Prometio

61 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Prometioa elementu kimiko bat da, Pm ikurra eta 61 zenbaki atomikoa dituena. Ezaugarri bereizgarri bat dauka, teknezioarekin batera: biak elementu erradioaktiboak dira, baina hala ere, beren atzetik taula periodikoan isotopo egonkorrak dauzkaten elementu kimikoak existitzen dira.

Prometioa
61NeodimioaPrometioaSamarioa
  
 
61
Pm
 
        
        
                  
                  
                                
                                
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaPrometioa, Pm, 61
Serie kimikoalantanidoak
Taldea, periodoa, orbitala-, 6, f
Masa atomikoa145(0) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f5 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 23, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 7,26 g/L
Urtze-puntua1.315 K
(1.042 °C, 1.908 °F)
Irakite-puntua3.273 K
(3.000 °C, 5.432 °F)
Urtze-entalpia7,13 kJ·mol−1
Irakite-entalpia289 kJ·mol−1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K
Propietate atomikoak
Kristal-egiturahexagonala
Oxidazio-zenbakia(k)3 (oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna? 1,13 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 540 kJ/mol
2.a: 1.050 kJ/mol
3.a: 2.150 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)185 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)205 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 17,9
Isotopo egonkorrenak
Prometioaren isotopoak
isoUNSd-PDDE (MeV)DP
145PmSintetikoa17,7 uε0,163145Nd
146PmSintetikoa5,53 uε1,472146Nd
β-1,542146Sm
147PmSintetikoa2,6234 uβ-0,224147Sm

Ezaugarri nagusiak

Prometioaren isotoporik egonkorrena, 145Pm, beta partikulen igorle ahula da eta 17,7 urteko erdibizitza du. Ez du gamma izpirik igortzen, baina beta-partikulek zenbaki atomiko altuagoa daukaten elementuetan jotzen dutenean X izpiak sor daitezke.

Prometio puruak bi alotropo dauzka, eta bere propietate kimikoak gainerako lantanidoen propietateen parekoak dira. Prometio-gatzek lumineszentzia urdin zurbila edo berdexka sortzen dute erradioaktibitatearen ondorioz. Aztarna-elementu gisa ager daiteke zenbait uranio-meetan, fisioaren ondorioz. Zenbait izarren espektro elektromagnetikoan ere prometioaren aztarnak beha daitezke.

Kanpo estekak