Osmio

76 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Osmioa elementu kimiko bat da, Os ikurra eta 76 zenbaki atomikoa dituena. Taula periodikoan 8. taldean eta 6. periodoan kokatzen da. Trantsizio-metal zuri grisaxka da, hauskorra eta gogorra. Naturako elementurik astunena da. Platinoarekin eta iridioarekin batera erabiltzen da aleazioak eratzeko. Gehienetan platino-meetan edo oxido moduan (OsO4) dago.

Osmioa
76RenioaOsmioaIridioa
  
 
76
Os
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaOsmioa, Os, 76
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala8, 6, d
Masa atomikoa190,23(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d6 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 14, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 22,61 g/L
Urtze-puntua3.306 K
(3.033 °C, 5.491 °F)
Irakite-puntua5.285 K
(5.012 °C, 9.054 °F)
Urtze-entalpia57,85 kJ·mol−1
Irakite-entalpia738 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 24,7 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K3.1603.4233.7514.1484.6385.256
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, -1, -2
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna2,2 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 840 kJ/mol
2.a: 1.600 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)130 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)185 pm
Erradio kobalentea128 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 87,6
Soinuaren abiadura4.940 m/s
Isotopo egonkorrenak
Osmioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
184Os%0,02>5,6x1013 uα2,966180W
185OsSintetikoa93,6 eε1,013185Re
186Os%1,592,0x1015 uα2,822182W
187Os%1,96Os egonkorra da 111 neutroirekin
188Os%13,24Os egonkorra da 112 neutroirekin
189Os%16,15Os egonkorra da 113 neutroirekin
190Os%26,26Os egonkorra da 114 neutroirekin
191OsSintetikoa15,4 eβ-0,314191Ir
192Os%40,78Os egonkorra da 116 neutroirekin
193OsSintetikoa30,11 eβ-1,141193Ir
194OsSintetikoa6 uβ-0,097194Ir

Sintesi organikoetan erabiltzen da (oxidatzaile gisa) eta mikroskopio elektronikoz behatuko diren ehunen tindatze-prozesuan (koloreak finkatzeko). Osmioz egindako aleazioak kontaktu elektrikoetan, bolalumen muturretan eta gogortasuna eta iraunkortasuna behar duten beste hainbat aplikaziotan erabiltzen dira.

Ezaugarri nagusiak

Osmio metala

Forma metalikoan oso dentsoa da, hauskorra, gogora eta distiratsua. Haatik, zaila da forma horretan aurkitzea; normalean osmio-hauts moduan dago, nahiz eta airearekin kontaktuan osmio tetraoxidoa, OsO4, eratzen duen. Konposatu hori toxikoa da (begientzako arriskutsua), oso oxidatzailea, usain sarkorrekoa eta hegazkorra. Osmioak iridioaren antzeko dentsitatea dauka, oso altua.

Bere oxidazio-egoerei dagokienez, +8raino iristen da, rutenioa bezala. Taula periodikoko talde honetako buru den burdina ez da egoera horretara iristen. Oxidazio-egoera anitz eduki ditzake. Azidoen bidezko korrosioa ondo erresistitzen du, eta hobeto disolbatzen da fusio alkalino bidez.

Kanpo estekak