Hafnio

Zenbaki atomikoa 72 duen elementu kimikoa. Metala da eta oso urria naturan

Hafnioa elementu kimiko bat da, Hf ikurra eta 72 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal gris zilarkara eta distiratsua da. Zirkonioaren antzekoa da, beraien antzekotasunaren zergatia kontrakzio lantanidoen efektuan datza. Efektu honen ondorioz, bien arteko erradio atomikoa oso antzekoa da; mineral eta konposatu beretan ageri dira eta bere propietate kimikoak analogikoak direnez, zaila izaten da biak banatzea, ikerketa nuklearrak eta osagai nuklearretan erabiltzeko izan ezik. Oso zaila da Wolframioarekin batera aleazioan erabiltzen da argi-harizpiak eta elektrodoak ekoizteko. Bere beste aplikazio-eremu bat mikroprozesagailuetako transistoreak dira. Erreaktore nuklearretako kontrol-barrak egiteko ere erabiltzen da, neutroiak xurgatzeko ahalmen handia baitauka.

Hafnioa
72LutezioaHafnioaTantaloa
  
 
72
Hf
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaHafnioa, Hf, 72
Serie kimikoatrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala4, 6, d
Masa atomikoa178,49(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d2 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 10, 2
Propietate fisikoak
Egoera? solidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 13,31 g/L
Urtze-puntua2.506 K
(2.233 °C, 4.051 °F)
Irakite-puntua4.876 K
(4.603 °C, 8.317 °F)
Urtze-entalpia27,2 kJ·mol−1
Irakite-entalpia571 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,73 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K2.6892.9543.2773.6794.1944.876
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)4
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna1,3 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 658,5 kJ/mol
2.a: 1.440 kJ/mol
3.a: 2.250 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)155 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)208 pm
Erradio kobalentea150 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 23,0
Soinuaren abiadura3.010 m/s
Isotopo egonkorrenak
Hafnioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
172HfSintetikoa1,87 uε0,350172Lu
174Hf%0,1622x1015 uα2,495170Yb
176Hf%5,206Hf egonkorra da 104 neutroirekin
177Hf%18,606Hf egonkorra da 105 neutroirekin
178Hf%27,297Hf egonkorra da 106 neutroirekin
178m2HfSintetikoa31 uIT2,446178Hf
179Hf%13,629Hf egonkorra da 107 neutroirekin
180Hf%35,1Hf egonkorra da 108 neutroirekin
182HfSintetikoa9x106 uβ0,373182Ta

Aurkikuntza

Hafnioaren aurkikuntza, 72. elementua, Niels Bohr Institutuan iragarri zen, Danimarkan, 1923ko urtarrilaren 19an. Dirk Coster herbehereetara eta George de Hevesy hungariarrak euren aurkikuntza Nature aldizkarian argitaratu zuten egun hartan[1][2]. 1869an Dmitri Mendeleevek ere aurreikusi zuen elementu hori. Izenak Kopenhageren latinezko izenetik dator.

Ezaugarri nagusiak

Hafnioa

Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da, kimikoki zirkonioaren oso antzekoa. Bi elementu hauek elektroi-kopuru bera dute kanpo-geruzetan eta beren erradio ionikoak parekoak dira. Ondorioz, oso zaila da biak bereiztea, ez baitaude hain antzekoak diren bi elementu kimiko. Hafnioak eta zirkonioak badute, ordea, ezberdintasun fisiko bat: hafnioa bi aldiz dentsoagoa da.

Hafnio karburoa (HfC) ezagutzen den konposaturik erregogorrena da, bere urtze-puntua 3.890 °C-etik gora baitago, eta hafnio nitruroa (HfN) nitruro metalikorik erregogorrena da.

Alkali kontzentratuak ederki jasaten ditu, baina halogenoekin erreakzionatu egiten du hafnio tetrahaluroak (HfX4) osatuz. Tenperatura altuetan oxigenoarekin, nitrogenoarekin, karbonoarekin, boroarekin, sufrearekin eta silizioarekin erreakzionatzen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak