Edukira joan

Sociedad Deportiva de Remo Castreña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva de Remo Castreña
Sorrera1879 (S.D.R. Castro Urdiales)
2005 (S.D.R. Castreña)
HerriaEspainia Castro Urdiales, Kantabria
LehendakariaEspainia Fernando Ruiz
EntrenatzaileaEspainia Jose Angel Vazquez
Patroia(k)Espainia Mikel García
Espainia Markel Lujua
Kolorea(k)     gorria
Trainerua     La Marinera
Palmaresa4 Kontxako Bandera
1 TKE Liga
2 Euskal Liga
1 Espainiako Txapelketa
11 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxaez
202312.a (KAE 1 Liga)
Webguneawww.lamarinera.org
"La Marinera" trainerua.

Sociedad Deportiva de Remo Castreña (euskaraz Arraun Kirol Elkarte Castrotarra) Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) arraun taldea da. 2013 arte Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales izenarekin TKE Ligan aritu zen baina arazo ekonomikoen erruz taldea desagertu, bigarren taldearen izena hartu eta bi urtetan jarraian maila galdu zuen.

Historiaaldatu iturburu kodea

Lehenengo estropadakaldatu iturburu kodea

Lehendabiziko garaipen ospetsua 1861eko ekainaren 23an lortu zuen Santanderren, non Isabel II.a erreginaren aurrean zenbait talde kantabriar eta bizkaitar gainditu zituen. Gerra Zibilaren aurretik Santanderren jokaturiko estropadetan sarritan aritu zen, garaipenik lortu ez bazuen ere. Emaitzarik onena 1933ko bigarren postua da, garai hartan erabat nagusi zen Pedreñaren atzetik.

Lehen aro honetako amaiera 1950ean jar dezakegu. urte hartan Castron bertan jokatu zen Espainiako Traineru Txapelketa irabazi zuen, baina arraunlari batzuen lizentziatan izandako akatsengatik txapelketa baliorik gabe gelditu zen.

Aipatzekoak izan ziren 1949an trainerillatan Zierbenarekin izan zituen lehia estuak. Castrok Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta Zierbenak errebantxa gisa antolaturiko Kantauriko Txapelketa. Hirugarren estropada bat antolatu zen Deustun garaile nagusia nor zen erabakitzeko baina bidean Castroko arraunlariek istripua izan zuten eta jokatu gabe gelditu zen estropada.

70 eta 80 hamarkadakaldatu iturburu kodea

1966 urtean Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales sortu zen eta hasierako urteetan batel eta trainerilletan aritu zen. 1968an Espainiako batel txapelketa antolatu zuen eta elkarteko batelek lortu zituzten lehen eta bigarren postuak. Trainerilletan hirugarren egin zuen 1968 eta 1969an.

1973an etxeko bandera jokatzen hasi zen eta bertan hartu zuen parte Castroko traineruak, 23 urtetako lehorraldiaren ondoren. Ordutik aro bikain bat hasi zuen, 1974 eta 1984 artean urtero Kontxako Banderarako sailkatu zelarik. Emaitzarik onena 1975ean eskuratu zuen, bigarren postua hain zuzen ere. Urte horietan 7 aldiz izan zen Kantabriako txapeldun eta Kantabrian jokaturiko estropada ugari ere irabazi zituen.

Urte haietan estropada ugari antolatu zituen gainera, Castro Urdialesko Banderaz gain, Portus Amanus Saria eta Gurutze Gorriaren Bandera ere bai.

XXI mendeaaldatu iturburu kodea

Hamar bat urte makal aritu ondoren 90. hamarkadaren bukaeran Jose Luis Korta fitxatu eta gora egiten hasi zen. 2001 eta 2002ko Traineruen Euskal Ligak irabazteraino. TKE Liga eratu denetik lehen mailan aritu izan da beti eta 2009an liga irabazi zuen.

Hamarkada bikaina osatu du, izan ere Kontxako lau Bandera eta Espainiako Txapelketa bat irabazi baititu, beste garaipen askoren artean.

