Ongi etorri Wikipediara
2024ko apirilaren 27a da eta 431.428 artikulu ditugu euskaraz.
PlayStation
PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.
H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak Herri zahar-zaharra (1927) kontakizunean Euskal Herriko Pompaelo (Iruñea) erromatar hirian kokatu eta baskoiak oso antzinakoa, deabruzkoa eta akelarreekin zerikusia zuen herria bezala deskribatu zituela?
- 711 - Rodrigo errege bisigodoa baskoien aurkako gudan zegoen bitartean Tarik ibn Zijad Tarifara heldu zen 7.000 gizonekin eta Iberiar penintsularen okupazioa hasi zuten.
- 1848 – Esklabotza desagerrarazten zuen Dekretua aldarrikatu zuten Frantzian.
- 1887 - Toribio Etxebarria euskal enpresari, politiko, idazle eta euskaltzaina jaio zen Eibarren. (h. 1968)
- 1961 - Sierra Leona Erresuma Batutik independizatu zen.
- 2007 - Mstislav Rostropovitx (irudian), sobietar biolontxelojolea hil zen.