaten, uztailean eta abuztuan 18 graduak arinki gaindituz, nahiz eta ohikoena 25 graduak gainditzea da. Prezipitazioek bere puntako garaia uztailean izan ohi dute, abuztuan jeisten hasten direlarik.
Udazkenean Praga epela eta nahiko idorra da, prezipitazioak negua eta udaberriko antzekoak dira, nahiz eta azaroa nahiko hotza izan, bataz-besteko tenperatura 3 gradu zero azpitik izan ohi delarik.
Altzairuzko Oihala erori zenetik, Praga hiria Europa nahiz munduko turismo gune garrantzitsuenen artean kokatu da. Europako seigarren hiririk bisitatuena da, betiere London, Paris, Erroma, Madrid eta Berlinen atzetik. Bigarren Mundu Gerran zehar Pragak bere inguruko hiri gehienek baino askoz ere kalte gutxiago jasan zituen, hau bere erdiguneko eraikin historikoen egoera onaren arrazoi nagusienetako bat da. Horregatik bertan hainbat arkitektura estilo ezberdinetako eraikin ugari topa ditzakegu. Praga erdiguneko turismo gune garrantzitsuenak hauek dira:
Hradčany auzoa Praga hiriko auzorik zaharrena da. Bere turismo gune garrantzitsuenak hauek dira:
Pragako gaztelua: IX. mendean eraikia izan zen. Bere 570 metroko luzera eta batez besteko 130 metroko zabalerarekin, mundukoerdi arokogotorleku handienatzat hartu ohi da. Bere barnean San Vito katedrala (behean irakurri) eta Urrea eta Alkimiaren kalexka daude, azken hau urrea sortzeko formularen bila hainbat alkimista bildu ziren lekua da, hauen esperimentuak 1494ko Bolboraren Dorrean gordeak daude. Kalexka honetan hainbat urtez Franz Kafka bizi izan zen. XVIII. mendeko Gurutze Santuaren kapera ere bertan dago, hainbat margolan dauzka eta gaur egun bertan diru aldaketa agentzia bat dago, XVII. mendeko Nagusiaren Etxea, XII. mendeko antzinako Errege Jauregia, hemen Pragako leiho jaurtiketa ospetsuak gauzatu ziren.
Beste eraikin hauek ere topa ditzazkegu: San Jurgiren basilika, 920an antzinako elizaren gainean altxatua, XVIII. mendeko Gazteluaren Aretoa, antzinako ukuiluetan ezarria, honek pinakoteka bat du, Dalibor Dorrea, bertan izen bereko opera oinarritzen den biolinjolea espetxeratua izan zen, XVII. mendeko Lobkowicz Jauregia, gaur egun historiamuseo bat du, Burgrave Etxea, hemen jostailuaren museoa kokatzen da, eta azkenik Dorre Beltza, gazteluaren ekialdeko puntua dena. Historiako hainbat alditan gobernu ezberdinen egoitza izan da eta 1918tik aurrera Errepublikako lehendakariaren egoitza ofiziala ere izan da. 1920-1934 urteen artean Tomáš Masaryk lehendakariaren eskakizunez Jože Plečnikarkitektoak eraberritu zuen.
San Vito katedrala: Txekiar Errepublikako Praga hirian kokatzen den katolizismoari sagaratutako tenplua da. Pragako gazteluaren multzo artistikoaren zati da eta hiriko arte gotikoaren erakusgarri da. 1989tik aurrera San Vito, San Wentzeslao eta San Adalberto santuei sagaratua dago. Bohemiako erregeen koroaketaren lekuko izan da, bertan santu artzapezpiku eta gotzainak nahiz errege kopuru handi bat lurperatuak ere badaude. Katedrala, nahiz eta katolikoa izan, XIV. mendetik aurrera estatuaren jabegoa da. Erdialdeko Europako katedralik zaharrena da. Hemen hainbat txekiar monarka lurperatuak daude.
Auzo honetako beste leku interesgarri batzuk hauek lirateke: Gazteluko Lorategiak, Salm Jauregia, Schwarzenberg Jauregia, Gotzainaren Jauregia, Sternberg Jauregia, Toskanar Jauregia, Zernin Jauregia, Loreto Santutegia eta San Juan Nepomuzeno Eliza.
Karlos zubia: Pragako zubirik zaharrena da, Moldava ibaia zeharkatuz Malá Strana eta Pragako Hiri Zaharra lotzen dituelarik. 1357anKarlos IV.aren oniritziaz eraikitzen hasi zen, eta XV. mendearen hasiera aldera amaitu zen. 516 metroko luzera eta 10 metroko zabalera du, era berean, 16 arkuren gainean finkatuta dago. Bere bi zubiburuen artean banatzen diren hiru dorrek babesten dute, horietako bi Malá Stranan kokatzen dira eta hirugarrena Hiri Zaharrean. Hiri Berrian kokatzen den dorrea askoren iritziz mundu osoko arkitektura gotikoaren eraikinik harrigarriena da. Zubiaren bi aldeak 30 santuen irudiz apaindurik daude, denak barroko estilokoak, XVII. eta XVIII. mendeetan zehar ipinitakoak dira. Bertan eta batez ere uda aldean, artista, musikari eta saltzaileek turista eta bisitarien bizkarretik dirua bereganatzen saiatzen dira.
Santa Maria Garailearen eliza: Bertan Pragako Jesus Haurraren irudi ospetsua dago.
Sinagoga Zahar-Berria: Europa osoan zutik dirauen sinagoga zaharrena izatearen ospea du. 1270. urtean sortua izan zen. Hiriko kondairen arabera bertako errabinoak sortu omen zuen Golem izakia.