Selenio

34 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Selenioa (grezieraz: σελήνη selene, "Ilargia" esan nahi du) elementu kimiko bat da, Se ikurra eta 34 zenbaki atomikokoa, taula periodikoko 16. taldean eta 4. periodoak kokaturik dagoena. 1817. urtean aurkitu zuen Jöns Jacob Berzeliusek.

Selenioa
34ArtsenikoaSelenioaBromoa
  
 
34
Se
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaSelenioa, Se, 34
Serie kimikoaez-metalak
Taldea, periodoa, orbitala16, 4, p
Masa atomikoa78,96(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ar] 4s2 3d10 4p4
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 6
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) (grisa) 4,81 g/L
Urtze-puntua494 K
(221 °C, 430 °F)
Irakite-puntua958 K
(685 °C, 1.265 °F)
Urtze-entalpia6,69 kJ·mol−1
Irakite-entalpia95,48 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,363 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K500552617704813958
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)6, 4, 2, 1, -2
(oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna2,55 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 941,0 kJ/mol
2.a: 2.045 kJ/mol
3.a: 2.973,7 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)115 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)103 pm
Erradio kobalentea116 pm
Van der Waalsen erradioa190 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 0,519
Soinuaren abiadura3.350 m/s
Isotopo egonkorrenak
Selenioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
72SeSintetikoa8,4 eε-72As
γ0,046-
74Se%0,87Se egonkorra da 40 neutroirekin
75SeSintetikoa119,779 eε-75As
γ0,264, 0,136, 0,279-
76Se%9,36Se egonkorra da 42 neutroirekin
77Se%7,63Se egonkorra da 43 neutroirekin
78Se%23,78Se egonkorra da 44 neutroirekin
79SeSintetikoa2,95x105 uβ-0,15179Br
80Se%49,61Se egonkorra da 46 neutroirekin
82Se%8,731,08x1020 uβ-β-2,99579Kr

Ezaugarriak

Propietate fisiko eta kimikoak

Propietate fisikoei erreparatuz gero, ez-metala da, kimikoki sufrearen eta telurioaren antzekoa, eta naturan oso arraroa da egoera elementalean aurkitzea. Egoera solidoan aurkitzen da. Hainbat forma alotropiko ditu, hau da, konposizio berdina baina estruktura eta propietate aldetik desberdina izatea. Hori dela eta, forma guztiek ez dute dentsitate, urtze puntu edota irakite puntu berdinak izango. Forma desberdinak temperatura aldatuz lortuko dugu.

  • Selenio grisa: Solido kristalinoa da, egitura hexagonalekoa. Selenioaren forma alotropikorik ohikoena. 4.81 g/L-ko dentsitatea, 220.5 °C-ko urtze puntua. Erdieroalea
  • Selenio gorria: Solido kristalinoa da egitura monoklinikokoa. 221 °C-ko urtze puntua eta 4.39 g/L-ko dentsitatea du.
  • Selenio beltza

Disolbagarritasuna kontutan hartuz, disolbaezina izango da disolbatzaile polarretan, uretan edota alkoholean. bestalde disolbatuko da disolbatzaile apolarretan karbono disulfuroa edota eterra.

Efektu fotoelektrikoa egin dezake, hau da, argia elektrizitate bihurtzea. Bere eroankortasun elektrikoa handitu egiten da argiaren esposizioaren menpean. Bere fusio puntuaren azpitik, p motako erdieroalea da.

Toxizidadea

Toxikoa da kantitate handietan, nahiz eta aztarna-kantitateak beharrezkoak diren funtzio zelularrerako animalia gehienetan (denetan ez bada), zenbait entzimaren gune aktikoan parte hartzen baitu. Hain zuzen, selenioa glutation peroxidasa entzimaren funtseko osagaia da. Landareetan selenio-premia aldakorra da espezieen arabera.

Aplikazioak

Erabilera anitz ditu Selenioak. Beira egiteko erabilia da, Selenio sulfuroa aldiz, txanpuetan edota kremetan erabiltzen da, dermatitis seborreikoaren tratamenduetan.

Lorpena eta eratorriak

Selenioa pirita bezalako sulfuro meetatik erauzten da merkataritza-erabilerarako. Seleniuroak eta seleniatoak diren mineralak ere ezagutzen dira, baina arraroak dira.


Selenio elementalaren forma alotropikoak: beltza, grisa eta gorria

Kanpo estekak