Desagerpena eta jeitsieraaldatu iturburu kodea

2013 urte hasieran ordea diru arazo larriak izan zituen eta epaitegietan aritu ondoren Kontxako Banderak enbargatu egin zizkioten. TKE Ligako abalari aurre egiteko modurik ez eta bigarren taldearen izenarekin aritu zen denboraldi horretan, Traineruen Kluben Elkarteko batzordeak horrela onartuta. Diru gabeziaren erruz ordea fitxaketarik ezin izan zuen egin eta aurreko urtean KAE 2. mailan zeuden harrobiko arraunlariekin osatu zuen trainerua. Honen ondorioz 12. postuan gelditu eta maila galdu zuen.

2014 denboraldirako Sestaoko Iberia Arraun Elkartearekin akordioa lortu zuen. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratu zituzten KAE Ligan. Lehen mailan Castreña izenarekin aritu ziren eta bigarren mailan Castro-Iberia izenarekin. Emaitzak oso txarrak izan ziren eta taldea KAE Ligako azken postuan geldituz maila galdu zuen. Hurrengo urteetan KAE 1 eta 2 maila artean ibili da igo eta jeitsi.

Palmaresaaldatu iturburu kodea

Castroko trainerua Bilbon.

Kontxako Banderaaldatu iturburu kodea

  • Txapelduna (4): 2001, 2002, 2006 eta 2008.
  • Bigarrena (2): 1975 eta 2009.
  • Hirugarrena (0)
  • Sailkapen estropadako irabazlea (2): 2005 eta 2006.
  • Sailkatua (21): 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2009.

TKE Ligaaldatu iturburu kodea

  • Txapelduna (1): 2009
  • Bigarrena (2): 2006 eta 2008
  • Hirugarrena (1): 2005
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 32
  • Parte harzteak (11): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013
  • Euskal Liga (2): 2001 eta 2002.
  • KAE Ligako 2. maila (2): 2007 (Castro-B) eta 2020.

Espainiako Traineru Txapelketaaldatu iturburu kodea

  • Txapelduna (1): 2001.
  • Bigarrena (2): 2005 eta 2010.

Kantabriako Traineru Txapelketaaldatu iturburu kodea

  • Txapelduna (11): 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1982, 1984, 1990, 2001, 2002 eta 2010.

Estropada zaharrakaldatu iturburu kodea

Aro modernoko estropadakaldatu iturburu kodea

HaundiakNerbioiko Sari Handia (0): Bigarren 1975ean eta hirugarren 2001 eta 2003an.
El Corte Ingles Bandera (3): 2001, 2002 eta 2009.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (1): 1975.
Zarauzko Ikurrina (3): 2005, 2008 eta 2009.
EtxekoakPortus Amanus Saria (2): 1975, 1976.
Castro Urdialesko Bandera (6): 1996, 1998, 2000, 2002, 2006, 2020.
Flaviobriga Bandera (2): 2006, 2010.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (4): 2005, 2006, 2009, 2010.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.
KantabrianMarina de Cudeyoko Bandera (5): 1975, 1976, 1979, 2000, 2020
Sotileza Bandera (10): 1977, 1980, 1981, 1984, 1986, 1987, 1990, 1998, 1999, 2009.
Laredoko Bandera (3): 1977, 1982, 2006.
Santanderko Bandera (2): 1981, 1984.
Santoñako Bandera (1): 1981.
Bansander Bandera (6): 1987, 1990, 2002, 2009, 2011, 2012.
Caja de Cantabria Bandera (6): 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2011.
Camargoko Bandera (2): 1998, 1999.
La Maruca Bandera (1): 1999.
Hipercor Bandera (5): 2001, 2002, 2005, 2008, 2009.
Pedreñako Bandera (1): 2009.
Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021.
BizkaianKaikuren Bandera (1): 2000.
Telefonica Bandera (3): 2001, 2007, 2009. (Gipuzkoa eta Bizkaia)
Santurtziko Bandera (1): 2001.
Bermeoko Bandera (3): 2002, 2006, 2009.
Areetako Bandera (1): 2007.
Getxoko Bandera (2): 2008, 2009.
Plentziako Bandera (3): 2008, 2009, 2022.
Bilboko Bandera (2): 2008, 2009.
Mundakako Bandera (1): 2015.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2019.
Antton Bilbao Bandera (1): 2020.
GipuzkoanLoiolatarra 75. Urteurrena (1): 1999.
Hondarribiako Bandera (2): 1999, 2001.
Pasaiako Bandera (1): 2003.
Orioko Bandera (4): 2002, 2005, 2008, 2009.
Hibaikaren Bandera (2): 2007 2015.
Hernaniko Bandera (1): 2007.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2007.
San Pedroko Bandera (1): 2009.
Donostiarra B Bandera (1): 2015.
San Pedroko Promozio estropada (1): 2015.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2015.
Orioko KAE Bandera (1): 2019.
Ékolo Bandera (1): 2020.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2020.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2020.
LapurdinDonibane Ziburuko Estropada (1): 2002.
GalizanMoañako Bandera (2): 1984, 2009.
O Groveko Bandera (1): 2006.
Boiroko Bandera (1): 2008.
Riveira Bandera (1): 2008.
Telefónica O'Grove Bandera (1): 2009.
Pontevedrako Bandera (1): 2009.
BesterikErrioxako Bandera (1): 2002.

