Ongi etorri Wikipediara
2024ko maiatzaren 12a da eta 432.157 artikulu ditugu euskaraz.
San Joan baleontzia
San Joan baleontzia 1560ko hamarkadan Pasaian eraiki zen baleontzia izan zen, ezaguna 1565ean Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekuan, Ternua (Kanada) hondoratu zen itsasontzia dela uste delako; hala izatekotan, Red Bayko 24M itsasontzia izango litzateke. Euskal Herriko baleazaleen garaian eraiki zen, sardako baleak arrantzatu eta haien olioa saltzea Euskal Herrian negozio esanguratsua zen aroan. 24M itsasontziaren aurkikuntza, indusketa eta ezagutza sakonaren ondorioz, UNESCOren itsaspeko-arkeologi ikurra da, eta aurkikuntzaren lekua, Gizateriaren Ondare. San Joan baleontziaren erreplika 2014an hasi zen eraikitzen Albaola Itsas Kultur Faktorian, Pasai San Pedron.
1867an AEBek Errusiari 7,2 milioi dolarren trukean Errusiar Amerika (irudian) izeneko lurraldea erosi ziotela? Eta gaur egun lurralde hori Alaska estatua dela?
- 1797 - Italia: Napoleon Bonapartek eta Frantziako armadak Veneziako Errepublika (irudian) konkistatu zuen.
- 1976 – Urquiola petrolio-ontzia, 100.000 tona petrolio zeramatzala, Coruñako portuan hondoratu eta marea beltza erraldoia sortu zen.
- 1982 - Joan Paulo II.a aita santuaren aurkako eraso batek huts egin zuen Portugalen.