Astato

85 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Astatoa elementu kimiko bat da, At ikurra eta 85 zenbaki atomikoa dituena. Elementu hau naturan agertzen da uranio-235 isotopoa uranio-238 bihurtzen denean. Halogenorik astunena da eta oso erradioaktiboa da.

Astatoa
85PolonioaAstatoaRadona
  
 
85
At
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaAstatoa, At, 85
Serie kimikoahalogenoak
Taldea, periodoa, orbitala17, 6, p
Masa atomikoa(210) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d10 6s2 6p5
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 18, 7
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Urtze-puntua575 K
(302 °C, 576 °F)
Irakite-puntua? 610 K
(? 337 °C, ? 639 °F)
Irakite-entalpiakal. 40 kJ·mol−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K361392429475531607
Propietate atomikoak
Kristal-egituradaturik gabe
Oxidazio-zenbakia(k)±1, 3, 5, 7
Elektronegatibotasuna2,2 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 890±40 kJ/mol
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 1,7
Isotopo egonkorrenak
Astatoaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
210At%1008,1 oε, β+3,981210Po
α5,631206Bi

Ezaugarri nagusiak

Masa-espektrometro bidez baieztatu denez, elementu honek gainerako halogenoek bezalako portaera dauka, eta batez ere iodoaren antzekoa (segurasko tiroidean metatuko litzateke iodoa bezala), nahiz eta astatoa iodoa baino metalikoagoa dela uste den. Zenbait ikerketa egin dira astatoaren propietateak ezagutzeko, baina zaila da lan hauek egitea, astatoa oso bakana baita Lurrazalean (erdibizitza oso laburra du). Bere isotoporik egonkorrenak 8,3 orduko erdibizitza dauka. Astatoaren desintegrazioaren azken produktua berunaren isotopo bat da.

Astatoa naturako elementurik arraroena da: Lurrazalean inoiz 28 gramo astato existitu izan direla estimatu da.

Kanpo estekak