Zesio

55 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa


Zesioa elementu kimiko bat da, Cs ikurra eta 55 zenbaki atomikoa dituena. Robert Bunsenek eta Gustav Kirchhoffek aurkitu zuten 1860. urtean. Metal alkalino urre-zilarkara biguna da. Bere urtze-puntua 28 °C-etan dago eta, beraz, giro-tenperaturatik hurbil likido den metaletako bat da, rubidio, frantzio, merkurio eta galioarekin batera. Elementu honen erabilera nabarmenena ordulari atomikoetan da.

Zesioa
55XenonaZesioaBarioa
  
 
55
Cs
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaZesioa, Cs, 55
Serie kimikoametal alkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala1, 6, s
Masa atomikoa132,9054519(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 6s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 18, 8, 1
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 1,93 g/L
Urtze-puntua301,59 K
(28,44 °C, 83,19 °F)
Irakite-puntua944 K
(671 °C, 1.240 °F)
Urtze-entalpia2,09 kJ·mol−1
Irakite-entalpia63,9 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 32,210 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K418469534623750940
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)1 (oxido basiko sendoa)
Elektronegatibotasuna0,79 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 375,7 kJ/mol
2.a: 2.234,3 kJ/mol
3.a: 3.400 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)260 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)298 pm
Erradio kobalentea225 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 35,9
Isotopo egonkorrenak
Zesioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
133Cs%100Cs egonkorra da 78 neutroirekin
134CsSintetikoa65,159 Ms
(2,0648 u)
ε1,229134Xe
β-2,0059134Ba
135Csaztarna73 Ts
(2.300.000 u)
β-0,269135Ba
137CsSintetikoa948,9 Ms
(30,07 u)
β-1,176137Ba
Poluzita, zesiodun mineral bat

Ezaugarri nagusiak

Zesioaren igorpen-espektroak bi lerro distiratsu dauzka espektroaren urdin aldean, eta beste hainbat lerro gorrian, horian eta berdean. Elementu kimiko guztien artean bigarren elektropositiboena eta alkalinoena da eta bigarren ionizazio-potentzialik baxuena dauka frantzioaren ondoren. Metal alkalino ez-erradiaktiboen artean arraroena da. Frantzioa bakanagoa da, baina oso erradiaktiboa da.

Zesioa lehertu egiten da ur hotzarekin kontaktuan, eta -116 °C-etik gorako izotzarekin ere erreakzionatzen du. Zesio hidroxidoa, CsOH, base oso sendoa da eta biziki erasotzen dio beiraren gainazalari. Sarritan konposatu hau "baserik sendoena" dela esan ohi da, baina izatez beste hainbat konposatu (hala nola, n-butilitioa edo sodio amida) sendoagoak dira.

Kanpo estekak