Neptunio

Zenbaki atomikoa 93 duen elementu kimiko artifizial eta erradioaktiboa, transuranidoen multzokoa. Metal zuri zilarkara da eta uranioaren antzeko propietateak ditu.

Neptunioa elementu kimiko bat da, Np ikurra eta 93 zenbaki atomikoa dituena. Elementu metaliko erradioaktibo zilarkara da. Lehen elementu transuranidoa da eta aktinidoen seriekoa da. Bere isotoporik egonkorrena, 237Np, erreaktore nuklearren eta plutonio-ekoizpenaren azpiproduktua da, eta neutroi-detekzioko tresnetan erabil daiteke. Neptunioa aztarna-elementu eran agertzen da uranio-meetan.

Neptunioa
93UranioaNeptunioaPlutonioa
  
 
93
Np
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaNeptunioa, Np, 93
Serie kimikoaaktinidoak
Taldea, periodoa, orbitala-, 7, f
Masa atomikoa(237) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Rn] 5f4 6d1 7s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 22, 9, 2
Propietate fisikoak
Egoeraustez solidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 20,2 g/L
Urtze-puntua910 K
(637 °C, 1.179 °F)
Irakite-puntua4.273 K
(4.000 °C, 7.232 °F)
Urtze-entalpia3,20 kJ·mol−1
Irakite-entalpia336 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 29,46 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K2.1942.437)
Propietate atomikoak
Kristal-egitura3 forma: ortoerronbikoa, tetragonala eta kubikoa
Oxidazio-zenbakia(k)6, 5, 4, 3
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna1,36 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 604,5 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)175 pm
Isotopo egonkorrenak
Neptunioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
235NpSintetikoa396,1 eα5,192231Pa
ε0,124235U
236NpSintetikoa154x103 uε0,940236U
β-0,940236Pu
α5,020232Pa
237NpSintetikoa2,144x106 uSF&ε4,959233Pa

Ezaugarri nagusiak

Neptunioa oso erreaktiboa da eta gutxienez hiru kristal-egituratan ageri ohi da:

  • alfa-neptunioa, ortoerronbikoa, 20.26 Mg/m³-ko dentsitatea
  • beta-neptunioa (280 °C-etik gora), tetragonala, 19.36 Mg/m³-ko dentsitatea (313 °C-eko tenperaturan)
  • gamma-neptunioa (577 °C-etik gora), kubikoa, 18 Mg/m³-ko dentsitatea (600 °C-eko tenperaturan)

Kanpo estekak