Tantalo

73 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Tantaloa Ta ikurra duen elementu kimiko bat da, 73 zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoaren bosgarren taldean aurkitzen dena. Lehen tantalium bezala ezagutzen zen, Tantalus izenetik eratorria; hots, greziako mitologiako pertsonaia.[1] Trantsizio-metal bakan, gogor, urdin-gris eta lustreduna da. Korrosioarekiko oso erresistentea da eta naturan Tantalita izeneko mineralean ageri da. Tantaloa inertea denez, oso erabilia da laborategiko tresnerian, tresna kirurgikoetan eta inplanteetan, platinoa ordezkatuz.

Tantaloa
73HafnioaTantaloaWolframioa
  
 
73
Ta
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaTantaloa, Ta, 73
Serie kimikoametaloideak
Taldea, periodoa, orbitala5, 6, d
Masa atomikoa180,94788(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d3 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 11, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 16,69 g/L
Urtze-puntua3.290 K
(3.017 °C, 5.463 °F)
Irakite-puntua5.731 K
(5.458 °C, 9.856 °F)
Urtze-entalpia36,57 kJ·mol−1
Irakite-entalpia732,8 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,36 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K3.2972.5973.9574.3954.9395.634
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, gorputzean zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)5, 4, 3
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna1,5 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 761 kJ/mol
2.a: 1.500 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)145 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)200 pm
Erradio kobalentea138 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 57,5
Soinuaren abiadura3.400 m/s
Isotopo egonkorrenak
Tantaloaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
177TaSintetikoa56,56 oε1,166177Hf
178TaSintetikoa2,36 oε1,910178Hf
179TaSintetikoa1,82 uε ε0,110179Hf
180TaSintetikoa8,125 oε0,854180Hf
180mTa%0,012>1,2x1015 uε0,929180Hf
β-0,783180W
IT0,075180Ta
181Ta%99,988Ta egonkorra da 108 neutroirekin
182TaSintetikoa114,43 eβ-1,814182W
183TaSintetikoa5,1 eβ-1,070183W

Ezaugarri nagusiak

Tantaloa iluna, dentsoa, xaflakorra, oso gogorra, erraz lantzen dena eta bero- eta elektrizitate eroale ona da. Oso ezaguna da azidoek eragindako korrosioa bikain jasaten duelako; izatez, 150 °C azpiko tenperaturetan, normalean oso erasokorra den aqua regia-ren erasoa ere aldaketarik gabe jasaten du. Azido fluorhidrikoz edo fluor-ioia eta sufre trioxidoa daukaten disoluzioz disolbatu daiteke, bai eta potasio hidroxidoz ere. Tantaloak urtze-puntu oso altua dauka, 3.017 °C-ekoa, solik wolframioak eta renio metalek eta karbonoak gainditzen dutena.

Ekoizpena

Tantalo ekoizpena 2006. urtean
Tantalo ekoizpena 2015. urtean

Tantaloa Koltanetik ateratzen da, Columbita eta Tantalita mineralez konposatutako mineral metaliko beltza eta opakuatik.[2]

Munduko tantalo meategien ekoizpenak aldaketa geografiko garrantzitsua izan du. XXI. mendearen hasieran, Australia eta Brasil ziren Tantalo ekoizle nagusiak. 2007an hasi eta 2014ra arte, tantalo ekoizpen iturri nagusiak Kongoko Errepublika Demokratikora, Ruandara eta Afrikako beste herrialde batzuetako meategietara aldatu ziren.[3] Etorkizuneko tantaloaren hornidura-iturri gisa Saudi Arabiako, Egiptoko, Groenlandiako, Txinako, Mozambikeko, Kanadako, Australiako, Estatu Batuetako, Finlandiako eta Brasilgo meategiak aztertzen ari dira, ekoizpen kantitatearen arabera ordenatuta.[4][5]

Egungo tantalo-erauzketa tasan oinarrituta, aurreikuspenen arabera, 2060. urte inguruan tantalo-baliabideak agortuko direla kalkulatzen da, birziklapen handiagoaren beharra azaleratuz.[6]


Erabilpenak

Tantalozko kondentsadore elektrikoa

Tantaloa osagai elektronikoen produkzioan erabiltzen da nagusiki, batez ere tantalo kondentsadore elektrikoetan. Kondentsadore hauek sakelako telefonoetan, ordenagailu eramangarrietan eta automobiletan erabiliak dira, esaterako.[7]

Kazakhstango bankuak sortutako tantalo txanponak


Azken urteotan, bildumako txanponaren merkatu numismatikoan ere sartu da tantaloa. Kazakhstan izan da munduko lehen herrialdea tantaloz egindako txanponak egiten, bai bere egoera naturalean, bai jatorrizko kolorea aldatzea lortzen duten oxidazio-metodo desberdinen bidez koloreztatuta.[8]

Erreferentziak


Kanpo estekak