Suitzako kantonamenduak

Suitzako kantonamenduak herrialde federala osatzen duten 26 eskualde administratiboak dira. 1848 arte, kantonamendu bakoitza estatu subiranoa zen eta bere mugak, armada eta dirua zituen.

XVI. mendean Suitzako Konfederazioak 13 kantonamendu zituen. Bi kantonamendu mota zeuden: alde batetik 6 landa-kantonamendu, eta bestetik, 7 hiri-kantonamendu. Ofizialki Germaniako Erromatar Inperio Santuko lurrak baziren ere, Maximiliano I.aren heriotzarekin (1499an) independentzia lortu zuten.

Kantonamendu orok bere konstituzioa, gobernua eta legebiltzarra dauzka. Kantonamendu gehienek ordezkari-ganbera bakarra dute. Konfederazioari ez dagozkion eginkizunak kantonamenduen ardura dira, konstituzio federalaren arabera. Appenzell Innerrhoden eta Glaris kantonamenduetan demokrazia zuzeneko sistema daukate, Landsgemeinde asanblada orokorren bitartez. Gainerakoetan hauteskundeak erabiltzen dituzte.

Kantonamenduen hedadura ezberdina da, 37tik 7.105ra aldatzen dira, eta populazioa 14.900tik 1.244.400ra. Sortu zen azken kantonamendua Jurakoa izan zen, 1978an.

Kantonamenduen zerrenda

BanderaLaburdura0KantonamenduaNoiztikHiriburuaPopulazioa1Hedadura2Dentsitatea3Udal kopurua1Hizkuntza ofizialak


ZHZürich1351Zürich1,228,6001,729701171Alemana
BEBerna1353Berna947,1005,959158399Alemana, Frantsesa
LULuzerna1332Luzern350,6001,493233107Alemana
URUri1291Altdorf35,0001,0773320Alemana
SZSchwyz1291Schwyz131,40090814330Alemana
OWObwalden1291Sarnen32,700491667Alemana
NWNidwalden1291Stans38,60027613811Alemana
GLGlaris1352Glaris38,3006855128Alemana
ZGZug1352Zug100,90023941611Alemana
FRFriburgo1481Fiburgo239,1001,671141242Frantsesa, Alemana
SOSolothurn1481Solothurn245,500791308126Alemana
BSBasilea Hiria1501Basilea186,700375,0723Alemana
BLBasilea Herrialdea1501Liestal261,40051850286Alemana
SHSchaffhausen1501Schaffhausen73,40029824634Alemana
ARAppenzell Ausserrhoden1513Herisau453,20024322020Alemana
AIAppenzell Innerrhoden1513Appenzell15,000173876Alemana
SGSankt Gallen1803Sankt Gallen452,6002,02622290Alemana
GR Grisonia1803Chur185,7007,10526211Alemana, Erromantxera, Italiera
AGArgovia1803Aarau550,9001,404388232Alemana
TGTurgovia1803Frauenfeld228,20099122980Alemana
TITicino1803Bellinzona311,9002,812110244Italiera
VDVaud1803Lausana/Lausanne626,2003,212188382Frantsesa
VS Valais1815Sion278,2005,22453160Frantsesa, Alemana
NENeuchâtel1815Neuchâtel166,50080320662Frantsesa
GEGeneva1815Geneva414,3002821,44245Frantsesa
JUJura1979Delemont69,1008388283Frantsesa
CHSuitza Berna7,261,20041,2851742,890Alemana, Frantsesa, Italiera, Erromantxera

Oharrak: 0(laburdura).ch = Kanpo lotura 1 2001eko abenduaren 31an, 2 km², 3 /km², 2000ko populazioan oinarritua 4 legebiltzar eta gobernuko egoitza, Trogen da justizia jauregiaren egoitza.

Kanpo estekak