Ongi etorri Wikipediara
2024ko maiatzaren 9a da eta 432.041 artikulu ditugu euskaraz.
San Joan baleontzia
San Joan baleontzia 1560ko hamarkadan Pasaian eraiki zen baleontzia izan zen, ezaguna 1565ean Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekuan, Ternua (Kanada) hondoratu zen itsasontzia dela uste delako; hala izatekotan, Red Bayko 24M itsasontzia izango litzateke. Euskal Herriko baleazaleen garaian eraiki zen, sardako baleak arrantzatu eta haien olioa saltzea Euskal Herrian negozio esanguratsua zen aroan. 24M itsasontziaren aurkikuntza, indusketa eta ezagutza sakonaren ondorioz, UNESCOren itsaspeko-arkeologi ikurra da, eta aurkikuntzaren lekua, Gizateriaren Ondare. San Joan baleontziaren erreplika 2014an hasi zen eraikitzen Albaola Itsas Kultur Faktorian, Pasai San Pedron.
Marty Feldman ingeles aktoreak eta Blaki (Francisco Javier Martin) donostiar aktoreak elkarren artean duten antzekotasun fisiko handiaren eta begi irtenen ondorioz maiz zinezale eta jende ugarik aktore bera direla uste dutela?
- 1429 - Joana Arc-ekoak ingelesak garaitu zituen Orleans hirian.
- 1937 - Rafael Moneo arkitekto tuterarra jaio zen, Pritzker Saria irabazi duen nafar bakarra.
- 1950 - Robert Schuman Frantziako ministroak Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa aurkeztu zuen, Europar Batasuna sortzea ahalbidetu zuena.
- 1994 - Nelson Mandela presidente bihurtu zen, Hego Afrikan postu hori lortu zuen lehen beltza.
- 2005 - Begoña Bilbao idazle bermeotarra hil zen (j. 1932)