Trainerillakaldatu iturburu kodea

Batelakaldatu iturburu kodea

Azken denboraldiakaldatu iturburu kodea

Sociedad Deportiva de Remo Castreñaren instalazioak.
UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 5.a4.a
2004TKE Liga, 4.a6.a
2005TKE Liga, 3.a4.a
2006TKE Liga, 2.aTxapelduna
2007TKE Liga, 4.a6.a
2008TKE Liga, 2.aTxapelduna
2009TKE Liga, 1.a2.a
2010TKE Liga, 4.a-
2011TKE Liga, 9.a-
2012TKE Liga, 7.a-
2013TKE Liga, 12.a-
2014KAE 1 Liga, 12.a-
2015KAE 2 Liga, 2.a-
2016KAE 1 Liga, 12.a-
2017KAE 2 Liga, 16.a-
2018KAE 2 Liga, 12.a-
2019KAE 2 Liga, 2.a-
2020KAE 2 Liga, 1.a-
2021KAE 1 Liga, 10.a-
2022KAE 1 Liga, 7.a-
2023KAE 1 Liga, 12.a-

Antolaturiko estropadakaldatu iturburu kodea

Castro Urdialesek hainbat estropada antolatzen ditu herrian:

B traineruaaldatu iturburu kodea

Sociedad Deportiva de Remo Castreña
HerriaEspainia Castro Urdiales, Kantabria
LehendakariaEspainia Antonio De Diego
EntrenatzaileaEspainia Manolo Gutiérrez
Patroia(k)Espainia
Kolorea(k)     gorria
Trainerua     La Marinera
Palmaresa0 KAE Liga
1
2023: Kontxaez
2022: Liga8.a (KAE 2 Ligan)
2023KAE 2 Ligan

Urte batzutan bigarren trainerua ateratzeko beste arraunlari izan ditu. Sociedad Deportiva de Remo Castreña izan zuen. Bigarren traineru honek KAE Ligako bigarren maila irabazi zuen 2007an. 2013an SDR Castro Urdiales elkartea desegin zenean SDR Castreña izena hartu zuen.

Ligak:

Banderak:

Azken denboraldiakaldatu iturburu kodea

UrteaLiga
2007KAE 2 Liga, 1.a
2008KAE 1 Liga, 8.a
2009ez
2010KAE 2 Liga, 12.a
2011ez
2012KAE 2 Liga, 7.a
2013KAE 2 Liga, 9.a
2014KAE 2 Liga, 14.a
2015-
2021
ez
2022KAE 2 Liga, 8.a

Emakumezkoen traineruaaldatu iturburu kodea

S.D.R. Castreña
EntrenatzaileaEspainia Natalia Díaz
Patroia(k)Euskal Herria Eneritz Diez
Kolorea(k)     gorria
Trainerua     La Marinera
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Liga8.a (ETE Liga)
2023ETE Ligan

2017an emakumezkoen trainerua atera zuen eta Gipuzkoako Ligan hartu zuen parte. Ez zuen jarraipenik izan. 2020an Kantabriako estropada pare batean aritu zen eta 2021ean berriz osatu du trainerua eta ETE Ligan arituko da.

Denboraldiakaldatu iturburu kodea

UrteaLigaKontxa
2017Gipuzkoako Liga, 10.a-
2018-
2020
ez
2021ETE Liga, 11.a-
2022ETE Liga, 8.a

Bibliografiaaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna