Argon

18 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Argona elementu kimiko bat da, Ar ikurra eta 18 zenbaki atomikoa dituena. Taula periodikoko 18. taldeko (gas nobleak) hirugarren elementua da. Lurraren atmosferaren % 1 inguru argona da; beraz, Lurreko gas noblerik arruntena da. Kanpo-geruza osorik duenez, oso egonkorra da eta ez dauka beste elementu batzuekin lotzeko joerarik. Bere puntu hirukoitzaren tenperatura, 83,8058 K-ekoa, 1990eko Nazioarteko Tenperatura Eskala definitzen duen puntu bat da.

Argona
18KloroaArgonaPotasioa
  
 
18
Ar
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaArgona, Ar, 18
Serie kimikoagas nobleak
Taldea, periodoa, orbitala18, 3, p
Masa atomikoa39,948(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ne] 3s2 3p6
Elektroiak orbitaleko2, 8, 8
Propietate fisikoak
Egoeragasa (giro-tenperaturan)
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 101,325 - 1,784 g/L
Urtze-puntua83,80 K
(-189,35 °C, -308,83 °F)
Irakite-puntua87,30 K
(-185,85 °C, -302,53 °F)
Urtze-entalpia1,18 kJ·mol−1
Irakite-entalpia6,43 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 20,786 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K4753617187
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)0
Elektronegatibotasunadaturik gabe (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 1.520,6 kJ/mol
2.a: 2.665,8 kJ/mol
3.a: 3.931 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)71 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)71 pm
Erradio kobalentea97 pm
Van der Waalsen erradioa188 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 17,72x10-3
Soinuaren abiadura(gas, 27 °C) 323 m/s
Isotopo egonkorrenak
Argonaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
36Ar%0,337Ar egonkorra da 18 neutroirekin
37ArSintetikoa35 eε0,81337Cl
38Ar%0,063Ar egonkorra da 20 neutroirekin
39ArSintetikoa269 uβ0,56539K
40Ar%99,600Ar egonkorra da 22 neutroirekin
41ArSintetikoa109,34 minβ2,4941K
41ArSintetikoa32,94 uβ0,60042K

Ezaugarri nagusiak

Argonak oxigenoaren disolbagarritasun bera dauka uretan eta nitrogeno-gasa baino 2,5 aldiz disolbagarriagoa da. Elementu kimiko oso egonkorra da, eta likido zein gas eran kolorgea da, ez dauka usainik, ezta zaporerik ere eta ez da toxikoa. Argona inertea da baldintza eta forma gehienetan.

Argona gas noblea den arren, zenbait konposatu eratzeko ahalmena duela ikusi da. Esaterako, Helsinkiko Unibertsitatean[1] aurkitu dute argon hidrofluoruroa (argonaren konposatu metaegonkor bat) sor daitekeela fluoruroa eta hidrogenoa batuz. Argonak klatratoak era ditzake ur-molekulekin batera, argon-atomoak uraren sarean harrapatuta geratzen direnean. Horrez gain, oso ezagunak dira argona daukaten ioiak, esaterako ArH+, eta egoera kitzikatuan dauden konplexuak, esaterako ArF. Ordenagailuz egindako zenbait kalkulu teorikok erakutsi dutenez, badaude egonkorrak izan daitezkeen zenbait argon-konposatu, bain momentuz ez dago konposatu horiek sintetizatzeko biderik.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.